Mariano Ferrer Ruiz
(
Donostia
,
Gipuzkoa
,
1939ko
irailaren 11
–
2019ko
uztailaren 14a
[1]
) euskal kazetaria izan zen.
1971tik
2004ra
bitartean
Radio Popular de San Sebastian
egun
Herri Irratian
goizeko informazio-saioa egin zuen.
Egin
egunkariko zuzendaria ere izan zen 1970eko hamarkadan. Beste hainbat hedabidetan ere egin zituen kolaborazioak.
[2]
Ikasteko gaitasun eta zaletasun itzelak izanik unibertsitateko gizarte-zientzien arloko lau karrera eta master bat egin zituen bizitzan zehar, azkena 45 urterekin bukatu zuela.
Apaizgaitegian ikasita,
Jesusen Konpainian
sartu zen, geroago
1978an
utzi zuen arte.
[3]
Filosofia eta Letrak
Madrilgo Unibertsitatean
eta
Kazetaritza
ikasketak, hasieran
Irunean
eta gero Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofizialean,
1965ean
biak batera bukatu zituen 25 urterekin.
Teologia
ikasketak egiteko
AEBetako
Chicagon dagoen Loiolako Unibertsitatera joan zen gero,
1969an
bukatu zituen. Ondoren,
New Yorkeko
Siracusa Unibertsitatera
joan zen, Masterra Informazio Zientzietan egitera.
Espainiako
diktadura
zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko zegoen askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer.
1985an
, bestetik,
Euskal Herriko Unibertsitatean
Zuzenbidea
bukatu zuen 45 urterekin.
[4]
Herri Irratiko zuzendariorde eta kazetaria (1971-1977)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Donostiara itzuli zen eta,
Jesusen Lagundiari
lotuta dagoen
Radio Popular de San Sebastian
irratian, 1971tik 1977ra zuzendariorde bezala lan egin zuen. Irrati honekiko harremanak
2004
arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere.
1970eko hamarkadan
,
frankismoaren
instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra
RNE
, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.
[5]
Egin egunkariko sortzailetako bat eta lehen zuzendari (1977-1978)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Egin
sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea
1977ko
irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena. Nolanahi ere, gutxira,
1978an
, Ferrerrek egunkaria utzi zuen,
Egin
en iritzi editoriala eta
Herri Batasunaren
ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren.
[6]
[7]
[8]
El kiosko de la Rosi
goizeko informatiboa hemeroteka kritikoarekin (1978-2004)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
"
El kiosko de la Rosi
"
(Rosi baitzen auzoko egunkari saltokia) izeneko irratsaioak egunero astelehenetik ostiralera 30 urte iraun zuen, Ferrerrek erretreta hartu arte,
Gipuzkoan
batik bat audientzia maila onak lortuta.
[9]
[10]
[11]
Programa hori baino lehen diseinu beretsua zuen
"Radio Reloj
" izeneko programa ere egin zuen lau urtez.
Ahots kritikoa izan zen poterearekin eta horren kontra borroka armatuaz aritzen zirenekin ere. ETAren jarduna maiz kritikatu zuen, baina ez zen lerratzen gobernuetatik, alderdi nagusietatik eta hedabide handietatik zetozen mezu eta analisiekin.
[7]
Manifestazioen garrantzia neurtzeko hedabideetan erabiltzen ziren partaide-kopuruak oso subjektiboak eta sinestezinak izaten zirenez, estimazioak egiteko metodo sinple baina konparazioak egiteko oso praktiko bihurtu zuena. Hiru parametro nagusi erabiltzen zituen: manifestazioaren luzera metrotan, pertsona kopurua metro karratuko, eta manifestazioaren iraupena.
[12]
Internet bidezko hainbat ikastaro eta titulaziotan eskolak grabazioen bitartez banatzen direla-eta, Martxelo Otamendik iradoki zuen irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria izan zela Mariano; 30 urtetako
El Kiosko de la Rosi
irratsaioa kazetarientzako irrati bidezko unibertsitatea izan zela.
[12]
-
1994an (Arg.: Argia, Alberto Elosegi)
-
Mahai-inguru bat gidatzen 7 alderdi politikoekin 1999an (Arg.: Argia, Pablo S. Quiza)
-
Ferrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan zuen iritzi artikuluen bidez.
El Mundo
egunkarian
1990eko hamarkadaren
amaieran baita
2000koaren
hasieran aritu zen.
Julio Medemen
Euskal Pilota. Larrua harriaren kontrako
filmean ere elkarrizketatzen dute Mariano Ferrer. Erretreta hartu ondoren,
2004ko
uztailaren 9an,
[13]
Euskal Herriko hainbat
irrati
-,
prentsa
- eta
telebista
-komunikabidetan politika-iruzkingile gisa lan egin zuen.Besteak beste, kolaborazio hauetan aritu izan zen:
[2]
- “
Sin Permiso
”
ETBko
eztabaida-saioaren zuzendaria eta aurkezlea, 1989-1990
- “
El Mundo del Pais Vasco
” egunkariko Argitalpen Kontseiluko kidea, 1994-2000
- “El Mundo del Pais Vasco” egunkariko zutabegilea, 1991-2008
- Aldizkako kolaborazioak
EiTBn
eta
Radio Euskadin
2005eko irailetik.
- “
Noticias Taldeko
” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera.
Ferrerek
prentsan idatzi zituen hainbat artikulu esanguratsu bildu zituen
Imanol Muruak
Lo que dije y digo. Articulos de prensa 1991-2010
. liburuan.
[14]
Irratiko programak grabatu gabe geratu ziren.
[15]
Zinemazale amorratua izanik,
Donostiako Zinemaldiko
prentsa-arduradun nagusia izan zen 1982tik 1987ra.
Deustuko Unibertsitatean
irakaslea izan zen “El lenguaje en la Comunicacion” ikasgaian (euskaraz, Komunikazioaren lengoaia), 1996tik 2004ra.
Zenbait eztabaida-forotan ere,
Elkarrikoan
esaterako, parte hartu zuen.
Elkarri
erakunde bakezaleko Bake Konferentziako moderatzailea izan zen 1994koan eta 2001-2002koan.
[16]
Formalki ez zen kidea, baina laguntzaile aritu zen.
[4]
Horren harira,
18/98+ plataforman
,
2003tik
2007ra
Ferrerren parte hartzea nabarmentzekoa izan zen.
Espainiako Auzitegi Nazionalak
gidatutako
18/98
+ auzi horretan, Euskal Herriko zenbait erakunde politiko eta sozial abertzaleren ekintzak ETArekin lotu nahi izan zen. Plataformak uste zuen tesi hori sinesgaitza eta onartezina zela, eta auziperatutako ekintza sozial eta politiko horiek zilegizkoak zirela.
[17]
[18]
≪
|
Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko.
|
≫
|
?
Mariano Ferrer
kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean
[19]
[20]
|
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren
aurkako hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Bere ustez Egunkaria-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen.
[21]
[22]
[23]
[24]
2018ko apirilak 14an,
Altsasuko auzian
epaituko zituzten gazteentzat ≪justizia≫ eskatzeko, Nafarroako Gobernuaz gain, bestelako babesak ere jaso ziren. Sinatzaileen artean zeuden, besteak beste,
Pedro Miguel Etxenike
,
Montxo Armendariz
,
Helena Taberna
,
Carlos Garaikoetxea
,
Daniel Innerarity
,
Juan Martinez de Irujo
eta
Mariano Ferrer
.
[25]
erretiroan euskaldun
Euskararen aldekoa, erretiro-garaian euskaldundua
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Sarritan eman zien babesa euskarari eta euskararen aldeko kanpainei. Berak baina ezin izan zuen euskara menperatu erdararekin egiten zuen bezala eta apenas erabili zuen euskara bere irrati-programetan. Erretiratu ondoren lortu zuen euskarazko oinarrizko erabilera. Baina, Marianoren jarrera guztiz lagungarria izan zen euskararen aldeko ekinbideetan, adibidez hauetan:
- 1977. urteko Mariano Ferrerrek Herri Irratitik "
24 ordu euskaraz
" saioa antolatu zuen. Euskara prestigioa hartzen hasia zen, euskararen aldeko giro bat zegoen. Are gehiago, Marianok bere saioa euskaraz egingo zuen erronka bota zuen.
[26]
- 2002ko
Bai euskarari Laguntailea
kanpainaren aldeko babesleetako bat izan zen.
[27]
- 2018ko
Euskaraldian
bi minutuko bideo bat grabatu zuen
belarriprest
izateko gonbitea egiteko "Cada Belarriprest activo abre cada dia una puerta al euskera. Pozgarri eta pizgarri."
[28]
[29]
Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman zuen familiak dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko. Haren bizitza profesional luzean landutako hainbat dokumentu (informazioa, analisia, azterketa eta teorizazioa) bildu zituen Carmen Rizo alargunak.
[30]
[31]
- 2017
: Euskal Kazetaritza saria. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda.
- 2022
:
EHUko
bi eguneko ikastaro batean, Ferrerren bizitza eta obra aztertu zuten hainbat adituk (
Bernardo Atxaga
,
Elixabete Garmendia Lasa
,
Pedro Ibarra Guell
,
Leire Iturregi Mardaras
,
Pilar Kaltzada Gonzalez
,
Imanol Murua Uria
,
Carlos Ordonez Ferrer
,
Martxelo Otamendi Egiguren
,
Jesus Maria Ramirez de la Piscina Martinez
,
Maria Pilar Rodriguez Perez
, eta
Ramon Zallo Elgezabal
).
[32]
[33]
- 2022: Mariano Ferrerren ondare dokumentala
Lazkaoko Beneditarren Fundazioan
bildu zen
[30]
[31]
≪
|
Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala,
Juan Jose Ibarretxe
ari da elkarrizketatzen Herri Irratian,
El kiosko de la Rosi
-ren azken elkarrizketan... [,,,] Aste honetako Argian, elkarrizketa nagusia ere Mariano Ferrerrekin da. Leienda bat, euskal hedabideetan, irratigintzan, eta seguru aski politikan ere bai.
|
≫
|
?
Sustatu
, 2004-07-09
[10]
|
- ↑
≪Mariano Ferrer kazetaria hil da≫
Berria
2019-7-14
.
- ↑
a
b
≪IV. FOROKOOP BILTZARRA. Programa del congreso≫
www.forokoop.coop
(Noiz kontsultatua: 2019-07-14)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Muere Mariano Ferrer, referente para conocer la politica vasca. Deia, Noticias de Bizkaia≫
Deia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
a
b
Goikoetxea, Garikoitz.
≪Askatasuna uhinetan≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Fallece el periodista Mariano Ferrer≫
El Diario Vasco
2019-07-14
(Noiz kontsultatua: 2019-07-26)
.
- ↑
≪Mariano Ferrer, 'Egin' egunkariaren sorreraz eta hasierako zailtasunez≫
www.eitb.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-07-26)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Fallece el periodista Mariano Ferrer tras una comprometida trayectoria profesional≫
naiz:
2019-07-14
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Aizpeolea, Luis R.. (2019-07-16).
≪Mariano Ferrer, el director de ‘Egin’ cesado por un editorial contra ETA≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2019-07-26)
.
- ↑
≪Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
a
b
≪Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer≫
sustatu.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
Iturria, Mikel.
≪Mariano Ferrer-en agurra≫
Eibar.ORG | Eibarko peoria
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
a
b
Otamendi Egiguren, Martxelo. (2019-07-16).
≪Irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
http://sustatu.eus/1089353987
- ↑
Ferrer, Mariano,.
Mariano Ferrer : Lo que dije y digo : articulos de prensa, 1991-2010.
ISBN
9788498433319
.
PMC
834615043
.
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
Iturria, Mikel.
≪Hil da Mariano Ferrer≫
Eibar.ORG | Eibarko peoria
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
Unzueta, Humberto. (2002ko urriaren 27 a).
≪Elkarri-k alderdien konpromisoa lortu nahi du bake prozesu baten inguruan1990-2003.≫
Berria
(Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka)
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
https://web.archive.org/web/20150204223157/http://www.forokoop.coop/er_008_10/ponentes.html
- ↑
≪18/98: entrevista a Mariano Ferrer≫
Pedradas
(Noiz kontsultatua: 2019-07-15)
.
- ↑
18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa
.
2007ko
abenduaren 20an
Mariano Ferrer
kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
- ↑
Dokumentuak 12 - 18/98 prozesuaren eta epaiaren analisia
Manu Robles Ajangiz Institutua.
- ↑
Egunkaria aurrera ≫ Mariano Ferrer: “‘Egunkaria’-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen”.
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
≪'Egunkaria auzia' | Argazkiak - Berria.eus≫
www.berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
≪Acto de solidaridad con Egunkaria - Nodo50. Contrainformacion en la Red≫
info.nodo50.org
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
≪Mariano Ferrer: “Zer arraiogatik erabaki du Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketara iristea?≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-16)
.
- ↑
≪Altsasuko gazteen aldeko manifestazioari babesa azaldu dio hainbat pertsona ezagunek≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-14)
.
- ↑
Asurmendi, Mikel. (2004-07-11).
≪Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
Arratibel, Ainara. (2002-10-03).
≪Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.≫
Berria
(Euskaldunon Egunkaria)
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
≪Mariano Ferrer Belarriprest Donostian - TBX.eus≫
tbx.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
≪Mariano Ferrerren heriotzean ? ZUZEU≫
ZUZEU
2019-07-15
(Noiz kontsultatua: 2019-07-18)
.
- ↑
a
b
Urkizu, Urtzi.
≪Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman dute≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-11-24)
.
- ↑
a
b
Urkizu, Urtzi.
≪Zehaztasunaren xerka, kuraiaz≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-11-24)
.
- ↑
Urkizu, Urtzi.
≪Mariano Ferrer, goizeroko independentzia≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-11-24)
.
- ↑
≪El periodismo politico como compromiso social y etico. Mariano Ferrer≫
UIK
(Noiz kontsultatua: 2022-11-24)
.