Jean Eustache
(
Pessac
,
1938ko
azaroaren 30a
?
Paris
,
1981eko
azaroaren 3a
) idazle, aktore eta zinemagile frantziarra, 1970. hamarkadan oso ezaguna egin zen. Bere bizialdia laburra izan zen baina hala ere lan garrantzitsuak utzi zituen, esaterako
La maman et la putain
bere lehen luzemetraia; kritikari askotarako film hori
Nouvelle vague
ondorengo zinemaren lan garrantzitsua izan zen. 1981ean bere buruaz beste egin zuen.
[1]
1938an Pessacen jaioa, bere gurasoak dibortziatu ondoren amonak hazi zuen. Ondoren,
Narbonara
joan zen, non eraikinen merkataritzan eta trenbideetan lan egin zuen. 1957an Parisera joan zen aukera bila. Uko egin zion
Aljeriako
errenkadan sartzeari, eta, zainak moztuz, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Urtebete eman zuen ospitale psikiatriko batean. Ondoren,
Jeanne Delos
emaztea izango zena ezagutu zuen eta bi seme-alaba izan zituen (Patrick eta Boris). Jeanne
Cahiers du Cinema
aldizkariaren idazkaria zen eta hari esker, laster ezaguna egin zen aldizkari horren zirkuluetan, batez ere
Jean-Luc Godard
,
Eric Rohmer
eta
Francois Truffautekin
.
Jean Douchet
, Jean-Pierre Leaud eta Paul Vecchiali ere ezagutu zituen.
[2]
1962an,
La Boulangere de Monceau
(Rohmer-ena) eta
Mannequin de Belleville
(Jean Douchetena) filmatzeko prozesua gertutik jarraitu zuen. 1966an,
Jacques Rivetteren
Jean Renoiri
buruzko hiru emisioetarako
film-muntatzaile
gisa lan egin zuen. Era berean,
F.W. Murnauri
zegokion saiorako lan egin zuen ere bai. Ordura arte Eustachek
Du cote de Robinson
(1963) eta
Le Pere Noel a les yeux bleus
(1966) film laburrak egin zituen.
Du cote de Robinson
bezalako izenburu batek pelikula autobiografiko bat irudikatzen zuen, langile klaseko gazteen bizitzak azaltzen baitzituen. Lan goiztiar hauekin Eustachek
Cahiers du Cinema
taldearen laguntza jaso zuen, eta bigarren filmarekin
Jean-Pierre Leaudekin
, Truffautek bultzatutako
Nouvelle Vague
frantziarraren irudi ikonikoetako batekin, zuzendariaren lehen kolaborazioa ere egin zuen.
1967an emaztearengandik banandu zen eta Francoise Lebrunekin maitasun istorio bat hasi zuen. Eustache beti egon zen harremanetan bere lagun eta senideekin Pessacen, baita zinemagile handitzat hartu zutenean ere. 1981ean, Pariseko bere apartamentuan hil zen, bere 43. urtebetetzea baino astebete lehenago, hoteleko gelako atean ohar bat utziz: "Deitu gogor, hildako bat esnatzeko bezala". Bere seme Boris Eustachek zinema-zuzendariarentzat figurante gisa lan egin zuen eta aktore gisa agertu zen bere film labur txikietako batean,
Les Photos d 'Alix
(1980).
[3]
- Du cote de Robinson / Les mauvaises frequentation
(1963), 42 min.
- Le Pere Noel a les yeux bleus
(1965/66), 47 min.
- La Rosiere de Pessac
(1968), 65 min. Dokumentala.
- Le cochon
(1970), 52 Min. Dokumentala.
- Numero Zero / Odette Robert
(1971), 110 min. Dokumentala.
- La Maman et la putain
(1972/73), 220 min.
- Mes petites amoureuses
(1974), 123 min.
- Une sale histoire
(1977), 28 min (lehen bertsio) eta 22 min. (bigarren bertsio).
- La Rosiere de Pessac 79
(1979), 67 min. Dokumentala.
- Le jardin des delices de Jerome Bosch
(1979) 34 min.
- Offre d'emploi
(1980), 19 min.
- Les photos d'Alix
(1980), 18 min.
- Les coeurs verts
, Edouard Luntz-en filma (1966)
- Jean Renoir - le Patron
,
Jacques Rivetten
filma (1966/67)
- Les idoles
, Marc'O-en filma (1967)
- Une aventure de Billy le Kid
, Luc Mollet-en filma (1970)
- Les Roses de la vie
, zuzendaria Paul Vecchiali, 1962
- Le Pere Noel a les yeux bleus
, 1965/66
- L'Accompagnement
, zuzendaria Jean-Andre Fieschi, 1966
- L'Authentique Proces de Carl-Emmanuel Jung
, zuzendaria Marcel Hanoun, 1966
- Week-end
, zuzendaria
Jean-Luc Godard
, 1967
- La Maman et la putain
, 1972/73
- Celine et Julie vont en bateau
, zuzendaria
Jacques Rivette
, 1973/74
- Mes petites amoureuses
, 1974
- Vincent mit l'ane dans un pre (et s'en vint dans l'autre)
, zuzendaria Pierre Zucca, 1975
- Der amerikanische Freund
, zuzendaria
Wim Wenders
, 1977
- La Tortue sur le dos
, zuzendaria Luc Beraud, 1978
- 1973 : Cannesko Epaitegiaren Sari Berezia
La Maman et la Putain
filmari.
- 1973 : Federation de la presse cinematographique internationale-aren saria
La Maman et la Putain
filmari.
- 1982 :
Cesar Saria
Les Photos d'Alix
fikziozko laburmetraiari.
- ↑
https://elpais.com/cultura/2012/09/19/actualidad/1348074946_403930.html
- ↑
Philippe Azoury, ≪ Jean Eustache, une balle a la place du cœur ≫,
Les Inrockuptibles
,? 2006/12/05.
[1]
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Jean-Michel Frodon,
Le Cinema francais, de la Nouvelle Vague a nos jours
, Paris,
Cahiers du cinema
, 2010, 405 or.
eta Jesus Rodrigo Garciak koordinatutako liburua.]