Lisboako Ituna
edo
Erreforma Ituna
nazioarteko itun
bat izan zen,
Europar Batasuneko
27
estatu kideek
[oh 1]
2007ko
abenduaren 13an
Lisboan
izenpetu zutena.
[1]
1992ko
Maastrichteko Ituna
eta
1957ko
Erromako Ituna
erreformatu zituen, Europar Batasunaren funtzionamendua egokitzeko, eta 27 herrialdeen arteko batasun politiko eta ekonomikoa dinamizatzeko.
Lisboako Ituna
2009ko
abenduaren 1ean
sartu zen indarrean.
[2]
Izan ere, horretarako estatu kide guztiek berretsi behar izan zuten.
Irlandako Errepublikaren
kasuan bi erreferendum behar izan ziren, 2008koan ezezkoa nagusitu baitzen.
[3]
2009ko
urriaren 2koan
, aldiz, baiezkoak tarte zabalez irabazi zuen.
[4]
Polonian
eta
Txekiar Errepublikan
bertako parlamentuek onartu arren, presidenteek sinadura atzeratu zuten Irlandaren baiezkoa onartu arte.
Lisboako Itunak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen Batasunaren baitan. Besteak beste,
Europar Batasuneko Kontseiluan
erabaki gehiago hartu ahal izatea Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren bidez, erabateko adostasunez beharrean. Bete beharreko bi irizpide ezarri zituen Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren sistemak: estatu kideen % 55ak gutxienez alde bozkatzea, eta aldekoek EBko biztanleria osoaren % 65a izatea.
Europako Parlamentuak
botere gehiago lortu zuen ituna indarrean sartzean; besteak beste, nekazaritza eta aurrekontuen inguruan Kontseiluarekin batera erabakiak hartzeko aukera izan zuen ordutik aurrera. Kontseiluan bi urte eta erdirako presidentzia ezarri zen (ordura arteko 6 hilabeteko txandakako presidentziaren ordez) eta Atzerri Gaietako Ordezkari Gorena izeneko figura sortu zen, lehenagoko Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratuko Ordezkari Gorenaren eta
Europar Batzordeko
Kanpo Arazoetako komisarioaren eskuduntzak elkartuta.
Giza Eskubideen
alorrean,
Oinarrizko Eskubideen Gutunak
balio legala lortu zuen lehen aldiz.
Itunaren aldekoen arabera, testu horrek
Amsterdameko Itunarekin
eta
Nizako Itunarekin
hasitako bideari jarraitu nahi zion, EBren eraginkortasuna eta zilegitasun demokratikoa handituz. Hala ere, aurkakoek azken puntu horretan ikusten zuten hutsunerik handiena: haien ustez, Lisboako Itunak EBren zentralizazioa indartu eta erabaki guneak estatuetako hautesleengandik urrunaraziko zituen.
Lisboako Itunaren arabera, gero eta
europarlamentari
gehiago ditu gero eta pertsona gehiago bizi den Estatu batek. Gutxienez 6 europarlamentari ditu Estatu bakoitzak eta asko jota,
Alemaniaren
kasua den bezala, 96. Gehienez, 751 europarlamentari daude, hala eta guztiz, horietako bat lehendakaria denez, berak ezin du bozkatu eta ondorioz, 750 boto egon ahal dira bozketa bakoitzean.
[5]
- ↑
Alemania
,
Austria
,
Belgika
,
Bulgaria
,
Danimarka
,
Erresuma Batua
,
Errumania
,
Eslovakia
,
Eslovenia
,
Espainia
,
Estonia
,
Finlandia
,
Frantzia
,
Grezia
,
Herbehereak
,
Hungaria
,
Irlanda
,
Italia
,
Letonia
,
Lituania
,
Luxenburgo
,
Malta
,
Polonia
,
Portugal
,
Suedia
,
Txekia
eta
Txipre
.
- ↑
EBko Erreforma Ituna gaur sinatu dute Lisboan.
Berria
egunkaria, 2007ko abenduak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-9-18)
.
- ↑
Lisboako Ituna gaur sartuko da indarrean.
Berria
egunkaria, 2009ko abenduak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-9-18)
.
- ↑
Irlandan ezezkoa nagusitu da Lisboako Itunaren erreferendumean.
Berria
egunkaria, 2008ko ekainak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-9-18)
.
- ↑
Lisboako Itunaren erreferendumean baietzak irabazi du Irlandan.
Berria
egunkaria, 2009ko urriak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-9-18)
.
- ↑
Goldirova, Renata (19 October 2007). "EU agrees new 'Treaty of Lisbon'". EU Observer. Retrieved 19 November 2007.