Wikipedia, Entziklopedia askea
Heydar Alirza oghlu Aliev
(
azerbaijaneraz
:
Heyd?r ?lirza o?lu ?liyev
;
errusieraz
:
Гейда?р Али?евич Али?ев
Geydar Aliyevich Aliyev
;
Nakhitxevaneko SESA
,
Azerbaijango SES
,
Sobietar Batasuna
,
1923ko
maiatzaren 10a
-
Cleveland
,
Ohio
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
2003ko
abenduaren 12a
) politikaria izan zen.
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko
(SESB) lehen ministro-orde ohia izan zen.
Kremlina
iritsi baino lehen (1982), Azerbaijango Estatuko Segurtasun Batzordera (
KGB
) eta polizia erakundeetara lotuta egon zen haren karrera politikoa. 1964an,
Tsvigun
jeneralaren agindupean, Azerbaijango KGBko lehendakariorde izendatu zuten, eta Segurtasun Batzordeko Lehendakari 1967an. Karguan izan zen bi urteetan krimen antolatuaren aurka arrakastaz borrokatu izanaren ospea izan zuen.
1969an
Azerbaijango Alderdi Komunistaren
Idazkari nagusi izendatu zuten. 1982an
Kirilenkoren
lekua hartu zuen
Politburon
,
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako
zuzendaritzan. 1982ko azaroan SESBeko lehendakariorde izendatu zuten, eta sobietar gobernuaren kontseilari gero. 1987ko urrian, osasun arazoak zituela eta, Politburoko kargutik kendu zuten, eta bi urte geroago, 1989ko apirilean, Politburoko beste bi kide ohirekin batera, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko karguen dimisioa eman zuen. 1993an,
Azerbaijanek
independentzia
eskuratua zuela, herrialde hartako lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 2003ra arte.