Flavio Teodosio
(
latinez
:
Flavius Theodosius
;
347ko
urtarrilaren 11
–
395eko
urtarrilaren 17a
),
Caucan
(
Hispania
) jaio zen, eta 379tik hil zen arte erromatar enperadorea izan zen.
Valentiniano I.aren
bi semeekin batera gobernatu zuen, Teodosio ekialdean eta
Valentiniano II.a
eta
Graziano
mendebaldean. 392an, Teodosiok ekialdeko eta mendebaldeko zatiak batu egin zituen, eta azken enperadorea izan zen
Erromatar Inperio
osoa gobernatzen. Bera hil ondoren, Inperioko bi zatiak betirako banandu ziren. Erlijioa dela eta, ezaguna da kristautasuna Erromatar Inperioko erlijio ofizial egiteagatik.
Valentiniano I.a enperadorearen jeneral baten semea zen, eta hari lagundu zion
Europan
egindako kanpainetan. Ospe handia lortu zuen
Panonia
eta
Mesiako
probintzietan sarmaziarrak garaitu zituenean,
Danubio
ibaiaren ondoan.
378. urtean Graziano enperadoreak augusto izendatu zuen, eta germaniarrek etengabe erasotzen zuten Inperioaren mendeko
Balkanetako
herriak babesteko ardura eman zion. Etsaiak armen bidez garaituko ez zituelakoan, haien indarrak zatitzeari ekin zion, eta horretarako, germaniar mertzenarioak bere gudarostean onartzeaz gainera, erresuma autonomoa eratzeko eskubidea eman zien godoei.
Erlijio-gaiei dagokienez, Teodosiok nizear trinitarismoa bultzatu zuen kristautasunaren baitan, eta kristautasuna Inperioaren baitan. 380an Inperioko erlijio legitimo bakartzat ezarri zuen kristautasun katolikoa, eta gurtza paganoak debekatu egin zituen.
Milango Anbrosio
apezpikuaren eraginpean, gero eta estuago eta jasangaitzago bilakatu zen erlijio-gaietan.
383. urtean, Graziano enperadorea hil zutenean, Inperioko mendebaldeko auzietan parte hartu behar izan zuen, eta 5 urte geroago, Graziano hil zuen
Maximo
enperadorea menderatu eta hilarazi ondoren, Grazianoren seme Valentiniano II.ari itzuli zion aginpidea. Valentiniano II.a artean haurra zenez, Teodosio bihurtu zen erresumako agintari nagusi, eta
Milanen
bizi izan zen, 391. urtean
Konstantinoplara
itzuli zen arte.
392. urtean Valentiniano II.a hil zenean, matxinada bat izan zen, eta
Eugenio
izendatu zuten mendebaldeko enperadore. Teodosiok ez zuen onartu, eta bere seme
Honorio
augusto izendatu zuen. Beste semea,
Arkadio
, ekialdeko Inperioko ondorengo egin zuen.
395. urtean, ordea, hil egin zen Teodosio eta, hala, ezin izan zen Inperioaren batasuna lortzeko amets hura gauzatu. Teodosio hil ondoren, Inperioko bi zatiak behin betiko banandu ziren.