Francesca Bonnemaison
(
Bartzelona
,
1872ko
apirilaren 12a
–
1949ko
urriaren 13a
[1]
) Kataluniako pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea izan zen.
[2]
1909an
Bibliotec Popular de la Dona (Emakumearen Herri Liburutegia)
sortu zuen
Bartzelonako
Sant Pere auzoan
eta haren mezenas izan zen. Liburutegiak, geroago,
Institut de Cultura i Biblioteca Popular de la Dona
izena hartuko zuen,
La Cultura
, kaleko hizkeran.
[3]
Francescaren aita Gil Bonnemaison, Kataluniako iparraldeko
San Pedro de los Forcats
herrian jaioa, izan zen, eta ama, Agustina Farriols eta Rafols,
[4]
Bartzelonako negozio oparoenetako baten jabeen alaba,
Kataluniako Ramblako
(Rambla de Catalunya) etorbideko arropa-denda bat.
[5]
Erlijio-heziketa sakona izan zuen eta hizkuntzak, marrazketa, pintura eta musika ikasi zituen.
1893ko
urriaren 29an Narcis Verdaguer i Callis politikari katalanistarekin ezkondu zen. Hari esker
Francesc Cambo
ezagutu zuen, zeinekin bizitza osoan adiskidetasun sakona eta harreman
epistolarra
izan zituen.
[6]
1894 eta 1898 bitartean, senar-emazteek
La Veu de Catalunya-n
(Kataluniako Ahotsa), Narcisek sortutako astekari
katalanistan
, jatorri desberdineko ehun bat
errondaila
,
kondaira
eta
herri-ipuin
baino gehiago argitaratu zuten
Franar
izengoitiarekin ("Fra" Francescarena eta "nar" Narcisena).
Institut de Cultura i Biblioteca Popular de la Dona
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
1909an, Ildefonso Gatell Santa Anna parrokiako
erretorearen
eskariz, Francesca parrokiako
Obra de Buenas Lecturas
(Irakurketa Egokien Obra) izeneko karitatezko
liburutegia
zuzentzen hasi zen. Horrez gain, 100 liburu eta 500
pezetako
dohaintza egin zuen biblioteka martxan jartzeko. Liburutegia 1909ko martxoaren 28an inauguratu zen. Iragarkietan bereziki azpimarratzen zen "sarrera libreko liburutegi bat zela, emakume guztientzat", eta oso argi uzten zen emakumeentzat pentsatuta zegoela, gizarte-egoera edozein zutela ere.
[5]
Hasiera batean, liburutegiak oso ordutegi murritza zuen. Bi ordu eta erdiz baino ez zen zabaltzen, bakarrik igande eta jaiegunetan. Bazkideek 0,10 pezetako kuota ordaindu behar zuten hilean edo pezeta bat urtean. Gizarte-baldintza desberdinetako hainbat emakumek, beraz, meza irteeran, aukera izaten zuten espazio hartan elkarrekin berriketan egoteko, senarraren kontroletik libre. Laster, liburutegiak ustekabeko arrakasta izan zuen, eta horregatik, Francescak
Institut de Cultura i Biblioteca Popular de la Dona
(Emakumearen Kultura Institutua eta Herri Liburutegia) bihurtzea erabaki zuen, katalanismoaren eta gizarte-katolizismoaren ikuspegitik emakumearen heziketa eta sustapena bideratzeko xedeaz. Liburutegi berriaren kokapena Santa Anna parrokiatik Elisabets kaleko 12. zenbakira aldatu zen.
[6]
Hasiera-hasieratik bere dinamismoagatik nabarmendu zen, eta halako ezaugarriak zituen Europako lehena izan zen: hogei urte pasatuko ziren, hain zuzen,
Londresko
Fawcett Library (1926) eta
Parisko
Biblioteque Marguerite Durand (1931) sortu arte.
[5]
Liburutegiaren funtsa etengabe hazi zen dohaintza, diru-laguntza eta bestelako laguntzei esker; horrela bada, 1911n 5.000 liburuki zituen. Bolumen eta bazkide kopurua handitzen zen era berean, zentroaren eskaintza ere etengabe emendatzen zen, gizarte-maila guztietako emakumeek
eleberriak
,
entseguak
edo liburu espezializatuak irakurtzeko, aditu onenen eskutik ikasteko, hitzaldietara joateko edota hizkuntzak edo gai
tekniko
eta
zientifikoak
ikasteko aukera zabala zutelarik. Kontuan hartu behar da hori guztia gertatzen zela emakumeek artean ere
unibertsitatean
sarbide errazik ez zutenean. Erakundeak taberna eta jatetxea ere izan zituen, eta emakumeei garai hartan pentsaezina zen askatasun bereziaz gozatzeko aukera eman zien.
[5]
1918an, bere senarra, Narcis Verdaguer, hil zenean, bere proiektuan buru-belarri aritzea erabaki zuen. 1922an,
Josep Puig i Cadafalch
Kataluniako Mankomunitateko
lehendakariak, Institutuaren eraikin berria inauguratu zuen. Eraikin berria Sant Pere Mas Bajo kalean zegoen, Bielsa familiarena zen Erdi Aroko etxe batean. Francescak, baina, proiektu berriak zituen, eta lursail batzuk erosi zituen Badalonan, itsasoaren ertzean, emakumeek igeriketa-eskolak har zitzaten, eta horrela, kirola beren bizitzan sartu. Gainera, Institutuak lan-poltsa bat zuen,
enpresa
asko biltzen zituena, eta urtean, batez beste, 1.600 neskarentzako lana lortzen zuena. Erakundearen berri emateko eta antolatzen zituen ekintzak azaltzeko, Bonnemaisonek bi aldizkari zuzendu zituen,
Claror
(Argitasuna) eta
Vida Social Femenina
(Emakumearen Bizitza Soziala), eta baita irrati-programa bat ere, Radio Asociacion de Catalunyak hamabostean behin ematen zuena.
[5]
Errepublika
aldarrikatzearekin batera hasi zen Francesca Bonnemaisonen engaiamendua politika arloan. 1931n
emakumeen botoaren
aldeko kanpainetan parte hartu zuen. 1932an, Francesc Cambok eskatuta,
Liga Erregionalistako
emakumeen antolamenduaz arduratu zen.
[7]
Hauteskundeetan hautagai gisa aurkeztu zen lehen emakumeetako bat izan zen,
1934ko udal-hauteskundeetan
, nahiz eta ez zen hautatua izan. 1935eko maiatzetik 1936ko ekainera bitartean, Claror (Argitasuna) aldizkaria argitaratu zuen, Kultura Institutuak eta Emakumearen Herri Liburutegiak aldarrikatzen zuen feminismo erreformistaren bozeramailea. Bertan, ospe handiko emakumeek sinatzen zuten, hala nola,
Rosa Sensat i Villak
,
Lola Anglada Sarrierak
,
Aurora Bertrana Salazarrek
edo Francesca Bonnemaisonek berak.
[8]
Gerra Zibilaren aurretik, 23.000 bolumenek osatzen zuten Institutuaren funtsa, eta, haren ikasgeletatik,
Concha Espina
, Maria Domenech de Canellas edo
Maria Montessori
bezalako ikasle nabarmenak pasatu ziren. 1934-35 ikasturtean 6.200 ikasle baino gehiago zituen.
[5]
Gerra Zibila
hastean, Territret-en (
Montreux
,
Suitza
), Francesc Camborengandik gertu, hartu zuen babesa. Han egon zen gerra amaitu arte, eta ez zen Bartzelonara bueltatu 1941era arte. Suitzan Camborentzako idazkari lanak egin zituen.
[6]
1941ean Bartzelonara itzuli zenean, berak sortutako Kultura Institutua, bere ekarpen kultural eta sozialik handiena,
Institucion de Cultura para la Mujer de la Seccion Femenina de FET y de las JONS
(FET eta JONSen Emakumeentzako Kultura Erakundea) erakunde berria zen; eta
Biblioteca Popular de la Dona
zena, gerran garaile atera ziren falangisten esku zegoen Bartzelonako Diputazio Probintzialari eman zitzaion. Atsekabetuta, edozein jarduera publikori uko egin zion, Bartzelonako bere etxean giltzapetu zen eta bere fede katoliko ukigabe hartan babestu zen, harik eta heriotzak laurogei urte betetzear zegoenean eraman zuen arte.
[9]
Narcis Verdaguer Callis - Francesca Bonnemaison funtsa Kataluniako Artxibo Nazionalean gordetzen da. Hasiera batean, Verdaguer eta Bonnemaisonen etxean bertan gorde zen, gerra zibila hasi zen arte. Gerra garaian, familiako hainbat kidek funtsaren arpilatzea eragotzi zuten, eta, azkenik, Ramon Rucabadok eta Comermak, Narcisen iloba zen Clara Verdaguerren senarrak, erreskatatu zuen. Roser, Montserrat eta Mariangela Rucabado i Verdaguer ahizpek, Ramon Rucabado eta Clara Verdaguer gurasoen ondarearen oinordeko eta jabeak, dokumentazioa gorde zuten ANCren esku utzi arte.
Narcis Verdaguer i Callisen materialen artean hainbat motatako dokumentuak aurki daitezke: dokumentazio pertsonala eta familiarra; sormen-lana (bereziki,
Danteren
Jainkotiar komedia
lanaren katalanezko itzulpenarekin zerikusia duen dokumentazioa); garaiko politika- eta kultura-arloko pertsona ospetsu askorekin izandako korrespondentzia; izaera politiko eta sozialeko dokumentazioa ?manifestuak, hitzaldiak, proiektuak, gutuneria eta abar?, hainbat erakunderekin erlazionatuak, hala nola,
Centre Escolar Catalanista
(Eskola Gune Katalanista),
Lliga de Catalunya
(Kataluniako Liga), Bartzelonako Udala, Bartzelonako Diputazioa,
Foment del Treball Naciona
l (Lanaren Sustapen Nazionala), eta abar.
Francesca Bonnemaisonen materialen artean, ondokoak topa daitezke: dokumentazio akademikoa eta bestelako dokumentu pertsonalak; sormen-lana (olerkiak); liburutegia eta hemeroteka, kultura-gai orokorrei buruzko monografiak eta aldizkako argitalpenak biltzen dituena. Baina atal honetan bereziki nabarmentzen da Kultura Institutuak eta Emakumearen Herri Liburutegiak sortu eta jasotako dokumentazioa, besteak beste, estatutuak, memoriak, batzar eta kontseiluen aktak, programak eta argitalpenak.
[10]
2010eko martxoan,
Palafrugellen
kale bat merezi duten emakumeak aukeratzeko egindako parte-hartze prozesuan Francesca Bonnemaison bozkatu zuten.
[11]
Gaur egun, Bartzelonan, bere izena duen kultura-zentro bat dago, Sant Pere auzuneko
Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison, "La Bonne"
, eta baita liburutegi bat ere.
[12]
- ↑
≪Edicion del martes, 14 octubre 1952, pagina 16 - Hemeroteca - Lavanguardia.es≫
hemeroteca.lavanguardia.com
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
≪Francesca Bonnemaison i Farriols | enciclopedia.cat≫
www.enciclopedia.cat
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
(Katalanez)
Marimon, Silvia. (2017-01-08).
≪Diners per a la cultura catalana a contracorrent i de resistencia≫
Ara.cat
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
Registre de Naixements de l'Ajuntament de Barcelona,
any 1872, numero de registre 1950
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
Riera, Ana. (2014).
Dones amb empenta.
, 35-40 or.
ISBN
978-84-941131-8-5
.
PMC
890368396
.
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
a
b
c
Pessarrodona, Marta. (2006).
Donasses : primera serie.
(1. edicio. argitaraldia) Edicions Destino, 44-54 or.
ISBN
84-9710-085-9
.
PMC
68087923
.
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
Gil Tort, Rosa Maria.
Elles tambe hi eren. Historia de les dones de la Casa Maso (1830-2015)
. Girona: Curbet Edicions Fundacio Valvi, 2019, 209-217. or.
- ↑
≪
Claror :publicacio de l'Institut de Cultura i Biblioteca Popular de la Dona
≫.
Claror :publicacio de l'Institut de Cultura i Biblioteca Popular de la Dona
.
- ↑
Fernandez de Cano, J.R.
≪Bonnemaison Farriols, Francesca (1872-1949). ≫ MCNBiografias.com≫
www.mcnbiografias.com
(Noiz kontsultatua: 2021-11-17)
.
- ↑
≪Fons Verdaguer Bonnemaison≫
arxiusenlinia.cultura.gencat.cat
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- ↑
Puig, Evarist ≪Les dones esperantistas de la Vila≫.
Revista de Palafrugell
[Palafrugell], 208 zb., 2011ko otsaila, 23. or.
- ↑
≪Biblioteca Francesca Bonnemaison | Ajuntament de Barcelona≫
ajuntament.barcelona.cat
(Noiz kontsultatua: 2021-11-18)
.
- Bacardi, Montserrat eta Godayol, Pilar.
Traductores: de les disculpes a les afirmacions
. Literaturas aldizkaria, 6, 2. aldia. ISSN 2013-6862 (
sarean
)
- Marin Silvestre, Dolors.
Francesca Bonnemaison. Educadora de ciutadanes
. Bartzelonako Diputazioa, 2004.
ISBN 9788498030099
- Riera, Ana. Catalanes universals. Bartzelona: El arca, 2018.
ISBN 9788494836442