Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquima Santamaria i Ventura
,
Agna de Valldaura
izengoitiaz ezaguna (Bartzelona,
1853ko
apirilaren 5a
–
Bartzelona
,
1930eko
maiatzaren 29a
), Kataluniako idazle,
folklorista
eta
itzultzailea
izan zen.
[1]
[2]
Joaquima Santamariaren familia Bartzelonako Boqueria kaleko 31. zenbakian kokatutako denda baten jabea zen. Joaquima oso gazte murgildu zen letren munduan eta poema, ipuin eta tradizio ugari argitaratu zituen, beti izengoitiaz sinatuak.
Hirurogeita hamarreko
eta
laurogeiko
hamarkadetan,
Calendari Catala
(
euskaraz
:
≪Egutegi Katalana≫
) eta
Lo Gay Saber
(
euskaraz
:
≪Zientzia Alaia, Poesia≫
) literatura aldizkarietan zenbait poeta
erromantikoren
eta felibreren (
okzitanierazko
poetak) lanen bertsioak argitaratu zituen bertsotan. 1875. urtean poema bat argitaratu zuen
La Llumanera de Nova York-en
, New Yorken argitaratzen zen katalanezko hilabetekarian.Bi urte geroago, 24 urte zituela, Bartzelonako Gazteria Katolikoaren Lehiaketako saria irabazi zuen. 1882tik 1891ra bitartean,
La Ilustracio Catalanaren
Feminal
gehigarrian parte hartu zuen. Feminal emakumeei zuzendutako aldizkaria zen eta klase ertaineko emakumeen kulturizazio programak bultzatzen zituen. Idatzi horietako asko garai hartako hemeroteketan aurki daitezke.
Santamaria
Francesca de Bonnemaison-en
garaikidea zen, eta, haren moduan, itzultzailea. 70 eta 80 urteen artean,
Frederic Mistral
,
Victor Hugo
,
Rosalia de Castro
eta
Josep Romanilha okzitanierazko idazlearen
hainbat poema itzuli zituen
Calendario Catalan
eta
Lo Gay Saber
aldizkarietarako. Ospe handiko folklorista ere izan zen, Agna de Valldaurak tradizio ugari jaso zituen bere
Tradicions religioses de Catalunya
(Kataluniako ohitura erlijiosoak - 1877) ikerketa lanean. Bertan, San Jorgeren kondaira
Montblanc
-en gertatu zela defendatzen zuen.
[3]
Joan Amadesek bere
Costumari catala
(1952) lanean iritzi bera jaso zuen. Joaquima Antoni Maria Fabregas Rosal idazle eta itzultzailearekin egon zen ezkonduta, eta biziraun zioten 2 seme-alaba eta 5 alaba utzi zituen.
- Tradicions religiosas de Catalunya
(1877)
- Fullaraca: prosa y vers
(1879)
- Ridolta: aplech de poesias
(1882)
- Breus consideracions sobre la dona
(1886)
- Bacardi, Montserrat eta Godayol, Pilar.
Traductores: de les disculpes a les afirmacions
. Literatures aldizkaria, 6. zk., 2. garaia. ISSN 2013-6862 (
Sarean
)
- Agna de Valldaurari buruzko erreferentziak Espainiako Liburutegi Nazionalaren hemeroteka digitalean 1880-1914. (
Sarean
)