Joan III.a Sobieski
(
polonieraz
:
Jan III Sobieski
;
1629ko
abuztuaren 17a
-
1696ko
ekainaren 17a
)
Bi Nazioen Errepublikako
errege garrantzitsuenetako bat izan zen. Horrez gain,
Poloniako
errege eta
Lituaniako
Duke Handia ere izan zen, 1674tik hil zen arte.
Joan Sobieski 1629an jaio zen, Olesko familia-gazteluan, eta Teofila Janina emaginaren eta bere senar
Jakue Sobieskiren
semea zen. Antza denez, bi seme izan zituen bikoteak. Joan eta Marek anaia
Krakoviara
joan ziren ikastera. Ikasketak amaituta gero, aitak Europara bidali zituen bidaiatzera, ezagutza mundutarrak jasotzeko. Frantzian erbesteratuta zegoen
Estuardo etxearekin
egin zituzten harremanak.
1648an, kosakoak matxinatu egin ziren, eta bi anaiak etxeratzera behartu zituzten. Aita liskar horietan hila zen, eta amak bi semeak aberriaren alde borroka egitera bultzatu zituen. Bi anaiek borrokan egin, eta handitasunez itzuli ziren.
1651n, bi anaiak gudu-zelaira itzuli ziren, kosakoen eta tatariarren auka egiteko, eta Joan zauritu egin zuten.
1665ean, Joan,
Maria Kasimira de La Grange d'Arquien
frantziarrarekin ezkondu zen.
1665eko apirilean, indar armatu poloniarren
Hetman
(jeneral buruzagia) izendatu zuten.
1673an, armada turkiarraren aurkako borrokan armada poloniarrak izugarrizko jipoia jasoa zuela, elurretan belaunikatu zen gizataldea,
Czestochowako
Andre Mariari errezatzeko. Chocimeko guduan poloniarrek garaipena lortu zuten, eta itzuleran heroi gisa hartu zuten Joan III.a Polonian, 60 bandera turkiar eta atzemaniko altxor ederra baitzekartzan berarekin.
1674an, Joan, Frantziaren babesa zuela ?aurrerantzean aliatu izango zuen?, Varsoviako Dietak Poloniako errege izateko hautatu zuen.
Joan III.a Poloniakoak Ukrainaren parte bat berreskuratu zuen (1676), eta, 1683an, austriarrak
otomandarren
mende erortzeko zorian zirela, 400.000 gizon bere mendean hartu, Vienara joan eta
Habsburgotarren
leinua salbatu zuen. Oso ezaguna da
Vienako guduan
jokatu zuen papera dela medio,
Mendebaldeko Europa
turkiarren inbasiotik salbatu baitzuen.
Ezaguna izan zen Joan III.a Sobieskik kultura eta arteak babesteko zuen joera; artisauak bultzatu zituen, eta bromazalea eta xaloa zenez, mundu guztia hurreratzen zen harengana.
1696ko ekainean hil zen
Wilanow jauregian
, apoplexia bat izan ondoren.
Joan eta bere emazte Kasimira, 1716an hila,
Krakoviako gazteluan
hobiratu zituzten.