Wikipedia, Entziklopedia askea
Idi i Smotri
,
errusieraz
Иди и смотри,
bielorrusieraz
?дз? ? глядз?,
Idzi i hlyadzi
(
euskaraz
Zatoz eta Ikusi
),
1985eko
Elem Klimov
sobietar-errusiar
zinema zuzendariaren
gerra
drama film
bat da.
Ales Adamovich
,
Janka Bryl
eta
Vladimir Kolesnik
bielorrusiar idazleen
Herri Kementsu Batekoa Naiz
liburuan oinarritua dago.
Aleksei Kravchenko
eta
Olga Mironova
aktoreek antzeztu zuten.
Maiz, garai guztietako gerra film onenen sailkapenetan agertu ohi da.
Bigarren Mundu Gerraren
amaiera eta Aliatuen Garaipenaren 50. Urteurrenarekin batera estreinatu zen.
Izenburuak
San Joanen Apokalipsiaren
6. atalari aipamen egiten dio:
≪
|
"Laugarren zigilua ireki zuenean, bizirik zauden lauen ahotsa entzun nuen, esanez: ≪Zatoz eta Ikusi! ≫. Eta ikusi nuen, eta horra zaldi zurruna, eta gainean eseria zegoenak "Heriotz" deitzen zen, eta Hadesek jarraitzen zuen, eta Lurraren laurden baten jabetza eman zion, ezpataz, gosez, izurriz eta Lurreko piztiez hil zezan."
|
≫
|
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1943
,
Bigarren Mundu Gerra
,
Sobietar Batasuna
,
Bielorrusia
. Flyora Gaishun (
Aleksey Kravchenko
) 13 urteko haurra gerraren izugarrikeriak, oinazeak eta herrietako biztanleen hilketa masiboen lekukoa izango da.