Maribor
Maribor
Maribor
|
---|
hiria
|
|
|
Herrialdea
|
Eslovenia
|
---|
Eskualdea
| Drava
|
---|
Alkatea
| Andrej Fi?travec
|
---|
Izen ofiziala
| Maribor
|
---|
Jatorrizko izena
| Maribor
|
---|
Posta kodea
| 2000
|
---|
|
Koordenatuak
| 46°33′N
15°38′E
/
46.55°N 15.63°E
/
46.55; 15.63
|
---|
|
|
Azalera
| 140 km²
|
---|
Altuera
| 275
|
---|
|
Biztanleria
| 96.211
(
2020ko
urtarrilaren 1a
)
?808 (2021)
|
---|
|
47.585 (%49,5)
|
| (%50,5) 48.626
| |
|
|
Dentsitatea
| 2.346,61 bizt/km²
|
---|
|
Telefono aurrizkia
| 02
|
---|
Ordu eremua
| UTC+01:00
eta
UTC+02:00
|
---|
Hiri senidetuak
| Graz
,
Greenwich
,
Kraljevo
(en)
,
Marburg
,
Petange
(en)
,
San Petersburgo
,
Osijek
,
Udine
,
Bratislava
,
Oriol
,
Szombathely
,
Kharkiv
,
Zonguldak
eta
Lublin
|
---|
Matrikula
| MB
|
---|
http://www.maribor.si
www.maribor.si
|
Maribor
(
?maː?ib??
ahoskatua;
alemanez
:
Marburg an der Drau
,
latinez
:
Marburgum
,
italieraz
:
Marburgo
)
Esloveniako
bigarren hiria da,
Drava eskualdeko
hiri handiena, 114.487 biztanle ditu. 2012an
Europako kultura-hiriburu
izendatu zuten
[1]
.
1164an azaltzen da hiriaren lehen aipamena, agiri hartan Drava ibaiaren ertzean kokaturiko
Castrum Marchburch
gaztelua aipatzen da. Gaztelua bera Piramid muinoan kokaturik zegoen eta azpian hedatzen hasi zen merkatal hiria. 1254 urtean herri foruak jaso zituen.
Rodolfo I.a Habsburgokoak
1278an
Otakar II.a Bohemiakoaren
dinastia garaitu zuenean Mariborrek garapen handia izan zuen bere toki estrategikoagatik.
Judutarren auzoaren lehen aipamena 1277koa den arren biztanleria handiena 1410 urtean izan zuen. 1450tik aurrera krisialdi ekonomikoa iritsi zen eta 1496an
Maximiliano I.ak
plazaraturiko dekretu baten eraginez juduak kanporatuak izan ziren. XV, XVI eta XVII mendeetan hainbat setio izan zituen, gogorrenak
Otomandar Inperioak
egindakoak izan ziren 1532 eta 1683an.
Aipatzeko data 1680koa da, urte hartan
Izurri Beltzak
hiriaren biztanleriaren herena hil baitzuen. Orduko sarraskia oroitzen duen marmolezko eskultura dago udaletxearen aurrean.
Maribor Estiria dukerriaren parte izanik
Austria-Hungariako Inperioaren
barnean egon zen XX menderarte.
1900 urtean Mariborrek
Marburg an der Drau
izena zeukan eta 40.000 biztanle inguru
[2]
. Hiriko biztanleriaren %82'3a austriar-germaniar jatorrikoa zen eta esloveniarrak %17'3a baino ez ziren, hiriaren inguruko lurretan esloveniarrak ziren nagusi.
Lehen Mundu Gerra
hasi zenean esloveniar asko atxilotu egin zituzten Austria-Hungariako Inperioaren etsai izan zitezkeelakoan eta komunitate bien arteko liskarrak sortu ziren. 1918an Inperioa desegitean Austriak eta Esloveniak beretzako eskatu zuen hiria. Esloveniarrek irabazi zuten eta austriar soldaduak armagabetu eta Austriara bidali zituzten.
1941eko apirilaren 8an
naziek
hartu zuten hiria eta esloveniarren kanporaketa masiboak hasi zituzten
[3]
. Asko
kontzentrazio-esparrutara
ere bidali zituzten. Hiri industriala izanik Bigarren Mundu Gerraren azken urteetan aliatuen bonbaketa ugari jasan zituen. 29 eraso izan zituen eta hiriaren %47a suntsitu zen. Gerra bukatzean alemaniera-hiztunak kanporatuak izan ziren eta alemaniarren alde egin zuten kroaziarren hilketa masiboak gertatu ziren.
1991ean Esloveniak independentzia eskuratu zuen eta hasierako urteetan ekonomiak behea jo zuen, %25-eko langabezia tasa honen adierazle. 2004an
Europar Batasunean
sartu zen eta 2007an
euroa
eta
Schengengo Hitzarmena
onartu zituen. Honek ekonomia berrindartu zuen.
2000 urtean
Urteko herri alpetarra
izan zen eta 2012an
Europako kultura-hiriburu
izendatua izan zen Maribor
[1]
.
Esloveniaren ipar-ekialdean kokaturik dago Austriarekiko mugatik hurbil.
Drava
ibaiak inguratzen du herria
[4]
.
Mariborrek 11 barruti (
eslovenieraz
:
mestne ?etrti
) ditu.
Drava
ibaiak Center, Koro?ka Vrata, Melje eta Ivan Cankar barrutiak eta besteak banatzen ditu. Hona hemen barrutiak:
- Center
- Koro?ka Vrata
- Ivan Cankar
- Magdalena
- Tabor
- Studenci
- Pobre?je
- Nova Vas
- Tezno
- Brezje - Dogo?e - Zrkovci
- Radvanje
Datu klimatikoak (Maribor)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
17.4
|
21.5
|
26.0
|
28.0
|
30.9
|
34.7
|
35.8
|
36.8
|
31.4
|
27.2
|
21.5
|
20.7
|
36.8
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
3.6
|
6.4
|
11.2
|
15.4
|
20.6
|
23.6
|
25.7
|
25.4
|
21.2
|
15.5
|
8.6
|
4.5
|
15.1
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
0
|
1.7
|
5.8
|
10.1
|
15.1
|
18.2
|
20.1
|
19.6
|
15.4
|
10.1
|
4.4
|
0.8
|
10.1
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-3.6
|
-2.1
|
1.3
|
5.2
|
9.8
|
13.0
|
14.9
|
14.7
|
10.9
|
6.2
|
1.1
|
-2.2
|
5.8
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-21.0
|
-20.2
|
-15.2
|
-5.1
|
-1.1
|
3.6
|
6.3
|
5.5
|
-1.0
|
-5.9
|
-12.7
|
-17.6
|
-21.0
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
42
|
47
|
64
|
73
|
91
|
119
|
115
|
122
|
103
|
100
|
91
|
66
|
1034
|
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)
|
9.5
|
8.9
|
11.0
|
12.7
|
13.9
|
14.4
|
13.1
|
12.2
|
10.3
|
10.6
|
11.4
|
11.0
|
139.0
|
Eguzki orduak
|
73
|
104
|
136
|
163
|
218
|
222
|
252
|
234
|
179
|
131
|
78
|
64
|
1852
|
Iturria: Slovenian Enivironment Agency (ARSO)
[5]
(1971-2000)
|
Esloveniako futbol talderik onena bertakoa da,
NK Maribor
. Esloveniako 13 liga eta 8 kopa irabazi ditu, beste inork baino gehiago.
- Mariborreko udaletxea
: XVI mendeko eraikina, pizkundeko estiloan berriztu zena
[6]
.
- Uretako dorrea
eta
Epaiaren dorrea
: Drava ibaiaren ertzeko harresiko dorreak dira, 1555 eta 1540an eraikitakoak.
- Errukiaren Amaren basilika
: "Frantziskotarren eliza" izenaz ere ezagutzen da. XVII Kaputxinoen eliza zan zen eta XIX mendean frantziskotarrek hartu eta Errukiaren Amaren basilika bihurtu zuten.
- Mariborreko gaztelua
: Jauregi itxura duen gaztelu hau XV mendean eraiki zen harresiaren ekialdeko zatia gotortzeko
[7]
.
- Betnava jauregia
- Mariborreko sinagoga
: XIV mendean eraiki zen.
- Munduko mahatsondorik zaharrena:
?ametovka
du izena eta 440 urte inguru dituen mahatsondoa da. 2004 urtean
Errekorren Guinness Liburuan
sartu zen.