Wikipedia, Entziklopedia askea
Luc Montagnier
(
Chabris
,
Indre
,
Frantzia
,
1932ko
abuztuaren 18a
-
Neuilly-sur-Seine
,
2022ko
otsailaren 8a
) mikrobiologo
frantziarra
izan zen,
birologia
arloan nabarmendu zena.
Medikuntza
ikasi zuen
Poitiersen
, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera.
1967an
hasi zen
birusekin
lanean.
1972an
Pasteur Institutuaren
Onkologia
Biraleko buru izendatu zuten, eta
1974an
CNRSko
(Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea) zuzendari bihurtu zen.
1983an
HIESaren
eragilea den
GIB
erretrobirusa
aurkitu zuen. Honek
2008ko
Medikuntzako Nobel Saria
ekarri zion. Ondoren zenbait arazo izan zituen,
Robert Gallo
estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen. Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak. Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barre-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa. Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an.
Montagnierren ustez GIB
birusak
HIESa eragiten du, baina prozesu horretan birusak ez du bakarrik jarduten. Nobel saridun frantziarraren iritziz, birusak beste faktore batzuk behar ditu gaitza garatzeko. Montagnierren lan taldea faktore hauen bila dabil, eta horien atzean
Mycoplasma
generoko bakterioak egon litezkeela aurreratu dute.
- "Le Virus et les hommes"
, Luc Montagnier, Odile Jacob,
1994
.
- "Sida et societe francaise"
, Luc Montagnier, La Documentation francaise, 1994.
- "Le Sida"
, Luc Montagnier eta R.Daudel, Flammarion, 1994.
- "La Decouverte du virus du SIDA. La verite sur ≪ l’affaire Gallo/Montagnier≫"
, Maxime Schwartz eta Jean Castex, Editions Odile Jacobs, Paris,
2009
.
|
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu
Scholia
n
|
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?present
| |
---|