Madeira

Koordenatuak : 32°45′N 17°00′W  /  32.75°N 17°W  / 32.75; -17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeira
  Portugal
Ereserkia
Hino da Regiao Autonoma da Madeira (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe   Portugal
ISO 3166-2 PT-30
Hiriburua Funchal
President of the Regional Government of Madeira (en) ItzuliMiguel Albuquerque (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 32°45′N 17°00′W  /  32.75°N 17°W  / 32.75; -17
Azalera 801 km²
Punturik altuena Pico Ruivo
Demografia
Biztanleria 250.769 (2021)
?17.016 (2011)
Dentsitatea 313,07 bizt/km²
Ordu eremua Europa Mendebaldeko Ordua
Matrikula P
madeira.gov.pt

Madeira [1] Portugalgo eskualde autonomoa da, Azore uharteekin batera. Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoan dago, Europa eta Afrika artean, Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. Hiriburua Funchal da. Portugalen mende dago, autonomia-estatutua badu ere.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Uhartediak jatorri bolkanikoa du, eta oso menditsua da ( Ruivo mendia, 1.861 m).

Uharteak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madeirako uhartedia lau uhartek osatzen dute:

Azken bietan, izenek iradokitzen duten moduan, ez da inor bizi.

Kontzejuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madeirako bandera.
  1. Funchal : 100.847 biztanle 2006an .
  2. Camara de Lobos : 35.150.
  3. Santa Cruz : 32.696.
  4. Machico : 21.321.
  5. Ribeira Brava : 12.523.
  6. Calheta : 11.856.
  7. Santana : 8.491.
  8. Ponta do Sol : 8.189.
  9. Sao Vicente : 6.063.
  10. Porto Santo (Vila Baleira): 4.388.
  11. Porto Moniz : 2.762.

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madeirak klima gozoa du: tenperaturetan alde txikia izaten da neguaren eta udaren artean.

    Datu klimatikoak (Funchal)    
 Hila    Urt     Ots     Mar     Api     Mai     Eka     Uzt     Abu     Ira     Urr     Aza     Abe    Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.5 27.0 30.5 32.6 34.2 34.7 37.7 36.0 38.4 34.1 29.5 25.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.7 19.7 20.4 20.6 21.6 23.4 25.1 26.4 26.4 24.9 22.6 20.7 22.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.7 16.6 17.2 17.5 18.6 20.6 22.2 23.2 23.2 21.8 19.6 17.9 19.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.7 13.4 13.9 14.4 15.6 17.7 19.2 20.0 20.0 18.6 16.6 15.0 16.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.2 7.4 8.1 9.8 9.7 13.2 14.6 16.4 16.6 13.4 10.8 9.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 83.0 60.2 44.0 28.9 7.2 1.6 2.0 32.9 89.5 88.8 115.0 627.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 12 10 19 8 6 3 1 2 6 9 10 13 87
Eguzki orduak 167.4 171.1 204.6 225.0 213.9 198.0 244.9 260.4 225.0 204.6 168.0 164.3 2447.2
Iturria: Instituto de Meteorologia , [2] ClimaTemps.com [3] eguzki orduen datuak

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Genovatarrak , uste denez, XIV. mendean hara heldu ziren, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte. Joao Goncalves Zarcok eta Tristao Vazek uharteak berehala kolonizatu zituzten. Azukrearen merkataritzak laster garrantzia hartu zuen; hala ere, Pombalgo markesak esklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, azukrearen eta ardoaren industriek atzerakada handia izan zuten.

1660 ingurutik 1835 arte, britainiarrek uharteetan eragin handia izan zuten. 1801ean, uhartedia ingelesen eskuetan egon zen, denbora laburrez izan bazen ere eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuta.

1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an, Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak 1976ko urrian autonomia-estatutua onartu zion.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Madeira (ardoa)

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta turismoa dira. Barrualdean, nekazaritzak ematen duen produktu garrantzizkoena mahatsa da, ardo -produkzio bikainarekin. Kostaldean, azukre-kanabera, platanoak, fruituak, barazkiak eta batatak ekoizten dira.

Gizateriaren Ondarea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madeirako Laurisilva 1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak ix, x
Erreferentzia 934
Kokalekua   Portugal
Eskualdea 2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura )
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1999an UNESCOk Madeirako laurisilva Gizateriaren Ondare izendatu zuen, bertako landaretza mota babesteko; izan ere, hasierako basoaren % 10 inguru mantentzen bada ere, Europako laurisilva baso handiena da. Portugalen izendatu den Gizateriaren Ondare Natural bakarra da.

Ondasun nabariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]