Kasino
jendea biltzeko edo atsegin hartzeko tokia edo etxea da; bereziki,
diru jokoak
eskaintzen dituena
[1]
. Kasinoak normalean
hotel
,
jatetxe
,
denda
edo
gurutzaldietatik
gertu edo batera eraikitzen dituzte.
Kasino hitzak
italierazko
jatorria du,
Casa
(etxe) hitzetik eratorria da eta jatorriz landako etxea adierazteko erabiltzen hasi zen izen hori. Gerora, hiritik kanpo egiten ziren ekintza sozialen kokalekuak adierazteko erabiltzen hasi ziren, apustu eta joko-etxeak barne. XIX. mendetik aurrera, ospetsu bilakatu eta munduan zehar hedatu zituzten, joko-etxearen zentzuan.
Kasino askok,
joko
eta
apustu
rako aukeraz gain, festa, jatetxe, loleku eta abar luze bat eskaintzen dute.
Ausazko jokoak
antzinaroan
agertu ziren.
Arkeologo
batzuek duela milaka urte sortutako dadoen
prototipo
batzuk aurkitu zituzten
Kristoren aurretik
, datu hauek
magia
-erritualetarako eta zorte ona erakartzeko erabiltzen zituztela uste da. Izan ere,
Erroman
, seigarren mendean,
zirkua
deritzon hura jendeak apustuak egiteko eta dadoetan jolasteko leku publikoa zen.
Legez
ireki zen lehen kasinoa
Il Ridotto
izan zen,
Venezian
kokatua, Italian,
1638
. urtean. Il Ridotto eraiki zen
Palazzo Dandoloren
hegoalde batean. Kasino terminoa etxe txikitik dator, zeren eta Il Ridotto ireki aurretik apustu-jokoak etxe pribatuetan egiten zirelako. Il Ridottoak hainbat erosotasun eskaintzen ditu, hala nola musika, janaria eta edaria. Joku ospetsuenak Biribi-a eta Basetta ziren.
Biribi
-a loteria eta bingoa bezalakoa da eta
Basetta
Blackjack
moduko karta joko bat da.
Jende pribilegiatua
bakarrik sar zitekeen, eta, oro har, apustuak izugarri altuak izaten ziren, eta, gainera, hiru arau zorrotz bete behar izaten zituzten.
- Bisitariek nola jantzi behar zuten erabakitzen zaie.
- Portaera-eredu jakin batzuk bete behar zituzten.
- Jokalariek menuko plater espezifikoak eskatu behar zituzten
Elizak apustu-jokoari buruzko jarrera negatiboa zela eta, gobernua behartu zuen jokoa legez kanpo uztera. Il Ridotto kasinoa itxi egin behar izan zuten lege horrengatik. Baina ez zen kasinoen amaiera izango, jokoa galarazita egon arren, Italiatik kanpora hedatzen hasi ziren, Frantzian bezala.
1765
ean Paris hiriburuan kasino bat ireki zen
Cardinal Mazarinen
laguntzari esker, zeinak uste baitzuen estatuaren boterea berrezarri zezaketela jokoaren negozioan emandako zergei esker. Kasino horrek zerbait berria zeukan, lehen ikusi den joko bat, erruleta, jokalari asko erakarriz oso ezagun egiten dena.
XVIII. mendearen
hasieran, lehen kasinoak
Europako
herrialdeetan irekitzen hasi ziren, ospe handia lortu zuen eta jokoan parte hartzeko prest zeuden jokalari askorekin, irabaz zitezkeen diru-kopuruengatik.
Las Vegas garatzen hasi zenean hasi ziren kasinoak sortzen eta ospea lortzen
1905
urtean. Baina jokoek legez kanpokoak izaten jarraitzen zuten eta mafiak apustuez jabetu ziren.
1931
an, agintariek apustuak eta ausazko jokoak legeztatu zituzten, eta horrekin batera, Las Vegas hirian kasino eta joko-areto ugari irekitzen hasi ziren. Las Vegas, gaur egun, jolasteko leku aproposa modukoa ezagutzen da.
Bellagio
edo
Caesars Palace
kasino ikusgarriekin.
Espainian
ireki ziren lehen kasinoak
XIX
. mendekoak izan ziren. Beste behin ere, pribilegiatuak eta aberatsak ziren, apustu handiak egiten zituztelako, eta jokoak
Dominoa
eta karta-jokoak ziren.
1923
. urtean,
Primo Riveraren
diktaduran
, zeinarekin helburuko era guztietako apustuak debekatu zituen kasinoei eta joko-aretoei dagokien guztia. Azkenik,
1977an
Jokoaren Legea onartu zen, herritarren laguntzari esker. Ireki zen lehen kasinoetako bat
Torrelodonesena
izan zen. Kasino ospetsuenak gaur egun Casino
Puerto Banus
, Casino
Barcelona
edo Casino de
Aranjuez
dira.
[2]
Kasinoak modu labur eta sinplean erabiltzen duen
mekanismoa
honako hau da:
Jokalariak A diruaren batura bat egiten du ausazko joko jakin batera. Joko horretan B baldintza bete behar da apustulariak irabazi-diruaren (I) batura bat irabaz dezan, (I) A baino handiagoa edo berdina izanik.
B baldintza betetzen bada, orduan jokalariak I jasotzen du.
B baldintza betetzen ez bada, orduan jokalariak ez du ezer jasotzen.
Horrez gain, irabazi-kopuruak (I) aldez aurretik hitzartuta daude. Horiek zehazteko, mekanismo estatistiko konplexuak erabiltzen dira, kasinoari abantaila emateko. Jokalari batek betiko jokatzen badu, saldoa kasinoaren aldekoa izango da.
Kasinoak herri bateko jarduera turistikoa sustatzen duen arren, jokalariek hotel-zerbitzuak,
gastronomia
eta abar erabiltzen baitituzte,
zerga
-portzentaje handia eskatzen zaie, jokoari lotutako arazo sozialak direla eta.
[3]
Erruleta
munduko zorizko jokorik ezagunena da, ezinbestekoa kasino batean. Erraz uler daitekeen jokoa da, eta, ziurrenik, dirua erraz irabaz daitekeen jokoa.
Mekanismoa oso sinplea da, 0tik 36ra bitarteko 37 zenbakiz osatutako erruleta txiki batek osatzen du. Erruleta horiek koloreak dituzte, 0ak kolore berdea du eta 1etik 36ra bitartean gorriaren eta beltzaren artean txandakatzen dira.
Erruletan apustu egiteko modu desberdinak daude:
Apustuak
|
Azalpena
|
Gorria eta Beltza
|
Kolorezko apustuak
|
Bikoitia edo Bakoitia
|
Apustuak zenbaki bikoitira/bakoitira
|
Baxua edo Altua
|
Egin apustu 1etik 18ra bitarteko zenbaki guztiei
Egin apustu 19 eta 36 arteko zenbaki guztiei
|
Hamabikoa
|
Egin apustua 12 zenbakitan (1-12, 13-24 edo 25-26)
|
Hamabiko apustua
|
Zutabe osoko apustuak
|
Makina txanponjaleak
edo slots ausazko makinak dira, eta diru-kopuru jakin bat apostatzen da
eskudirua
irabazteko. Programatutako eta ausazko bi makina mota daude.
Programatutako makinetan saria makinaren barne-programa baten araberakoa da, eta jokaldi-sekuentzia baten ondoren, makinak bertan sartu den kantitate jakin bat itzuli behar du. Horri ingeleseko
Return to Player
(RTP) deitzen zaio. Horrelako makinak joko-aretoetan, tabernetan eta jatetxeetan egoten dira. Berriz, ausazko makinetan sariak zoriaren araberakoak dira. Ausazko makinak bakarrik daude kasinoetan eta joko-aretoetan.
[4]
Ausazkoak diren kasinoko beste joko batzuk ez bezala,
pokerra
adimen-trebetasuneko jokoa da eta ikasi egin behar da jokoan ondo jokatzeko.
Pokerra karta-joko bat da, non jokatu aurretik hasierako apustu bat egiten da, kartak banatzen dira eta konbinazio onena duen jokalariak partida irabazten du. Irabazteko gauzarik baxuena karta altua da, eta irabazteko garaiena kolorezko eskailera erreala da. Hainbat poker mota existitzen dira baina famatuena Texas Holdem izenekoa da.
[5]
Blackjack
edo hogeita bat kasinoetan jokatzen den karta-joko bat da. Croupierraren aurkako borroka da, croupierrak bi karta ditu jokalaria bezala, baina
kroupierraren
karta bat ahuspez dago. Jokalariak kartak eskatu edo
planto
egin behar du. Helburua da jokalariak, kartak eskatuz, hogeita batgarren zenbakira hurbiltzea, baina 21a gainditzen badu, automatikoki galtzen du.
Baccarat
Blackjack jokoaren oso antzekoa da: lau karta banatzen dira, bi jokalariarentzat eta beste bi croupierrarentzat. Batzuetan hirugarren bat ateratzen da. Jokoa jokalariari apustu bat jarriz hasten da. Helburua da lortzen duen eskua edo gehiago 9 hurbiltzea irabazten du. Jokalariak eta kroupierrak puntuazio bera lortzen dutenean, eskua berdinketatzat jotzen da.
Keno
bingoaren
antzeko jokoa da. Jokalariek 1etik 20ra bitartean aukeratzen dituzte eta 1etik 80ra 80 zenbaki dituen txartel batean markatzen dira. 20 zenbaki zozketatzen dira ausaz eta jokalariak saria lortzen du bere apustuaren eta
zozketan
agertu diren zenbakien arteko kointzidentzia-kopuruaren arabera.
Craps
, pase ingelesa ere deitua, ausazko jokoa da, hurrengo jaurtiketan edo
erronda
oso batean bi
dado
jaurtitzean lortuko den emaitzari apustu desberdinak egitean datza.
[6]
Kasinoa arau zorrotzengatik ezagutzen da, bai portaeran, bai janzteko moduan.
[7]
- Izan atsegina
- Ez edan gehiegi
- Ez egin argazkirik edo bideorik
- Ez hitz egin telefonoz mahaian
- Ezin da mahai batean eseri apustu egingo ez baduzu
- Ez eman dirua zuzenean banatzaileari
- Ez esan beste jokalariei zer egin behar dute
Kasinoak
glamour
handiko eta
dotorezia
handiko lekuak direlako ezagutzen dira, eta horregatik dituzte janzkerarako arau batzuk. Baina kasino guztietan ez dituzte arau horiek erabiltzen; kasino batzuek ez dituzte hain zorrotzak ez diren janzkera-arauak. Hauek dira janzkera araudi desberdinak.
[8]
- Etiketa formalaren arabera, goi-mailako ekitaldi baterako arropa egokia eraman behar da, normalean
jaka
serioa eta
gorbata
.
- Etiketa erdi-formala jaka arrunta da, gorbata beharrik gabe.
- Kasualitatezko etiketak esan nahi du, gutxi gorabehera, denak balioko duela gusturen bat duen bakoitzean.
- Etiketarik gabe. Hau da azken kategoria eta, ondoriozta daitekeenez, denak balio du. Bermudak,
sandaliak
, jakak... ohikoa da kasino amerikarretan.
Bellagio
luxuzko hotel eta kasinoa da, AAAk 5 diamantez kalifikatua, Las Vegaseko (
Paradise
,
Nevada
) strip batean kokatua. Mundu osoko kasino ezagunenetako bat da bere dotoreziagatik eta
aintziran
duen ikusgarritasunagatik, musikarekin lagunduta.
Bellagio
1998ko
urriaren 15ean ireki zen lehen aldiz. Bellagio kasinoan 2.700
makina txanpojale
eta 173
joko mahai
daude, eta 24 orduz irekita dago.
[9]
Monte Carloko kasinoa
Monakon
dagoen luxuzko kasinoa da. Kasinoa
Societe des Bains de Mer-en
jabetzakoa da. Kasinoa
1863
an eraiki zen. Kasinoa
James Bond
film famatuaren eszenak egiteko ere erabili izan da.
[10]
Caesars Palace
luxuzko hotel eta kasino bat da Paradise, Nevada.
Las Vegas Strip
mendebaldean dago hotela, Bellagio eta
The Mirage
artean. Las Vegasko monumentu handi eta ezagunenetako bat da. Caesars Palace 1966an sortu zuten Jay Sarnok eta Stanley Mallinek.
Caesars Palace-k 185 joko mahai eta 1324 makina txanpojale ditu.
[11]
The Venetian Macao
Macauko
luxuzko
kasino eta
resort
bat da. Munduko kasino handiena da eta
Venetian Las Vegas
kasinoaren eredu bera duen kasinoa da. Hotelaren dorre nagusia
2007ko
uztailean amaitu zen, eta konplexua 2007ko abuztuaren 28an inauguratu zen ofizialki. The Venetian Macao 3.400 makina txanponjale eta 800 joko mahai ditu.
[12]
Lineako kasinoak edo
online kasinoak
oso ospetsu bihurtzen dira, kasino normal batek eskaintzen duen gauza bera eskaintzen baitu, baina etxetik slotetara edo Poker edo Blackjack bezalako jokoetara jokastearen diferentziarekin. Casino Barcelona bezalako kasino arruntek online kasinoa bihurtu dute. Online kasino ezagunenak
Gamdom
edo
Stake
dira. Online kasinoetako slotek barietate handia dute, askoz modernoagoak dira eta oso bonu interesgarriak dituzte, jokalariari ordaintzeko joera handiagoa dutenak, nahiz eta beti horrela ez izan. Online kasinoek beste aukera bat eman dute tresna horretaz baliatzeko; gaur egun, streamer asko daude
Twitch
plataforman zuzenekoak egiten dituztenak. Streamer batzuk oso ospetsu egin dira plataforman online kasinoak eskupetzen dituen slot-bonuen ondorioz diru-kopuru handiak irabazteagatik. Ezagunenak
Roshtein
eta
Train
dira.
[13]
[14]
Luckia Casino Bilbao
2011
urtean inauguratu zen eta
Luckia
taldeari esker, bere kasino ezberdinengatik ezaguna Espainia osoan.
Bilbon
dago, Urkixo kalearen erdialdean. Joko-mahaiz eta slotez betetako bi solairu ditu.
[15]
Barriere kasinoa
Biarritzeko
hirian dagoen kasinoa da, hondartzaren eta hiriaren artean hain zuzen ere.
Barriere kasinoak zentimo 1etik 200 eurorainoko slotak ditu. Slotak eta joku-mahaiak izateaz gain, kasinoak zuzeneko kontzertuak eta jarduera dibertigarriak eskaintzen ditu.
[16]
Kasinoetan diru asko mugitzen da, eta jende asko egoten da; horregatik, oso
segurtasun
zorrotza behar da. Hori dela eta, kasino osoan zaintza-kamerak dituzte, eta, horrez gain, seguru daude tranpak edo jokalarien jokabide txarra bezalako egoeretan esku hartzeko. Sekuraten helburua kasinoaren jabetza babestea eta gonbidatuak kasinotik babestea da.
1989
an, The Mirage izan zen mahai-joko guztietan denbora osoko kamerak erabili zituen lehen kasinoa. Gaur egun, praktikan, kasino guztiek dute segurtasun mota hori, eta gero eta zailagoa da jokalariek tranpak egitea edo arazoren bat egotea.
[17]
Kasinoek eragiten duten ziurgabetasun ekonomikoak nabarmena izan behar du, kontsumitzailearen konfiantzak eta kontsumitzailearen gastuak ere eragin nabarmena dute kasinoetara egiten diren bisitetan, eta garrantzitsuena diru-sarreretan. Kasinoen industria atzeraldiaren aurka ez badago, orduan kasinoen presentziak oso gutxi lagunduko du balizko etenaldi batean.
Kontuan hartuta kasinoen hedapena saturazio-puntu batera irits daitekeela eta, horrekin, industriaren barruan eskumenak has daitezkeela, kasino baten inpaktu ekonomiko positiboa desagertzea ekar dezaketenak.
[18]
Zinematografia munduko kasinoek paper handia izan zuten. Kasino ezberdinetan eszena ezberdinak filmatu dira, adibidez
Monte Carloko kasinoan
007 Agentearen sagaren eszenak filmatu dira,
James Bond
. Kasinoei buruzko filmak ere egin dira, hala nola
Ocean 's Eleven
edo
The Hangover
. Kasinoek oso paper garrantzitsua jokatzen dute mafiei buruzko filmetan.
Martin Scorsese
zuzendariak zuzendutako
Casino
pelikula ospetsua bezalako filmak.
[19]
Kasinoekin zerikusia duten film ospetsuenetako batzuk hauek dira:
[20]
Kasino estiloko jokoak, Estatu Batuetako bi estatutan bakarrik dira legezkoak:
Nevada
eta
Louisiana
. Nevada da, halaber, benetako diruarekin online kasinora jolastea legezkoa den lau estatuetako bat. Estatu batzuek kasinoko jokoak onartzen dituzte, baina eskualde batzuetan bakarrik.
[21]
Espainian, kasinoei eragiten dieten
Joko eta Apustuen legeek
zorrotz bete behar dituzten arau batzuk ezartzen dizkiete. Ezin dira 3 kasino baino gehiago egon herrialde bakoitzeko, hainbat zerbitzu izan behar dituzte, hala nola
taberna
edo
jatetxeak
. Jendearentzat irekita egon behar dute, eta kasinoan jokatzen diren joko guztiek praktikarako baimena izan behar dute.
[22]
2004
an, Amerikako Estatu Batuetako Justizia Sailaren txosten batean. Ikertzaile batzuek Las Vegasen eta
Des Moinesen
atxilotu zituzten pertsonak elkarrizketatu zituzten, eta jakin zuten
atxilotuen
artean jokalari problematiko edo
patologikoen
ehunekoa biztanleria orokorrean baino hiru-bost aldiz handiagoa zela.
Bere ibilbidean zehar, kasinoak
mafiarekin
,
mafia Italiar-Amerikarrekin
eta
Triada Sindikatuak
mafiarekin erlazionatuak izan dira. Italiako agintariek iragarri zuten 80 milioi euro baino gehiago konfiskatu zituztela Siziliako
Cosa Nostrari
ustez lotutako 23 pertsonaren aurkako aktiboetan eta murrizketa-aginduetan, legez kanpoko ausazko jokoetan parte hartzeagatik, iruzur astunduagatik, zerga-ihesagatik eta dirua garbitzeagatik.
[23]
[24]
[25]
Mafiek ere legez kanpoko
tinbak
antolatzen zituzten, non ez zen soilik ausazko jokoetan jokatzen, edo legez kanpoko tinba mota horietan gehien jokatzen zen jokoa pokerra zen, eta horretaz gain, diruarekin eta substantzia estupefazienteekin trafikatzen zen.
[26]
Jokoari eta kasinoari dagokienez, arrisku nabarmenetako bat
Ludopatia
izeneko
adikzioa
da. Ludopatia edo ludomania jokoarekiko mendekotasuna da. Beste adikzio batzuk ez bezala, kasu honetan ez dago inolako substantziarik tartean, baizik eta adikzioa jokatzea da, eta horrek eragina du garunaren sari-zentroetan. Hala ere, ludopatia maiz gertatzen da
substantzien
abusuarekin batera.
Ludopatia duten pertsonek osasun mentaleko arazoak garatzeko arrisku handiagoa dute. Ohikoenak
depresioa
edo
antsietatea
dira. Ludopatiak izan dezakeen beste ondorio bat da ludopatia duen pertsona bat ezin dela jokatzen eta apustuak egiten gelditu, bere familiarengandik eta lagunengandik aldendu daitekeela, eta, horrez gain, jarrera zakarra eta amorragarria izan dezakeela. Ludopatia duen pertsona baten kasurik okerrenean, banka porrot ekar dezake, eta horrek, ia erabat,
estresari
edo
depresioari
eragiten dio, eta horrek, aldi berean,
suizidioa
eragin dezake.
Hauek dira arazo garrantzitsu honen irtenbideak:
Jokoarekiko
mendekotasuna
gainditzeko, arazoa onartzea beharrezkoa da. Hurrengo urratsa horrelako kasuetan
espezialista
batengana jotzea da, hala nola,
psikologoarengana
. Horrez gain, familiarekin eta lagunekin babestuta egoteak lagunduko dio jokalariari, bakarrik mendekotasuna ez gainditzeko. Kasu garrantzitsu bat da apustuekin edo jokoarekin zerikusirik ez duten
hobby
berriak bilatzea;
kirola
egitea irteera onenetako bat izaten da. Pertsona bati kasinoan sartzea debekatzeko aukera ere badago, dela
establezimenduan
bertan, dela online kasinoan. Egin beharreko gauza bakarra datu pertsonalak sartzea da, eta
pasaportearen
bidez erregistratu ahal izango da, eta
Estatuko
Erregistroan
edo
autonomia-erkidegoen
arabera egin ahal izango da.
[27]
-
Bellagio kasinoa. (Las Vegas)
-
Caesars Palace kasinoa. (Las Vegas)
-
Bellagio kasino barrutik. (Las Vegas)
-
Caesar eskultura Caesars Palace barruan. (Las Vegas)
-
The Venetian Macao kasinoa barrutik (Txina).
-
The Venetian Macao kasinoa. (Txina)
-
Macao kasino Lisboan. (Portugal)
-
Kasino Seemannsheim Kleinmachnow 1911an (Alemania)
-
Il Ridotto kasinoa 1638an. (Italia)
-
Casino di Campione kasino gauean. (Italia)
-
Apache Kasino. (Oklahoma)
- ↑
Lur
entziklopedietatik hartua
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Nacimiento y evolucion de los casinos en Europa y en el mundo≫
Red Historia
2020-12-23
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
Ministerio del Interior. (1979-01-23).
Orden de 9 de enero de 1979 por la que se aprueba el Reglamento de Casinos de Juego.
, 1710?1720 or.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Tipos de juegos de casino≫
Tipos.Wiki
2020-06-09
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Como jugar al poker: las reglas del juego de cartas≫
El Espanol
2020-02-12
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Reglas de los Juegos de Casino≫
instabet.com
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
≪Casino Etiquette - New York Times≫
archive.nytimes.com
(Noiz kontsultatua: 2022-05-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
MTL, Cult. (2022-02-09).
≪The Different Dress Codes at Casinos≫
Cult MTL
(Noiz kontsultatua: 2022-05-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Bellagio, el casino mas iconico y emblematico de Las Vegas ? Moove Magazine.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Casino de Monaco Monte-Carlo - Monaco Monte-Carlo≫
Monte-Carlo.mc
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Las Vegas Casino | Caesars Palace Las Vegas≫
Caesars Home Page
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪THE VENETIAN MACAO : THE WORLDS LARGEST CASINO≫
GLOBAL ODYSSEY
2019-10-28
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Nuevatribuna.
≪Los casinos online y el motivo de su exito≫
Nuevatribuna
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
CLM, Objetivo. (2020-05-08).
≪El confinamiento propicia el uso de casinos en linea≫
Objetivo Castilla-La Mancha Noticias
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
BAO, La Revista de Bilbao | Luckia Casino Bilbao.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
Barriere, Groupe.
≪Casino Barriere Biarritz : Shows, games, restaurants, bars and clubs≫
Casinos Barriere
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Casino Safety and Security≫
dummies
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Spotlight on Economics: Do Casinos Have a Positive Effect on Economic Growth?≫
Plone site
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
C, Maria. (2021-06-30).
≪La elegancia en el mundo de los casinos a traves del cine≫
Bcn Cool Hunter
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Costa, Diego Da. (2020-03-11).
≪Casinos de cine: 12 peliculas sobre casinos≫
Cinemagavia
(Noiz kontsultatua: 2022-05-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
What the US law says about casinos ? ihlresearch.org.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
Comunidad Autonoma del Principado de Asturias. (2014-09-11).
Ley 6/2014, de 13 de junio, de Juego y Apuestas.
, 70780?70811 or.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Studies: Casinos bring jobs, but also crime, bankruptcy, and even suicide≫
Washington Post
ISSN
0190-8286
.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Do Casinos Cause Crime?≫
The Crime Report
2009-12-21
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Italian Mafia Bets on Illegal Online Gambling≫
www.occrp.org
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La mafia y el blanqueo de capitales≫
Atalayar
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
fromm. (2019-11-09).
≪Soy Ludopata y quiero dejarlo: ¿que puedo hacer?≫
Fromm Bienestar
(Noiz kontsultatua: 2022-05-11)
.