Karl Marx
eta
Friendrich Engels
, hurrenez hurren.
Marxismoa
langile-klasea
burujabetzeko metodo eta teoria politiko bat da. Teoria gisa analisi
sozioekonomikoa
egiten du,
materialismo dialektikoa
eta
historikoa
erabiliz
klase sozialak
eta
gatazka sozialak
dialektikoki
azaltzeko. Marxismoak langilearen esplotazioa eta
alienazioa
salatzen du eta
klaserik
gabeko gizarte baten alde egiten du.
Karl Marx
eta
Friedrich Engels
alemaniar filosofoek
XIX. mendean
egindako lanetan oinarritzen da. Marxismoak erabiltzen duen metodologiari
materialismo historiko
deritzo, klaseetan oinarritutako gizartea eta kapitalismoa aztertu eta kritikatzeko. Metodologia berdinarekin
klase borrokak
sistema ekonomiko, sozial eta politikoan duen egitekoa aztertzen du.
[1]
Teoria marxistaren arabera, gizarte kapitalistan,
klase-gatazka
sortzen da interes materialak ez direlako berdinak esplotatutako eta zapaldutako
proletalgoaren
(produktuak eta zerbitzuak sortzen dituen soldatapeko langilea) eta
burgesiaren
(
ekoizpen-bideen
jabetza duen
klase agintari
bat, bere aberastasuna proletalgoak egiten duen lanaren
gainbalioaren
apropiazio bidez lortzen duena,
mozkinak
sortuz) baitan. Klase gatazka hau, normalki,
gizarte
bateko
sektore produktiboaren
eta bere
produkzio-harremanen
matxinada
bezala adierazten da. Ondorioz, epe laburreko krisi bat sortzen da burgesia saiatzen denean proletargoak bizi duen
alienazioa
handitzen,
klase-kontzientzia
maila ezberdinetako langileen artean. Krisi sakona dagoen garaietan, zapaldutakoaren erresistentziak
iraultza proletarioan
amai daiteke. Honek garaipena lortuz gero,
sozialismoaren
ezarpena etorriko da,
ekoizpen-bideen jabetza sozialean
,
bakoitzari bere ekarpenaren araberako
banaketa bat eta
erabileran oinarritutako produkzioa
ezaugarritzat dituen sistema sozioekonomiko bat. Indar produktiboek aurrera egiten badute, Marxen hipotesia da sozialismoa azkenean
gizarte komunista
batean bilakatzen dela: klaserik gabeko eta estaturik gabeko gizarte bat,
jabetza-komunean
eta "
Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera
" printzipioan antolatuta.
Marxismoa hainbat pentsamendu-eskoletan eta adarretan garatu da, eta, beraz, ez dago erabateko teoria marxistarik
[2]
. Eskola marxista bakoitzak
marxismo klasikoaren
aspektu ezberdinei ematen dio garrantzia, beste batzuk aldatu edo ukatzen dituzten bitartean. Pentsamendu-eskola askok kontzeptu marxistak eta marxistak ez diren beste batzuk konbinatu dituzte, ondorio kontraesankorretara helduz.
[3]
Beranduago mugimendu bat sortu da proposatzen duena pentsamendu-eskola marxista guztiak bateratzen dituzten kontzeptuak materialismo historikoa eta materialismo dialektikoa direla.
[4]
Marxismoak akademian inpaktu sakona izan du, eta hainbat esparrutan eragin du, hala nola
arkeologia
,
antropologia
,
[5]
[6]
informazioaren jakintzak
,
[7]
politika-jakintza
,
antzerkigintza
,
historia
,
soziologia
,
ertiaren historia
,
ertiaren teoria
,
ikasketa kulturalak
,
hezkuntza
,
ekonomia
,
etika
,
kriminologia
,
geografia
,
literatura-kritika
,
estetika
,
zinemaren teoria
,
psikologia kritikoa
eta
filosofia
.
[8]
"Marxismo" terminoa
Karl Kautskyk
zabaldu zuen, bere burua Marxista "ortodoxo" izendatu zuenean Marxen ondoren etorri ziren ortodoxo eta errebisionisten arteko eztabaidan.
[9]
Kautskyren aurkari errebisionista
Eduard Bernstein
zen, terminoa ere berarentzat hartu zuena.
[9]
Engelsek ez zuen babesten "Marxismo" terminoa bere edo Marxen ikuspegia deskribatzeko. Bere ustez terminoa gehiegikeriarekin erabiltzen zen euren burua erretorikoki Marxen "benetako" jarraitzailetzat zutenen aldetik, besteak erdeinuz aipatuz, adibidez "Lassallear" terminoarekin.
[9]
1882an Engelsek esan zuen Marxek bere burua "Marxistatzat" zuen
Paul Lafargue
kritikatu zuela, esanez Lafargueren ikuspuntua "Marxista" batena bazen, orduan "ziur zegoela bera ez zela Marxista bat".
[9]
Ilustrazioa
XVII. eta XVIII. mendeetan zehar Mendebaldean garatutako aldaketa ideologiko sakona izan zen,
arrazionalismoa
eta
indibidualismoa
sustatu zituena,
tradizioaren
eta
erlijioaren
nagusitasunaren aurka. Marx eta Engelsek idatzitako
Familia Santua
lanean aitortu zuten Ilustrazioaren eragina euren ideietan, pertsona guztiak berez berdinak direla eta pertsonen bizimodua hobetzeko gizarte bidezkoa eratu behar dela baieztatzean. Ilustrazioaren ildotik,
sozialismo utopikoaren
korrontea garatu zen: pentsalari batzuek, hala nola
Henri Saint-Simongoa
,
Charles Fourier
eta
Robert Owen
, gizarte sozialista eta komunistak irudikatu eta planifikatu zituzten, baina garaiko gizartetik gizarte ideal horietara nola heldu zitekeen hausnartu gabe.
[10]
Ingalaterran
XVIII. mendean abiarazi eta Europa kontinentalera zabaldutako
Iraultza Industrialak
gizarte-klase
berri bat eratu zuen:
proletalgoa
, industria-lantegi handietan
soldata
baten trukean lan egiten zuten langileak, gizon, emakumeak eta haurrak. Nekazari-ohiak eta artisau txikiak ziren, nekazaritzaren eta makina berrien garapen azkarrak lanik gabe utzi zituenak. Lan-kondizio gogorrak zituzten lantegien ondoan eratutako auzoetan, eta euren eskubideak defendatzeko langileen mugimendua eratzen hasi ziren.
[11]
[ohar 1]
[12]
Marxek aldaketa hauek gertutik ikusi, langileekin bat egin eta bere teoria eratzen hasi zen: langileak
ekoizpen-bideen
jabe ez zirenez, kapitalistak euren lanaren zati bat bereganatzen zuen,
gainbalio
deitu zuena. Langileen lana salgai bilakatzen zen, gainera, harreman haietan; etengabe hazten zen langileen ugaritasunak soldaten beherakada ekartzen zuen eta horrek langileen kondizio txarrak areagotzen zituen. Ekoizpen-indar eta harreman horiek
ekoizpen-modu kapitalista
eratzen dute. Beste alde batetik, industria-lantegietan
lanaren zatiketa
gero eta handiagoa zen,
produktibitatea
gehitzeko helburuarekin. Kapitalistak langilearen lanaren zati bereganatu eta lanaren zatiketaz ataza errepikakorrak egitera behartzen zuen egoera hori deskribatzeko
alienazio
kontzeptua garatu zuen Marxek.
Hegel
.
Marxek
Hegelen
metodo
dialektikoa
bereganatu zuen, baina Hegelen
idealismoa
biziki ukatuz eta horren ordez
materialismo dialektikoa
ezarriz. Historiari dagokionez, esaterako, Hegelek ideologia politikoa, estatuan gauzatua, funtsa eta gizarteko harremanak haren isla diren bitartean, Marxek eta Engelsek arlo ekonomikoari (arlo
materialari
, hain zuzen) eman zioten lehentasuna, egitura politikoak ere berezko izakitasuna bazuen ere haien iritziz.
[13]
Marx eta Engels
hegeldar gazteen
taldean kokatu izan dira eta talde horretako kide izan zen
Ludwig Feuerbachek
idealismoaren
aurka azaldu zuen jarrerarekin bat egin zuten, baina hark gizakiari buruz aldeztutako materialismo naturalista ere arbuiatu zuten, gizakia gizakiaren emantzipaziorako eraketa politiko berri batetik askatuko dela baieztatuz eta ez gizakia zanpatzen duten erakundeak, erlijioa eta estatua kasu, soilik ezabatuz edo aldatuz.
[14]
[15]
Filosofia marxista
marxismoa jorratzen duen filosofia da. Filosofia tradizionaletik urruntzen den filosofiaren adar bat gisa uler dezakegu. Horretarako ulertu behar dugu filosofia hau edo materialismo dialektikoak honakoa defendatzen du: Idealismoa eta dualismoa burgesiak erabiltzen duen arma bat dela, langile klasea ahultzeko. Horretarako hainbat tesi daudelarik.
- Pentsamenduarekiko beregaina den errealitate bat, materia kontzientea bezala ezagutua.
- Materia kontzientearen garapena aurkakotasun edo ezeztatzearen ondorioz.
Materialismo dialektikoaren adar bat materialismo historikoa litzateke, zeinak bizitzako kontraesan eta produkzio erlazioekin bateratzen du. Ondorioz klase arteko borroka sortuz, Marxek eratutako sozialismo zientifikoaren ekonomia aplikatuz.
Sobietar Batasunean, filosofia marxista iraultza errusiarraren eraikuntza prozesuan aurkitzen dugu eta baita ere ondoren estatu sobietarra sortzean
tsarismoari
aurre egitean. Gainera, Leninek ez zuen soilik filosofia marxista alderdi politikoan soilik erabili baita ere
filosofikoki
, materialismoaren oinarriak ezarriz, sozialismoaren garapenean.
Honela gizartearen garapeneko alderdi garrantzitsuenetan filosofia marxista txertatzen da, alderdi sozialean,
ekonomikoan
, zientifikoan, filosofikoan,
kulturala
etab.
Stalin
hil eta bere ondorengoekin filosofia marxistaren planteamendu berria sortzen dira beti ere
Leninen
oinarriak garrantzia handia dutelarik. Alderdi komunistak asko eragingo du aldaketa hauetan, sozialismotik
komunismorako
bidea hartu nahi dutelarik, honela aurretiaz aurkitzen ziren arazoak konpontzeko eta langile klasearen garapena aurrera eramateko alderdi guztietan.
Filosofia marxistaren garapena eta ikaskuntza 1960tik aurrera eta
Sobietar Batasunaren
amaierara arte, gehienbat
materialismoarekin
lotu zen eta Marxen
Kapitala
Liburuarekin lotu zen. Logika, estetika, zientzia,
hizkuntza
eta
morala
errealitatean ez ziren zehaztuko Sobietar Batasunak zituen barne eta kanpo gatazken ondorioz. Hala ere aztertzen jarraitu zen
Errusian
marxismoa nola hobetu garatzen joateko.
Hainbat autore aurki ditzakegu honetan sakondu zutenak:
Nikolai Bujarin
, V.N. Sarabianov, F.V. Konstantinov, I.V Kuznetsov, S.A Ianoskaia adibidez.
Materialismo dialektikoa
marxismoaren metodo filosofikoa da. Marxek ez zuen termino hori aipatu bere lanetan eta Engelsek idatzitako
Anti-Duhring
lanean azaltzen da zehatz-mehatz. Geroztik, alderdi sozialista eta komunisten doktrina filosofikoa izan zen, Sobiet Batasunaren filosofia ofiziala bilakatu arte.
[16]
Materialismo dialektikoa
idealismoarekin
eta pentsamendu metafisikoarekin kontrajartzen da: horien arabera objektuak ≪ikergai isolatuak≫ diren bitartean, ≪positiboa eta negatiboa≫ ukatuz eta ≪kausa eta efektua≫ kontrajarriz, dialektika objektuak euren harreman eta mugimenduetan, euren jatorri eta akaberan, ikertzen ditu,
izadia
izanik abiapuntua eta
froga-harria
, ikuspuntu materialista batetik.
Materialismo historikoa
historiaren
filosofia marxista da. Horren arabera, gertaeren bilduma soila izateaz haraindi, historia gizakiak munduarekiko duen harremanaren isla da, dialektikaz etengabeko aldaketan dagoena. Gizakiak mundua lanaren bitartez aldatzen duenez, historiaren eragileak
teknologia
,
ekoizpen-indarrak
eta ekoizpen-harremanak dira, historian zehar, hurrenik hurren, asiar ekoizpen-modua,
esklabotza
,
ekoizpen-modu feudala
eta
ekoizpen-modu kapitalista
ekarri dituztenak. Aldaketa dakarren aldagaia
klaseen
arteko aurkakotasuna da,
klase-borroka
alegia. Kapitalismoaren kasuan, langileriaren eta kapitalisten arteko klase-borroka izango da kapitalismoa gainditu eta
sozialismoa
ekarri duena.
Marx eta Engelsek eratutako teoriaren baitan laster sortu ziren joera zenbait. Lehenengoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen eta
sozialdemokrazia
abiarazi zuen. Korronte honen abiarazlea
Eduard Bernstein
izan zen, XIX. mendearen bukaeran. Haren arabera sozialismorako bidea pausoz pauso eta modu baketsuan gertatuko litzateke eta ez kapitalismoaren bilakaera kritikoak ekarriko
proletarioen iraultzaz
. Faktore ekonomikoen garrantzia ere mugatu eta sozialismoa iritzi
moraletan
ere oinarritu behar dela aldezten dute.
[17]
Korronte horien aurka, marxismo iraultzailea garatu zen,
Errusiako Iraultzan
garaituko zena 1917 urtean. Hurrengo urteetan,
leninismoa
garatu zen Errusian, komunismorako bidean abangoardiazko alderdi iraultzailearen garrantzia nabarmentzen zuena.
- ↑
Engelsek 1845 urtean plazaratutako
Langileen klasearen egoera Inglaterran
liburuko hitzaurrean garbi utzi adierazi zuen langileen egoera garaiko mugimendu komunista eta sozialisten oinarria zela. Liburu horretan zehatz mehatz azaltzen dira Iraultza Industrialak ekarritako aldaketak eta soldatapeko langileen egoera negargarria.
- ↑
≪The German Ideology. Karl Marx 1845≫
www.marxists.org
(Noiz kontsultatua: 2019-04-30)
.
- ↑
Wolff, Richard D.. (1987).
Economics : Marxian versus neoclassical.
Johns Hopkins University Press
ISBN
0801834791
.
PMC
15195873
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-30)
.
- ↑
Encyclopedia of political economy.
Routledge/Taylor & Francis Group 1999
ISBN
0203443217
.
PMC
252877246
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-30)
.
- ↑
Ermak, Gennady.. (2016).
Communism : the great misunderstanding.
The Author
ISBN
9781533082893
.
PMC
962187973
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
O'Laughlin, B. (1975-10).
≪Marxist Approaches in Anthropology≫
Annual Review of Anthropology
4 (1): 341?370.
doi
:
10.1146/annurev.an.04.100175.002013
.
ISSN
0084-6570
.
(Noiz kontsultatua: 2019-05-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Roseberry, William. (1997-10-21).
≪MARX AND ANTHROPOLOGY≫
Annual Review of Anthropology
26 (1): 25?46.
doi
:
10.1146/annurev.anthro.26.1.25
.
ISSN
0084-6570
.
(Noiz kontsultatua: 2019-05-01)
.
- ↑
Becker, Samuel L.. (1984-03).
≪Marxist approaches to media studies: The British experience≫
Critical Studies in Mass Communication
1 (1): 66?80.
doi
:
10.1080/15295038409360014
.
ISSN
0739-3180
.
(Noiz kontsultatua: 2019-05-01)
.
- ↑
≪Teaching Communication and Media Studies: Introduction≫
Teaching Communication and Media Studies
(Routledge): 1?10. 2014-11-20
ISBN
9780203694480
.
(Noiz kontsultatua: 2019-05-01)
.
- ↑
a
b
c
d
Zelnik, Reginald E.; Fawcett, Peter; Haupt, Georges. (1988-04).
≪Aspects of International Socialism, 1871-1914: Essays by Georges Haupt≫
Russian Review
47 (2): 201.
doi
:
10.2307/129978
.
ISSN
0036-0341
.
(Noiz kontsultatua: 2019-05-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Engels, Friedrich.
Socialism: Utopian and Scientific.
, 10-12 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Alvarez-Uria, Fernando; Varela, Julia. (2004).
Sociologia, capitalismo y democracia: genesis e institucionalizacion de la sociologia en Occidente.
, 65-66 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Engels, Friedrich.
La situacion de la clase obrera en Inglaterra.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Harnecker, Marta. (1994).
Los conceptos fundamentales del materialismo historico.
, 265-291 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Kolakowski, Leszek.
Las principales corrientes del marxismo. I. Los fundadores.
, 130-132 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Kolakowski, Leszek.
Las principales corrientes del marxismo. I. Los fundadores.
, 121-124 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Aron, Raymond.
El marxismo de Marx.
, 549-551 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Casanova, Eudaldo. (2007).
Lo que queda del marxismo.
, 32-33 or.
.
Gotzon Garate
saiakeragileak marxismoari buruzko honako liburu hauek idatzi zituen euskaraz:
(Ingelesez)
Marxists Internet Archive
, marxismoari buruzko entziklopedia eta liburutegia.
|
---|
Kontzeptuak
| |
---|
Lanak
| |
---|
Mugimenduak
| |
---|
Marxistak
| |
---|