Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard John Roberts
(
Derby
,
Ingalaterra
,
1943ko
irailaren 6a
) biokimikaria eta biologo molekularra da.
Sheffieldeko Unibertsitatean
egin zituen kimikako ikasketak.
Kimika organikoko
doktoregoa eskuratu ondoren Harvardeko eta Cambridgeko unibertsitateetan aritu zen 1972. urte arte irakasle. Urte hartan, eta
James D. Watson
Nobel saridunak gonbidaturik, New Yorkeko
Cold Spring Harbor Laboratoryko
ikertaldean sartu zen, eta ikerketa-zuzendariaren laguntzaile izendatu zuten. 1992an laborategi hura utzi zuen, eta Beverly Hillsko New England Biolabs laborategietako zelula nukleodunen inguruko ikerketen zuzendari izendatu zuten.
1993an
Medikuntzako Nobel Saria
eskuratu zuen
Phillip Sharpekin
batera,
geneak
etenak izan daitezkeela aurkitu zutelako zeinek bere aldetik. Ordu arte zientzialariek uste izan zutenez,
DNAren
molekula
luzearen barruan segmentu jarraitu bat zen genea, baina 1977an ikertzaile horiek ateratako ondorioei esker jakin ahal izan zen gene bakoitzak DNA zati bereiziak edo etenak izan zitzakeela bere baitan. Geneek ezer kodetzen ez duen
material genetikoz
osaturiko etenak edo atal luzeak izan ditzaketela eta badirela era horretako
gene etenak
goi-mailako izakietan aurkitu zuten. Genearen baitako atal bereiziei
exon
izena eman zitzaien, eta beren arteko etenari
intron
. Aurkikuntza hori garrantzi handikoa izan zen, batez ere material genetikoaren bilakaeraren ikerketan; herentziazko hainbat eritasun gene etenen bategite-prozesuan gertaturiko akatsen ondorioz sortuak izan daitezkeela uste dute medikuntzako adituek.
|
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu
Scholia
n
|
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?present
| |
---|