Justiniano II.a
(
grezieraz
:
Ιουστινιαν?? Β´
;
Konstantinopla
,
669
-
Damatris
,
Bitinia
,
711
urteko
azaroak 4
)
Bizantziar Inperioko
agintaria izan zen
685
urtetik
695era
doan lehen aginte batean eta
705etik
711ra
doan beste batean bi epe horien artean agintea
Tiberio III.a
eta
Leontzio
jeneralek lapurtu ziotela.
Rhinometos
ezizenez ere ezaguna (
Ριν?τμητο?
sudur moztua
grezieraz.).
Konstantino IV.aren
seme, bere aitak, Justiniano tronuratua izan zedin, bere anaia Heraklio eta Tiberio elbarritu zitzatela agindu zuen. Bere anaiak joko politikotik kanpo
685
. urtean enperadore izendatua izan zen.
Bi erregealdi izan zituen, zenbait jeneralen
estatu kolpeak
zirela medio artean atzerriratua izan baitzen.
Justiniano II.aren lehen erregealdiaren (685-695) hasiera oparoa izan zen.
Konstantino IV.ak
, Justinianoren aitak, ekialdeko mugak finkatu eta mantendu zituen eta
omeiar
Kalifak
tributuak bidaltzen zizkion bizantziarrei. Justinianok Omeiatarren tributuen goratzea eta
Zipreko
zati baten kontrola lortu zuen, honetaz gain Kalifatoarekin
Armenia
eta
Iberia
(Bizantziarren Iberia probintzia gaur egungo Georgiako errepublika litzateke, ez
iberiar penintsula
) eskualdeetako zergen elkarbanatzea hitzartu zuen.
Ekialdean bakea zenez Justiniano mendebaldeko arazoak argitzeari ekin zion,
Balkanetan
bereziki.
687
/
88
urteetan dagoeneko
Asia Txikian
egoitza zuten zenbait zaldunei tropa
Traziara
birbideratu zituen
bulgariar
eta
eslaviarren
kontrako kanpainetan haritzeko. Mendebaldeko ejertzitoa berrindartu zuenean 688. eta
689
. urteetan eslaviarren kontrako kanpaina handi bati ekin zion. Bulgariarrekin lehen leia batean jardun ostean
Tesalonika
aldera jo zuen.
Konstantinoplatik
Tesalonikarako bidean ejertzitoak tartean lurrak okupatu zituzten eslaviar ugariri aurre egin behar izan zien. Bi hirien arteko bidea egitea arrakasta militarra izan zen, Tesalonika inperioko bigarren hiria baitzen. Justiniano Tesalonikara iritsi zenean sarrera triunfal bat ospatu zuen eta San Demetrioren (hiriko zaindariaren) elizari opariak egin zizkion.
Bulgariar eta eslaviarren aurka atxiloturiko presoak
Opsikiongo
(gaur egungo
Anatolia
) eskualde edo
thema
ra bidali ziren eskualde honek biztanleria asko galdu baitzuen arabiarren aurkako liskarretan. Birpopulatze politika hau arras arrakastatsua izan zen lur jota zeuden eskualdeetako ekonomia eta demografia berpiztu baitzituen. Gainera inperioko biztanle bihurtu berri zen biztanleria eslaviarrak 30.000 gudari biltzen zituen Bizantzioko kanpainetan erabil zitezkeenak.
Eslaviarren mugimendua ez zen mota honetako politikaren erakusle bakarra izan.
Mardaita
deritzan herria inperioko ekialdeko mugatik
greziara
aldatu ziren. Mardaitek
musulmanei
denbora luzez aurre egin ostean hauekin kolaboratzen hasiak ziren nahiz eta
kristau
zaharrak izan eta adiskidantza hau ekiditeko esan bezala marinel lanetara ohitu behar izan ziren
Peloponesoan
,
Zefaloniako
uhartean,
Nikopolisen
eta
Attalian
, azken hau
Asia Txikiko
Panfiliako
kostaldean. Politika beraren ondorioz eskualdez aldatuak izan zirenen artean
Txipreko
biztanleak izan ziren, hauek
Zizikoko
eskualdera aldatu ziren, izan ere Konstantinoplako setioa izan zenean biztanle asko galdu zituen eta marinelen beharrean zen.
Txipretarren leku aldatzeak
kaliferriaren
interesekin egin zuen topo. Justiniano IIak, indartsuagoa zelakoan, ez zien
Abd al-Malik
-en kexuei jaramonik egin honen ondorioz gerrari berriz ere ekin ziotelarik. 692 eta 693 artean inongo arrakastarik izan ez zuen kanpaina antolatu zuen arabiarren kontra izan ere kanpaina honetara eramandako gerlari eslaviarrak arabiarren aldera pasa ziren.
Armenian
,
Sebastopolisetik
gertu sekulako kolpea jaso zuten bizantziarrek eta bide batez eskualde hartan geratzen zitzaizkien domeinuak galdu zituzten. Arabiarrek euren lagun eslaviar berriak
Siriara
bidali zituzten han bizi zitezen eta handik aurrera inperio bizantziarraren aurkako gerletan erabili zituzten.