Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Maria Ollora Otsoa de Aspuru
(
Gasteiz
,
Araba
,
1949ko
azaroaren 19a
)
politikari
jeltzalea
eta
ekonomialaria
da. Ekonomia Zientzietako lizentziaduna.
Eusko Ikaskuntzako
eta
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko
kidea. Arabako Merkataritza Ganberako azterlanetarako zerbitzuko ekonomialaria izan zen, eta
UNEDeko
irakasle ere bai.
Arabako
ahaldun nagusi
eta
Euzko Alderdi Jeltzalearen
Euskadi Buru Batzarreko
(EBB) kide izana.
Eusko Legebiltzarreko
kide ere izan da hainbat legealditan, eta bere alderdiaren bozeramaile, ekonomia gaietan. Alderdiaren barruan eragin handia egotzi izan zaio ildo ideologikoak eta estrategikoak finkatzerakoan.
ETAk
su-etena iragarri aurretik EAJk
ezker abertzalearekin
izan zituen mintzaldietan ere bere izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat. 1999. urtean, EBBko kargua eta hogeita hiru urtez Arabako Enpresariak elkartean (SEA) eginiko lana bertan behera uztea erabaki zuen, enpresa pribatuan jarduteko.
- Vitoria y su crecimiento: pasado, presente y futuro
(Arabako Komertzio eta Industria Ganbara Ofiziala, 1976)