Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Echeverria Alvarez
(
Mexiko Hiria
,
Mexiko
,
1922ko
urtarrilaren 17a
-
Cuernavaca
,
2022ko
uztailaren 8a
) politikaria izan zen,
Mexikoko lehendakari
izana (1970-1976).
Partido Revolucionario Institucional
(PRI) alderdiko kide izan da 1940tik aurrera. Hainbat kargu izan ondoren (Prentsa eta Propaganda Saileko zuzendaria, Finantzako zuzendaria eta Gobernuko ministro),
Mexikoko lehendakari
hautatu zuten 1970ean. 1968an, Barne Ministerioko idazkari zelarik, ehunka ikasle hil zituzten
Hiru Kulturetako plazako sarraskian
. 1976 arte izan zen Mexikoko lehendakaria. Ez
Estatu Batuen
, ez
Errusiaren
alde zeuden herrien erakundea bultzatu zuen. Presidente-kargua utzi zuenean (1976), Mexikoko
enbaxadore
izendatu zuten
UNESCOn
(1979 arte). Urte horretan,
Australiara
eta
Zeelanda Berrira
bidali zuten ordezkari diplomatiko gisa. Ondoren,
Hirugarren Munduko Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Zentroko
zuzendari izan da Mexikon. 1998an,
Tlatelolcoko
ikasle-hilketa ikertzen zituen legebiltzarreko biltzarraren aurrean deklaratu behar izan zuen. Harrezkero, zenbait aldiz eraman dute auzitara,
genozidioa
leporatuta.
Giza Eskubideen Latinoamerikako Elkarteko
(ALDHU) presidente izan da.