Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargi eklipse
bat
Ilargia
Lurraren
itzaletik igarotzean gertatzen den
astronomia
gertakaria da.
Lurra Ilargia eta
Eguzkiaren
artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia. Eklipse osoak hiru bat
ordu
irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren
atmosferaren
islak argitzen baitu tonu
gorrixka
ilun batez.
Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta
hemisferio
oso batetik dira ikusgai.
Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekiko, alegia Lurrak Eguzkiarekin duen
orbitaren
planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da. Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.