Iker Irribarria Olazabal
,
pilota
arloan
Irribarria
deituraz ezaguna (
Arama
,
Gipuzkoa
,
1996ko
uztailaren 4a
)
esku huskako pilotari
profesional ohia da,
buruz buruko
eta
binakako
txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena (19 eta 20 urterekin irabazi baititu, hurrenez hurren). Aurrelari aritzen zen,
Aspe
enpresarekin. Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa)
Astelena pilotalekuan
.
[1]
Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria zuen ezker-eskuin.
[2]
Eskuin belauneko lesio batek erretiratzera behartuta,
[3]
agurreko partida 2023ko martxoaren 5ean jokatu zuen, 26 urte zituela, Donostiako
Atano III.a pilotalekuan
; azken pilotakada errebotean sartuz irabazi zuen partida.
[4]
Bere abizenaren
Irri
laburtzapenaz animatu ohi zuten pilotalekuetan.
[5]
[6]
Ingeniaritza Mekanikoa ikasten du
Mondragon Unibertsitatean
.
[7]
Lehengusua du
Aritz Elustondo
,
Realeko
atzelaria.
[8]
Maialen Akizu
bertsolaria du bikotekide, eta alaba bat dute elkarrekin.
[9]
2015ean,
bigarren mailako buruz buruko
finalera iritsi zen, profesionaletan debutatu eta bi hilabetera; txapeldunorde geratu zen,
Victor Estebanen
aurka 22-17 galduta.
[10]
2016ko maiatzaren 29an, debutatu eta urtebete pasatxora, esku huska jokatzen den partidarik garrantzitsuena irabaztea lortu zuen: buruz buruko finala. Partida horretaraino iristeko, aurrez txapeldun izandako
Aimar Olaizola
(22-14) eta
Oinatz Bengoetxea
(22-10) kanporatu zituen,
[2]
eta finalean 22-13 mendean hartu zuen ordu arte txapelduna zen
Mikel Urrutikoetxea
.
[11]
Final horretara inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria,
[12]
[13]
eta inoiz izan den buruz buruko txapeldunik gazteena, 19 urte eta 326 egunekin
[2]
(aurretik marka zuenak,
Ruben Belokik
, 20 urterekin irabazi zuen). Buruz burukoa jokatu zuen estreinako aldian izan zen txapeldun, bere garaian
Ogetak
,
Garcia Arino I.ak
eta
Irujok
egin bezala.
[14]
2017ko apirilaren 9an,
Benat Rezusta
atzelaria lagun,
Binakako Txapelketa Nagusia
irabazi zuen,
Oinatz Bengoetxea
eta
Mikel Larunbe
22-14 mendean hartuta. 20 urterekin, binakako txapelketa nagusian ere Irribarria da inoiz izan den txapeldunik gazteena.
[15]
2018a urte txarra izan zuen. Ez zuen finalik jokatu, ez baitzuen ongi jokatzen. Izan ere, bere dohainak (bereziki, indarra) ez zituen baliatzen; urrutitik errematatzen zuen, beste pilotari batzuek berezko zituzten jokaldiak egiten saiatzen zen. Horretaz ohartuta, udan bertan prestakuntza fisiko nahiz psikologikoa hobetzeari ekin zion, eta berriz ere bere dohainei probetxua ateratzen ahalegintzeari.
2019an etorri ziren lan horren emaitzak:
Jose Javier Zabaleta
atzelaria lagun binakako txapelketa bikaina eginda, finala jokatu zuen.
[16]
[17]
Finalean Irribarria hotz hasi zen; gero sartu zen jokoan eta ondo aritu zen, baina
Elezkanok
eta
Rezustak
osatutako bikotea gailendu zen, 22-19.
[18]
2019ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusian
, aldiz, finalera iritsi eta Urrutikoetxeari 22-20 irabaziz, goierritarrak buruz buruko bere bigarren txapela jaso zuen.
- Buruz buruko txapelketa nagusiko finalak
- Binakako txapelketa nagusiko finalak
- Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak
Urtea
|
Txapelduna
|
Txapeldunordea
|
Emaitza
|
Pilotalekua
|
2015
|
Victor
|
Irribarria
|
22-17
|
Beotibar
|
- 2014: Joxean Tolosa Torneoko txapelduna
- 2014: Lau eta erdiko Elite Torneoko txapelduna
- 2012: Diario Vasco Torneoko txapelduna
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Irribarria: "No me hago a la idea de que voy a ser un pelotari profesional"≫
,
Aspepelota.com
, 2015-03-19.
- ↑
a
b
c
Imanol
Magro Eizmendi
:
≪Hau zen etorkizuna≫
,
Berria
, 2016-05-29.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Herrero, Rafael. (2023-02-22).
≪Irribarria abandona la pelota por una lesion de rodilla≫
EFE Noticias
(Noiz kontsultatua: 2023-03-07)
.
- ↑
≪Irribarriaren ibilbide profesionaleko azken tanto ikusgarria: pilota errebotean sartu du!≫
EITB
2023-03-04
(Noiz kontsultatua: 2023-03-07)
.
- ↑
Gandarias, Ibai Zabala.
≪Egizu irri≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-03-07)
.
- ↑
Gascon, Ainara Arratibel.
≪Txapel ederrena darama≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-03-07)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Un proyecto ≪muy interesante≫≫
El Diario Vasco
2019-01-26
(Noiz kontsultatua: 2019-03-11)
.
- ↑
≪Aritz Elustondo eta Iker Irribarria, lehengusuak≫
,
EITB.eus
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Guinea, Luis. (2022-07-07).
≪Unai Laso, duda hasta ultima hora para San Fermin tras acabar tocado la final≫
diariodenavarra.es
(Noiz kontsultatua: 2023-03-07)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Victor Esteban, campeon de Segunda≫
,
Deia
, 2015-06-07.
- ↑
≪Irribarria da buruz buruko txapeldun berria≫
Berria
2016-05-29
.
- ↑
≪Irribarria finalera, Bengoetxeari 22-10 irabazita≫
,
Berria
, 2016-05-15.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Igor
G. Vico
eta Javi
Colmenero
:
≪El dia del ‘big bang’≫
,
Noticias de Gipuzkoa
, 2016-05-16.
- ↑
Imanol
Magro Eizmendi
:
≪Irribarrea galdu ezinda≫
,
Berria
, 2016-05-31.
- ↑
≪Irribarriak eta Rezustak lortu dute binakako txapela (22-14)≫
,
Berria
, 2016-05-15.
- ↑
Magro Eizmendi, Imanol. (2019-04-02).
≪Iker Irribarria, Aspeko aurrelaria: “Kolpeak hartu behar izaten dira. Hobea egiten zaituzte”≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-04-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
G. Vico, Igor. (2019-04-02).
≪Iker Irribarria: “La pelota se golpea con la mano, pero se juega con la cabeza”≫
Deia
(Noiz kontsultatua: 2019-04-02)
.
- ↑
≪Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-04-08)
.