Karlistaldiak
[1]
[2]
edo
karlista gerrak
[3]
?
gerra karlista
eta
karlistada
izenez ere ezagunak? Hego Euskal Herrian eta
Espainian
XIX. mendean
gertatutako
gerra zibilak
izan ziren, eta Euskal Herria izan zuten gune nagusi. Euskal Herrian bi gerra izan ziren, eta hala gorde da bertako herri oroimenean eta historiografian; izan ere, Espainiako historiografian Bigarren Karlistaldia deitzen denak, ez zuen indarrik izan Euskal Herrian: Katalunia erdigune hartu zuen altxamendu bat izan zen,
Matinerren Gerra
ere deitua. Karlistaldiak
Europako historian
errege-nahien arteko azken gerrak izan ziren.
1833
eta
1876
artean
karlistek
?
Karlos infantea
ren (Karlos V.a nahi zuenaren) eta bere oinordekoen jarraitzaileek ? zenbait aldiz matxinatu eta balio tradizionalak (
legitimismo
eta
katolizismoa
) aldarrikatu zituzten, "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean, hasieran
liberalismo
ren eta, gero,
errepublikanismoaren
aurka.
Azaleko auzia dinastikoa izan arren, Euskal Herrian errege-nahiaren babesa baino, foruen galeraren gaia izan zen tentsioen iturri nagusia eta, hain zuzen, foruak behin betiko galdu ziren azken karlistaldiaren amaieran, 1876an. Bi karlistaldietan, elkarren kontra borrokatu ziren liberalak, alde batetik, Espainiako monarkiaren tropa erregularrak eta Gipuzkoako Aldundiaren zein Bilboko armada inprobisatua, eta karlistak, bestetik, gehienean mendira jo zuten gazte boluntarioak, bitarteko militar eta finantzariorik gabeak.
Konbentzioaren Gerratik
eta
Iberiar Penintsulako Gerran
, despotismo ilustratuaren kontrako erreakzio bat gertatu zen Euskal Herrian, ekonomian burdinolak pixkanaka zorpetu eta hondoratu ahala. Hirietako herri klaseak eta mendi eta herri inguruneek sendotu egin zuten beren autonomia, dinamika armatua eta liberalen kontrako haserrea. Orduan euskaraz idatzitako herri bertsoek erakusten dute zabalduta zegoela 1820-1823ko
Hirurteko Liberalean
aberastasuna eta askatasunak liberalek beren buruarentzat bereganatu zituztelako ideia. Gerrek sortutako nahasmenduan, banda armatuak sortu ziren ia eskualde bakoitzean eta, aldi berean, aldundiek beren talde armatuak eratu zituzten. Komunitate-zentzu handiko euskal gizartean espainiar zentralismoaren kontrako dinamika bat sortu zen.
Hainbat egilek, garai berekoak eta gerokoek,
Agosti Xahok
adibidez, nazio askapeneko gerratzat hartu izan dituzte Hirurteko Liberalaren ondoren egosten hasi ziren
karlistaldiak
. Zenbait atzerriko egilek euskaldunen gatazka bat ikusi izan dute haietan, beste batzuek batez ere gatazka sozialtzat hartu izan duten arren. Aldi horretan guztian, baina, Euskal Herriko lurraldeak
beren erakunde eta legeak
galtzen joan ziren, eta herriak beren autonomia eta eskumenak.
1833ko Espainiaren banaketa administratiboak
de facto
eta alde bakarrez ezerezten zituen Euskal Herriko jurisdikzioak eta estatus aparteak. Lehen eta Bigarren Karlistaldien amaierako okupazio militarreko aldiak erabakigarriak izan ziren; foruen galera horiek Espainian emandako legeen bidez berretsi ziren: 1839, 1841 eta 1876. urteetan.
1833an
Fernando VII.a Espainiakoa
hil zenean, bere laugarren emaztea zen
Maria Kristina Borboikoa
erregeorde bilakatu zen, bere alaba
Elisabeten
izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik
cristino
ak edo
isabelino
ak eta bestetik karlistak izanda.
Cristino
ek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz,
Karlos infantea
, Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa
1830ean
ezarritako
lege salikoa
indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.
Euskal Herrian
eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. Lehenengo gerraren ondoren, Karlos errege-nahiari lotutako altxamendu bat gertatu zen,
Matinerren Gerra
(Euskal Herriaz kanpora sarritan Bigarren Karlistaldi ere deitua),
Katalunia
erdigunetzat hartuta. Euskal Herrian, baina,
bigarren gerra handia
nabarmendu zen.
Historian izan dira beste gerra eta altxamenduak historialari batzuek karlistaldiekin lotu dituztenak:
- 1860an
Ortegada
izeneko jazarraldi militarra karlistek antolatuta izan zen eta
- Era berean,
Espainiako Gerra Zibila
(
1936
-
1939
) hain zen garrantzitsua karlisten parte-hartzea non zenbait adituk Laugarren Karlistaldia izendatu baitute. Karlistek berek sekularismoaren aurkako beste gurutzadatzat jo zuten.
Lehen Karlistaldia
1833
eta
1840
bitartean
Espainian
izandako
gerra zibilari
deritzo. Funtsean, tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zen.
Fernando VII
.aren heriotzaren ondoren, haren alaba
Isabel II
.a izendatu zuten Espainiako erregina, hiru urte besterik ez zituela. Isabel II.aren amak, Maria Kristina Borboikoak, errege hilaren botere absolutuak bereganatu zituen. Akordioa egin zuen liberalekin. Tronua alabarentzat gorde zezaten bermatu nahi zuen, errege hilaren anaia Karlos Maria Isidro erregegaiaren aldekoak hura errege izendatzeko matxinatu zirela ikusirik.
Lehen Karlistada lehen gerra zibila izan zen, eta karlistak eta liberalak borrokatu ziren elkarren kontra:
- Karlistek lurjabe txikien sektore eta kleroaren babesa izan zuten, baita liberalen kontra zeudenena ere.
Karlos Maria Isidro
ren eskutik monarkia absolutista ezartzearen alde, Penintsularen iparraldeko erdialdean zuten nagusitasuna, Euskadin, Nafarroan, Katalunia iparraldean eta Maestrazgon. (Austria, Errusia, Prusia alde)
- Isabeldarrak (foruen aurka): jarraitzaile gehiago hiri inguruetan, burgesen eta nobleen artean. Isabel II.aren oinordekotza eskubideak eta Maria Kristina erreginordearenak defendatu zituzten eta printzipio liberalen eta zentralismoaren alde zeuden. (Portugal, Frantzia, BH)
[4]
Hasiera batean
liberalen
indarra handiagoa zen arren,
Tomas Zumalakarregik
antolatutako
gerrilla
gerra arrakastatsuagatik, karlistak
euskal lurraldeetan
indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten.
1835ean
, garaipen hauek animatuta,
Karlosek
Zumalakarregi
Bilbo
setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen
Gasteiz
hartu, bertatik
Madril
erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen
[5]
. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.
Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla
karlista
menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak,
Baionan
bilduta. Hauek
Munagorriren
bandera eta leloa ("Bakea eta foruak") bultzatu zituzten
[6]
. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero,
1839an
Rafael Maroto
eta
Baldomero Esparteroren
arteko
Bergarako besarkadaren
testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, hauek
Espainiako
legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.
Matiner-en Gerra (
euskaraz
goiztiarrak
, goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeei erreferentzia eginez
[7]
), Espainian, oro har,
Bigarren Karlistalditzat
jo izan dena,
1846ean
hasi eta
1849an
bukatu zen, eta bertan borrokatu ziren elkarren kontra
karlistak
eta
Elisabet II.aren
aldekoak.
Guda baino
kataluniarren
matxinada
izan zen bere egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko.
Galizia
n oihartzuna ere izan zuen, baina
Ramon Narvaez
lehen ministroak berak kontrolatu zuen matxinada lurralde horretan, eta
Fernando Fernandez de Cordovak
, bertoko kapitain jenerala zena,
kataluniarrak
menderatu zituen
[8]
. Ofizialki matxinada
1849ko
maiatzaren 14ean
amaitu zen,
frantziar
tropek oinordeko karlista zen Karlos VI.a atxilotzean.
Ekainean
, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Euskal Herrian gogo batzuk harrotu bazituen ere, mobilizazio txikia eragin zuen, oihartzun txikikoa eta laburra.
Bigarren Karlistaldia
1872
eta
1876
Karlos VII.a izengoitiaz
karlisten
errege-nahia zen
Karlos Borboikoaren
jarraitzaile eta
Amadeo I.a
,
Espainiako Lehen Errepublika
eta
Alfontso XII.aren
gobernuen arteko
guda
izan zen
.
1870eko
martxoan
karlisten
buruzagi politiko eta militarra zen
Ramon Cabrerak
, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko egoera ez zegoela" eta "
Espainia
gerra zibil
berriaz arriskatzea nahi ez zuenez" dimisioa aurkeztu zuen
[10]
[11]
. Hala ere Karlos errege-nahiak, erbestean hilabetez
matxinada
prestatzen ari zela,
1872ko
apirilaren 21a
Espainiako
koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data izango zela erabaki zuen.
Gerra honen gudaleku nagusia,
Lehen Karlistaldian
bezala,
Hego Euskal Herria
izan zen. Aldiz,
1872ko
uztailean
, errege-nahiak
Planta Berriko dekretuen
bitartez indargabetutako
foruen
berrezarpena proposatu zuen (
Filipe V.a
k XVIII. mende hasieran kendutakoak) eta, hein handi batean,
Kataluniara
eta, neurri txikiagoan,
Valentziara
eta
Aragoira
zabaldu zen matxinada.
Andaluzian
eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidak
mendietara
joan eta guda baino
bandolerismoari
ekin zioten inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztenez gorriak ikusi zituzten ekintzak burutzeko.
1873ko
otsailean
Espainiako Lehen Errepublika
aldarrikatu zutenean, isabelinoak ziren monarkiko asko karlista aldera pasa ziren. Era berean
matxinada
kantonalistak
karlisten lerroak indartu zituen.
1874ko
urtarrilean
Paviaren
estatu-kolpe
eta
1874ko
abenduaren 29ko
Arsenio Martinez Camposen
altxamendua, aldiz, karlistei indarrak kendu zizkieten.
1868an
eta
Alfontso XII.a Espainiakoaren
bitartez, lehenengo
Borboi leinua
berrezarri zutenean,
Espainiako gobernuak
Aulki Santuarekin
hitzarmena sinatu zuenean eta
Ramon Cabrerak
"a la Nacion"
eta
"al Partido Carlista"
agirien bitartez
Alfontso XII.a Espainiakoa
onartu zuenean guda amaitu zen
[12]
[13]
.
- ↑
Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑
EIMA:
Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
.
- ↑
Ibon Sarasola:
Zehazki
hiztegia.
- ↑
Espainiako historia 02.
Ibaizabal
.
- ↑
John Coverdale:
"The Basque Phase of Spain's First Carlist War"
,
Princeton
,
1984
- ↑
Carlos Canales:
"La Primera Guerra Carlista (1833-1840), uniformes, armas y banderas"
.
Madril
: Ristre,
2006
- ↑
Olle Romeu, Josep M. (
2007
).
"Matiners"
Bartzelona
: Editorial PPU, S.A. 15. orr.
- ↑
Fernando Fernandez de Cordova
.
"Mis memorias intimas"
.
Madril
,
1886
- ↑
Urcelay Alonso, Javier. (
2006
).
Cabrera. El Tigre del Maestrazgo.
Bartzelona
: Ariel
ISBN
84-344-5205-7
.
.
- ↑
Rodriguez Vives, Conxa. (
1989
).
Ramon Cabrera a l'exili.
Montserrateko monasterioa
.
- ↑
Caso, Jose Indalecio. (
1875
).
La Cuestion Cabrera.
Madril
.
- ↑
Garrabou, Joan. (
1989
).
Gent Nostra. Cabrera.
Bartzelona
.