- Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; uhartea gaitzat duena beste hau da: ≪
Komodo (uhartea)
≫
Marko Aurelio Komodo Antonino
(
latinez
:
Marcus Aurelius Commodus Antoninus
;
161eko
abuztuaren 31
–
192ko
abenduaren 31
) erromatar enperadorea izan zen, 180tik hil zen arte. Enperadore txarrenetakotzat jotzen zaio, Bost Enperadore Onetako garaiari amaiera eman ziolako
Komodo
Marko Aurelio
ospetsu eta arrakastatsuaren semea zen. Antonino izeneko bikia izan zuen, baina lau urte zituela hil zen. Arrebak,
Luzilak
, haren kontrako konspirazioan parte hartu zuen.
Aitak 177an izendatu zuen enperadore, eta bizirik ziraun bitartean biek izan zuten boterea. 180an,
Marko Aurelio
hil zenean, enperadore bakarra bilakatu zen.
Marko Aurelio
bihotz onekoa eta eskuzabala bazen ere, Komodok justu kontrako ezaugarriak zituen. Erotzat jo ohi zaio Komodori, gehiegikerian bizi baitzen bizitza osoan.
Markomaniarrekin hitzarmen kaskar bat sinatzeak hasiera eman zion agintaldiari. Germaniarren kontra gogor aritu zen boterean zegoela. Garaipen txikiak lortu arren, Senatuari garaipen-ospakizuna eskatzen zion.
Komodo ahalmen fisikoaz harro-harro zegoen. Aitaren gustu filosofikoak mesprezatzen zituen. Estatuetan
Herkules
bezala agertzea oso atsegin zuen, eta nonahi eraikitzen zituen. Heroiarekin parekatzeko, piztien kontra borrokatzen zuen zirkuetan. Gladiatoreen arteko lehiak ere begikoak zituenez,
gladiatorez
mozorrotuta behin baino gehiagotan borrokatu zuen. Eskandalugarritzat hartzen zen enperadorearen jokabide hori.
Jainkoa balitz bezala gurtzeko eskatu zuen Komodok, 300 emakumetako harena zuen bitartean. Estatuetako arazoak baztertzen zituen, laguntzaileen esku utziz. Iturri batzuek dioenez arrebarekin intzestu-harremanak ere bazituen.
190ean
Erromako
zati bat erre zen, eta Komodok hiri birfundatzeko aukera hartu zuen.
Colonia Commodiana
izena eman
zion. Hilabeteek ere Komodo ohoretzeko izen berriak jaso zituzten: Lucius, Aelius, Aurelius, Commodus, Augustus, Herculeus, Romanus, Exsuperatorius, Amazonius, Invictus, Felix
eta
Pius
. Senatuarena
Komodioren Zorioneko Senatua
eta armadarena
Komodioren Armada
izatera igaro ziren.
Urte bat beranduago, Nartziso borrokalariak
ito zuen
Komodo baino bat hartzen ari zela. Senatuak, orduan,
damnatio memoriae
onartu zuen eta jatorrizko izenak berreskuratu zituen.
Hala ere,
Septimio Severo
enperadoreak,
Marko Aurelioren
familiaren babesa bereganatzeko nahian, Komodoren irudi publikoa berreskuratu zuen, eta Senatua jainko izendatzera behartu zuen.