Greziako historiak
eskuarki greziar herria, haiek okupaturiko lurraldeak eta egungo
Greziako
estatu modernoaren ikerkuntza hartzen du bere baitan. Greziarren hedapena aroz aro aldatzen denez, Greziako historia ere malgua da, bere edukiera dagokionez. Aro bakoitzak bere interes-eremua dauka.
Lehendabiziko greziarrak egungo Grezia aldera
K.a. III. milurtekoan
iritsi ziren, non beste herri batzuk nekazaritza
K.a. 7 milurtekotik
. Hedapenaren erpinean, greziar zibilizazioa
Egiptotik
Hindu Kushera
(egungo
Pakistan
) zihoan. Hortik aurrera, greziar gutxiengoak aurrean bere menpeko lurraldeetan (
Turkia
,
Italia
,
Libia
,
Ekialde Hurbila
) edo, migrazioa zela eta, munduko beste toki batzuetan (
Ipar Amerika
,
Australia
,
Ipar Europa
,
Hegoafrika
...). Nolanahi ere, egun, greziar gehienak Grezian (
1821tik
estatu independentea) eta
Zipren
bizi dira.
Halaber, Greziar historia garrantzitsua da antzinatean garatutako
kultura
Mendebaldeko Zibilizazioaren
jatorritzat hartzen baita. Greziar kulturak
Erromatar Inperioan
itzelezko eragina izan zuen, baita
Pizkundean
eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau
hizkuntzan
,
politikan
,
hezkuntzan
,
filosofian
,
zientzian
eta
arteetan
izan zen. Antzinako Grezia
Iberiar penintsulatik
Itsaso Beltzeraino
grezieraz
berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
Greziaren inguruan sortu zen lehenengo zibilizazioetakoa
Kretako
Minoikoa izan zen. Informazio gutxi daukagu kultura horren inguruan. Izena ere historialari modernoek emandakoa da,
Minos
, Kretako kondairetako erregearengan oinarrituta.
Kretan
K.a. 2700tik
K.a. 1450
arte garatuta,
aurre-indoeuropar herriekin
lotu izan dute aipaturiko zibilizazioa, Antzinateko eteo-kretarren aurrekariak zelakoan. Baina haien hizkuntza,
Lineal A
deritzon idazkeran kodetuta, ez dago ulertzerik, irakurtzen bada ere. Itsasoko merkataritza menperatzen zuen herria omen zen, herriko baliabide natural oparoaz probestuta.
Egurra
ustiatzen zen garai hartan, eta
Zipren
,
Egipton
edo
Egeoko
irletan saltzen zen baliabidea.
Zibilizazio horren amaiera ere ez dago argi. Grezia kontinentaletik zetozen mizenastarrek inbaditu zituzten
K.a. 1400
inguru. Horrekin batera,
Santorini irlako erupzioak
ere paper garrantzitsua jokatu omen zuen Kretako zibilizazioaren gainbeheran. Teoria horren arabera, minostar itsasontziak eta portuak suntsiturik geratu ziren lurrikara eta itsasikara itzel horiengatik. Balizko klima-aldaketak denbora luzean izan zezakeen eragin txarra uztetan.
Mizenastar Grezia,
Brontze Aroko
Grezia hain zuzen ere,
Egeo Itsasora
greziarrak heltzean (
K.a. 1600
inguru) hasi zen, eta
K.a. 1100
inguru amaitu zen, haren zibilizazioa bukatu zenean.
Homeroren
mitologiaren
garaia da. Izena
Peloponesoko penintsulako
Mizenas
hiri-aztarnategi arkeologikotik datorkio.
Atenas
,
Pilos
,
Tebas
edo
Tirinto
dira garaiko beste hiri garrantzitsu batzuk.
Mizenastar kultura
aristokrazia
gerlariak menperatu zuen.
K.a. 1400
inguru, mizenastarrek
minostar zibilizazioaren
bihotza zen
Kreta
azpiratu zuten. Minostarren
Lineal A
izeneko idazkera bereganatu zuten mizenatarrek,
Lineal B
deritzon idazkera sortuz haien hizkuntza,
grezieraren
dauzkagun lehen aztarnak, idazteko.
Mizenasterrek noblezia
tholoi
izeneko hilobietan ehorzten zuten, zibilizazio honen ezaugarri behinenetakoa. Gorpuarekin batera,
ezpatak
edo gerrarako beste tresna batzuk ehorzten zituzten. Nobleek
urrezko
maskarak ere eraman zituzten, baita tiarak, armadura eta bitxidun armak ere.
K.a. 1100
inguru, mizenastar zibilizazioa amaitu zen. Antzinateko greziarrek beraiek gainbehera hau azaltzen zuten beste herri greziar baten,
doriarren
, inbasioarengatik, baina
arkeologiak
ez du teori honen froga frankorik erakutsi. Hiri andana arpilatuta gertatu ziren eta, historialariek Aro Iluna deitutakoa hasi zen.
Greziar Aro Iluna ustezko
doriar
inbasioarekin eta mizenastar zibilizazioaren amaiarekin (
K.a. 1100
inguru) hasi zen eta
K.a. 800
inguru bukatu zen,
K.a. IX. mendean
hiri-estatu
greziarrak hedatzen hasi baitziren eta berriro idazten hasi baitzen.
Homeroren
epika lehenengoetakoak ziren. Ez da ahaztu behar estreinako
Olinpiar Jokoak
K.a. 776an
burutu zirela.
Mizenastar zibilizazioarekin batera,
Ekialde Hurbilean
inperio batzuk,
Egiptokoa
eta
hititena
, amaitu ziren. Honen eragilea kanpotik etorritako herriak izan zitekeen. Izan ere,
burdinezko
armak zituzten, borrokan
brontzezkoen
aurrean abantaila erabakigarria ematen dutenak.
Arkeologiak
mizenastar kulturaren amaiera erakusten du. Jauregi eta hiri handiak suntsitu edo abandonatu zituzten.
Greziera
ez zen gehiago idazten. Garai honetako
zeramikak
ikur geometriko errazak baino ez dauka, aurreko eta ondoko apaindura figuratiboren ondoan. Ilun Aroko greziarrak bizileku txikiagotan finkatu ziren, zeinek gosetea eta populazio galera iradokitzen dituen. Kanpoko ondasunik ez dira aztarnategian aurkitzen, zeinek salerosketa murriztua iradokitzen duen.
Kulturaren
arloan ere, garapen edo hazkunde txikia ikusten da.
Erregeek gobernatu zuten aro honetan. Gerragintzan, munta zalditeriatik infanteriara igaro zen. Ekoiztea merkea zenez, burdinak brontzea ordezkatu zuen edozein tresna edo arma mota egiterakoan.
Aro honen bukaeran kolonialismo garaia hasi zen, hiri-estatuen eredua oinarritzat hartuta. Horrenbestez, greziar mundua
Iberiar penintsulatik
Itsaso Beltzaraino
hedatu zen.
Feniziarrengandik
alfabetoa
hartu eta egokitu zen, grezieraz berriro idazteko.
Greziako
erliebe menditsuak eraginda, bere burua gobernatzen zuten komunitate txiki andana sortu ziren. Izan ere, elkarren artean komunikatzeko edo produktuak saltzeko biderik onena
itsasoa
izan zuten beti greziarrek.
Komunitate txiki horiek hiri bat (
polis
) zuten buru. Hastapenean erregeak (
basileus
) gobernatzen zuen
hiri-estatu
hori. Lurraren jabeek
aristokrazia
osatzen zuten. Hiri-estatuen arteko borroka jarraituak zirela eta, erregeen boterea higatu zen, eta aristokrazia horrek bere postua bete zuen denboraren poderioz. Nolanahi ere, merkataritzaren ugaltzearekin batera beste gizarte-klase bat sortu zen, merkatariena, diruduna lurra ez eduki arren.
K.a. 650tik
aurrera, tokian tokiko aristokraziak botereari eusteko borrokatu behar izan zuen tirano (
tyrannoi
, ez nahastu egungo diktadoreekin) izeneko klase berriko lider populisten aurka.
Espartan
lur-aristokraziak boterea gorde ahal izan zuen.
Likurgoren konstituziopean
(
K.a. 650
inguru), hiri horretan erregimen militarista berezia jarri zen martxan, biko monarkiaren azpian.
Atenasen
, ordea, monarkia
K.a. 683an
bertan behera utzi zuten.
Solonek
gobernu-sisteman erreforma batzuk ezarri zituen, aristokraziaren boterea apaltzeko.
Pisistrates
tiranoak, boterea eskuratuta, hiria merkataritza-botere bilakatu zuen. Horren ondoren,
Kleistenesek
demokrazia
ezarri zuen (
K.a. 500
), boterea gizonezko herritarrek osatutako biltzarrak baitzeukan. Nolanahi ere, esklabuek, askatutakoek eta atzerritarrek ez zuten herritartasuna.
Denborak aurrera egin ahala, greziar mundua pixkanaka pixkanaka hedatu zen, hiri-estatuek
kolonia
ugari
Mediterraneoan
eta
Itsaso Beltzan
finkatu baitzituzten. Hiri batek kolonia fundatu arren, ez zeukan haren gaineko kontrolik, nahiz eta merkataritza eta erlijio arloetan lotura estuago eduki zezakeen. Eta koloniek ere beste kolonia batzuk sortu ahal izaten zituzten. Hori zela eta, sal-erosketa ugaldu zen garai honetan.
Antzinako Greziako
garai klasikoa bi gerrak markatu zuten.
Pertsiako inbaditzaileen kontrako garaipenak
urrezko aroaren atea zabaldu zuen. Arlo militarrean ez ezik,
K.a. V. mendean
Grezian (batik bat
Atenasen
)
literaturan
(
Aristofanes
,
Eskilo
,
Euripides
,
Sofokles
)
arkitekturan
(
Partenoia
),
eskulturan
(
Fidias
), politikagintzan (
Perikles
) eta
filosofian
(
Sokrates
) aurrerapauso itzelak eman ziren.
Peloponesoko Gerrak
, hein batean, amaiera ekarri zion egoera honi, gerra zibil honek ezegonkortasun-garaia ekarri baitzuen.
Nagusitasuna zela medio ika-mikan,
Atenasek
eta
Espartak
gerra ankerra borrokatu zuten, eremu osorako krisia ekarriz. Esparta garaile atera zen arren, bere nagusitasunak nahiagabea sortu zuen beste hiri greziarrean artean (esaterako,
Jonia
eta
Zipre
Persiar Inperioari
eman zizikion). Honela,
Tebas
altxatu zen eta,
Epaminondas
jeneral jaioa buru zutela,
K.a. 371n
Leuktrako batailan
Espartako armada suntsitu zuten. Tebasko nagusitasunaren epeari atea zabaldu zitzaion. Alabaina,
Fozearen
kontrako borrokan, Tebasek
Mazedoniako Filipo II.ari
eskatu zion laguntza.
Mazedoniak
berehala menderatu zituen Greziako hiri akituak.
Alexandro
Filiporen semearekin epe berri bat hasi zen, helenistikoa.
Aro hau
Alexandro Handiaren
konkistekin hasi eta,
K.a. 146an
,
Erromak
greziar penintsula konkistatzean amaitu zen. Nolanahi ere, erromatar aginteak ez zuen eten gizarte eta kultura helenistikoaren jarraipena (
kristautasunaren
etorrera arte ez zen moztu), baina independentzia politikoa ekarri zuen. Egungo Greziaren garrantzia apaldu zen aro honetan,
Alexandria
eta
Antiokia
kultura greziarraren motoreak bilakatu ziren.
Alexandro Handiaren heriotzaren ostean, boterea bereganatu nahian Alexandroren jeneralak elkarren aurka borrokatu ziren. Ondorioz, inperioa zatitu eta erresuma berriak sortu ziren. Ptolomeo
Egipton
edo Seleuko ekialdean geratu ziren. Greziako hiri-estatuen kontrola etena zen, matxinadak zirela eta. Hurrengo urteetan, sorturiko estatuek haien artean borrokatu ziren.
Mazedoniako Filipo V.a
Erromari aurre egin ahal izan zion azken agintari greziarra izan zen,
Kartagorekin
aliatuta. Hala ere,
K.a. 202an
Kartago gailenduta, Erroma ekialdeari so geratu zen. Honela,
K.a. 198an
Mazedoniako Bigarren Gerra
piztu zen eta Tito Kinktio Flaminio jeneral erromatarrak Filipo garaitu zuen. Flaminio greziar kulturaren mireslea zen, eta greziar hiriak aske zirela iragarri zuen. Nolanahi ere,
Korinton
eta
Kalzisen
soldaduak kokatu zituen eta Erromak kontrolatzen zuen liga berri bat sortu zen.
Antzinako Erromaren
gainean eragin itzela izan arren, Grezia
Erromatar Inperioko
probintzia bilakatu zen Grezia. Inperioa bitan banandu zenean, ekialdeko zatian greziarra zen kultura nagusia.
Bizantziar Inperioan
greziera
izan zen hizkuntza nagusia.
Erasoak eraso,
XV. mendera
arte, inperio horrek zutik iraun zuen hamaika mendez.
Otomandarren eskutan erortzean
(
1453
),
Konstantinopolisko
jakintsu asko mendebaldera migratu ziren,
Pizkundearen
eragile bat izanik. Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohesiorako, eta ondorengo nortasun greziarra osatzeko, oso lagungarria izan zen erlijioan banantzeko sistema otomandarra.
Otomandar Inperiotik Greziak
independentzia gerraren
bidez lortu zuen
1821
eta
1829
bitartean. Hortik aurrera, Grezia eta
Turkiaren
arteko hartu-emanak gatazkatsuak izango dira oso, lurraldearen gaineko aldarrikapenak direla medio.
Ioannis Kapodistrias
aukeratu zuten errepublika berriko lehen buruzagitzat
1827an
. Edonola ere, hil ostean, Mendebaldeko Botereek
Wittelbach leinuko monarka bat
ezarri zuen.
1912
eta
1922
artean, Greziak hainbat gerra pairatu zituen.
Nazionalismoak
bultzatutakoan izan ziren,
Greziak
XIX. mendean
sortutako
Megali Idea
(
Ideia Handia
,
grezieraz
) egin nahi zuelako, hau da, greziar etniako biztanleak zeuzkaten lurralde guztiak batzea.
1912an
, Grezia gaur egun baino txikiagoa zen eta
1923an
zehaztu ziren ia erabat gaur egungo mugak
Lausanako Hitzarmenaren
bitartez. Baina
Grezian
porrot sentsazioa zegoen
Ideia Handia
k huts egin zuelako
[1]
.
Anatoliako penintsula
eskuratzen saiatu zen
Atenas
.
1919an
,
Lehen Mundu Gerra
eta gero,
Otomandar Inperioa
desagertzen ari zela
Europako
hainbat estatu (
Erresuma Batuak
,
Frantziak
eta
Italiak
) eta Balkanetako zenbait estatu
Otomandar Inperioaren
lurrak euren artean banatzeko lehia hasi zuten
[1]
.
Erresuma Batua
eta
Frantziak
Greziari
greziar biztanleak zituzten lurraldeak hartzea proposatu zioten baina
Greziako
armadak ez zuen lortu eta
1922an
Anatoliatik
joan zen. Ondorioz, greziarrek milaka urtetan
Anatolian
izandako presentzia galdu zuen. Horrenbestez, Greziak eta
Turkiak
populazio trukaketa egin zuten:
Turkia
zeuden milioitik gora greziar Greziara joan ziren eta Grezian bizi ziren turkiarrak (300.000 baino gehiago)
Turkiara
bidali zituzten
[1]
.
Testuinguru honetan,
Konstantino I.a Handia
erregea
Anatoliako
gertaeren errudun egin zuten eta armadak bultzatuta tronua Jurgi semeari utzi zion. Monarkiak prestigioa oso galdua zuen eta horrela,
1923ko
hauteskundeak liberalek irabazi ondoren
errepublika
aldarrikatu zen eta Greziako mugimendu komunista
industria
guneetan indartzen hasi zen
[1]
.
Hurrengo urteetan, ezegonkortasuna eta estatu-kolpeak nagusitu ziren.
Italia
faxistak
1940ko
urriaren 28an
amore emateko eskatu zion Greziari.
Ioannis Metaxas
diktadoreak ezaguneko "OXI" (EZ) erantzun zion ultimatumari, eta Italiak eraso zuen.
Albanian
Italiako armada geldiarazi arren,
alemaniar
indarren aurrean erori zen Grezia. Nolanahi ere,
greziar erresistentziak
arazo franko eman zizkien okupatzaileei.
Askatu ondoren, erregezaleen eta
komunisten
arteko gerra zibila piztu zen. Horrek hurrengo 30 urtetarako ika-mikak eta krisialdi ekonomikoa zabaldu zituen herrialde osoan.
1967ko
apirilaren 21ean
militarrek,
AEBetako
babespean,
estatu-kolpea
eman zuten.
1973ko
azaroan kontra estatu-kolpe batek
Dimitrios Ioannides
diktatore ezarri zuen. Hala ere,
1974ko
uztailaren 20an
, Turkiak
Zipre
inbaditzean, diktadura bertan behera erori zen.
Konstituzio demokratikoa indarrean jarri zen
1975ean
, eta, erreferendumen bidez,
monarkia
deuseztatu zen urte horretan ere. Erbestetik itzulita,
Konstantinos Karamanlisek
Demokrazia Berria alderdia eta
Andreas Papandreuk
PASOK
alderdi
sozialista
osatu zuten, hurrengo hamarkadetan herrialdeko politikagintzan alderdi garrantzitsuenak.
1981eko
urtarrilaren 1ean
Europar Batasunean
sartu zen eta
2001ekoan
euro
dirua hartu zuen.
2007
eta
2008
artean gobernuak pilatutako
zor finantzarioaren
ondorioz,
2009aren
amaieran krisialdi ekonomiko larrian sartu zen herrialdea, eremu politikoan islatu zena:
2015eko
urtarrilean
Syriza
alderdi ezkertiarra boterera iritsi zen. Halaber, eskuin-muturra lehenengo aldiz boterera iritsi zen,
Urrezko Egunsentiaren
bidez.
Kirol arloan,
2004an
antolatu zituzten
Olinpiar Jokoak
. Klima aldaketari dagokionez,
2007an
, bestela, bero bolada larria pairatu zuten urte hartako ekainean.
2017ko
uztailean
102 pertsona hil ziren azken hamarkadetan Europan gertatutako sute suntsitzaileenean.
2014ko
abenduaren 4an
, Greziak aurrekontuak bidali zizkion
troikari
negoziazioa martxan jarri ahal izateko
[2]
.
Abenduaren 8an
,
Greziaren
erreskatea beste bi hilabetez luzatu zuten, horrela Atenasko gobernua eta troika hura ordezkatu behar zuen sistema negoziatzeko denbora edukiko zuten
[3]
. Hori dela eta, Samarasek zetorren astera aurreratu zuen Greziako presidentearen aukeraketa
[4]
.
Abenduaren 9an
, Samarasen ekintzak Greziako burtsaren jaitsiera handia eragin zuen
[5]
.
Abenduaren 23an
, bigarren itzulian ere ez zuten Greziako presidente izateko hautagaia aukeratu, izan ere,
Stavros Dimasek
200 boto behar zituen baina 168 jaso zituen.
Azaroaren 24an
, hirugarren eta azken bozketa egingo zuten
[6]
. Hauteskunde aurreratuak ondoan zituzten Grezian, izan ere, bigarren saiakeran ere Dimas presidente aukeratzea ez zuen lortu Samarasek.
Abenduaren 29a
zuen ≪arriskua saihesteko≫ azken aukera
[7]
.
Abenduaren 29an
, Greziako Parlamentuak
Stavros Dimasen
presidentetzarako hautagaitza bozkatu zuen. Baztertuz gero, hauteskundeak egin eta
Syrizak
irabazteko aukera zukeen
[8]
. Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreko hautagaiak 168 boto hartu zituen bigarren bozketan, eta kopuru berdina hirugarrenean ere. Baina 180 parlamentariren babesa behar zuen presidente izateko. Beraz, Dimasek ez zuen jaso babes nahikorik eta
urtarrilaren 25ean
egingo zituzten hauteskundeak Grezian
[9]
.
Gertaerak galerak sortu zituen
burtsan
eta
Syriza
alderdiaren balizko garaipena egoteko aukera sortu zen
[10]
. Ondorioz,
Greziari
eman beharreko diru-laguntzak eten zituen
NDFk
. Greziako buruzagiekin laguntzaren inguruko bilerak “Exekutibo berria botereaz jabetzen denean berriz hasiko” zituztela eman zuen jakitera
Nazioarteko Diru Funtsak
[11]
. Bestalde, Atenaseko Burtsak %3,91 galdu zuen galerak murriztu arren.
Europako
burtsa nagusiei kaltea sortu zien Greziako ezegonkortasun politikoak, baina azkenean Italia, Espainia eta Portugaleko burtsek bakarrik egin zuten behera
[12]
. Inkestetan,
Syriza
zen faborito hauteskundeetan
[13]
.
NDFk
adierazi zuen ez zizkiola Greziari ordainduko erreskateko azken 1.800 milioiak. Hala ere,
Alexis Tsipras
prest agertu zen EBko herrialdeekin negoziatzeko
[14]
.
NDFren
ustez Greziak iraun zezakeen erreskateko azken 1.800 milioiak jaso gabe. Bestalde,
Berlinek
adierazi zuen hurrengo gobernuak eskuak lotuta edukiko zituela.
Bruselak
, berriz, erreformekin jarraitzeko eskatu zuen
[15]
.
Urtarrilaren 4an
,
Grezia
eurotik
kanporatzen posible ikusten zuen Alemaniak. Kanporatzea saihestezina litzateke baldin eta,
Alexis Tsiprasek
hauteskundeak irabaztekotan eta Greziak erreformen bidea bertan behera uztekotan
[16]
.
Urtarrilaren 5ean
,
Francois Hollandek
Grezian hartutako konpromisoak bete beharko zituela gobernu berriak adierazi zuen. Bestalde,
Frantziako
presidentea
Angela Merkelekin
batuko zela zetorren asteburuan Europaren etorkizunaz eztabaidatzeko ere jakin zen
[17]
. Horrela, Europako Batasuneko agintariak Greziako hauteskundeen kanpainan sartu ziren
[18]
. Gainera,
Europako Batasunak
Grezia eurogunea zela eta atzera bota ezin aen erabaki bat zela esan zuen
[19]
.
Urtarrilaren 6an
,
Syriza
beldur kanpaina borrokatzen ari zen, ezkerrak hauteskundeetan garaipena erdietsiz gero Greziak eurogunean jarraituko zuela esanez eta hartzekodunekin negoziatuko zutela adieraziz
[20]
.
Urtarrilaren 7an
,
Martin Schulz
arduragabe ikusi zituen Greziari buruzko espekulazioak eta denek argi izan behar zutela eurotik ateratzea ez zegoela ezbaian adierazi zuen
[21]
.
Urtarrilaren 16ean
, Greziako hauteskundeak irabazi ahal izateko estrategia aldatu zuen Samarasek
[22]
.
Urtarrilaren 21ean
,
Syriza
ikusten zen dute garaile nagusitzat baina kalean ez zen horren eraginik. Beldurra eta etsipena ziren Greziako ordungo gai nagusiak
[23]
.
Urtarrilaren 22an
,
Syrizak
EBZren
erabakia ontzat jo zuen, izan ere, ≪beldurraren mezuarekin≫ bateraezina zela uste zuen. Bestalde, ≪aro berri bat≫ egongo zela adierazi zuen
Alexis Tsiprasek
[24]
.
Urtarrilaren 25ean
, lehen ministro bilakatu zen
Alexis Tsipras
. Bi eserleku falta zitzaizkionez gehiengo osoa lortzeko Greziar Independenteek babesa emango zioten
Syrizaren
gobernuari
[25]
. Egun berean,
Euroguneak
akordioak errespetatzeko eskatuko zion Greziari
[26]
.
Urtarrilaren 26an
, hamar ministerio izango zituela gobernuak jakin zen
[27]
.
Egun berean,
zorra
barkatzearen aurka azaldu zen
Alemania
, baina maileguen baldintzak aldatzeari buruz hitz egiteko prest azaldu zen
[28]
.
Urtarrilaren 27an
, arlo ekonomiko nabarmena zuen gobernua osatu zuen
Alexis Tsiprasek
Grezian. Defentsa
Anelen
eskuetan utzi zuen
[29]
.
Urtarrilaren 28an
,
Alexis Tsiprasek
"denbora" eskatu zion
Martin Schulz
Greziak "erreforma oso sakonak" egiteko
[30]
. Bestalde,
Troikaren
hainbat erabaki atzera botatzeagatik Greziako gobernu berriak
Atenasko
burtsak %9,24 galdu zuen
[31]
.
Urtarrilaren 29an
,
Greziako
Gobernuak
Troika
mintzakide moduan ukatu egin zuen
[32]
.
- ↑
a
b
c
d
Mikel Rodriguez,
≪Gerrak, diktadurak eta oraina≫
,
Berria
, 2015-01-25
- ↑
≪Greziak aurrekontuak bidali dizkio troikari negoziazio bidea zabaltzeko≫
,
Berria
, 2014-12-05
- ↑
Iker Aranburu,
≪Greziaren erreskatea beste bi hilabetez luzatu dute≫
,
Berria
, 2014-12-08
- ↑
Iker Aranburu,
≪Luzapena, porrotetan lehena≫
,
Berria
, 2014-12-09
- ↑
≪Samarasen jokoak Greziako burtsa amildu du≫
,
Berria
, 2014-12-10
- ↑
≪Bigarren itzulian ere ez dute aukeratu Greziako presidente izateko hautagaia≫
,
Berria
, 2014-12-23
- ↑
Xabin Makazaga,
≪Hauteskunde aurreratuak ate-joka dauzkate Grezian≫
,
Berria
, 2014-12-24
- ↑
≪Samaras: ≪Gero inork ezingo du esan ez zekiela≫≫
,
Berria
, 2014-12-28
- ↑
Jon Olano,
≪Urtarrilaren 25ean egingo dituzte hauteskundeak Grezian, Dimasek ez baitu jaso babes nahikorik≫
,
Berria
, 2014-12-29
- ↑
≪Urtarrilaren 25ean egingo dituzte hauteskundeak Grezian≫
,
EiTB
, 2014-12-29
- ↑
≪Greziari eman beharreko diru-laguntza bertan behera utzi du NDFk≫
,
EiTB
, 2014-12-29
- ↑
≪Atenaseko Burtsak % 3,91 behera egin du, baina galerak murriztu ditu≫
,
EiTB
, 2014-12-29
- ↑
Samara Velte,
≪Beste aukera bat Greziarentzat≫
,
Berria
, 2014-12-30
- ↑
≪Begi bat Syrizari begira, bestea Nazioarteko Diru Funtsari begira≫
,
Berria
, 2014-12-30
- ↑
Miren Garate,
≪NDF geldi, hurrengo gobernuaren zain≫
,
Berria
, 2014-12-30
- ↑
≪Grezia eurotik ateratzea bideragarri ikusten du Alemaniak≫
,
EiTB
, 2015-01-04
- ↑
≪Hollande: "Hartutako konpromisoak bete beharko ditu gobernu berriak"≫
Berria
, 2015-01-05
- ↑
Mikel Rodriguez,
≪Zalaparta hasi baino ez da egin≫
,
Berria
, 2015-01-06
- ↑
≪EB: 'Grezia eurogunea da, atzera bota ezin den erabaki bat da'≫
,
EiTB
, 2015-01-07
- ↑
≪Syriza beldur kanpainaren kontra borroka egiten ari da Grezian≫
,
Berria
, 2015-01-06
- ↑
≪Schulzek arduragabetzat jo ditu Greziari buruzko espekulazioak≫
,
EiTB
, 2015-01-07
- ↑
≪Greziako hauteskundeak irabazteko estrategia aldatu du Samarasek≫
,
EiTB
, 2015-01-16
- ↑
Jon Fernandez,
≪Etsipenaren irakurleak≫
,
Berria
, 2015-01-22
- ↑
Jon Fernandez,
≪Tsipras gehiengo eske, duintasuna berreskuratzeko≫
,
Berria
, 2015-01-24
- ↑
≪Lehen ministro karguaren zina egin du Alexis Tsiprasek≫
,
Berria
, 2015-01-26
- ↑
≪Eurogunea gaur bilduko da, eta akordioak errespetatzeko eskatuko dio Greziari≫
,
Berria
, 2015-01-26
- ↑
Jon Olano,
≪Varufakis izango da finantza ministro, hamar ministerioz osatutako gobernuan≫
,
Berria
, 2015-01-27
- ↑
Iker Aranburu,
≪Berlingo harresia jo du Atenasek≫
,
Berria
, 2015-01-27
- ↑
Xabin Makazaga,
≪Kutsu ekonomiko nabarmena duen gobernua osatu du Tsiprasek Grezian≫
,
Berria
, 2015-01-28
- ↑
≪Tsiprasek "denbora" eskatu dio Schulzi, Greziak "erreforma oso sakonak" egin ditzan≫
,
Berria
, 2015-01-29
- ↑
Iker Aranburu,
≪Merkatuek galera handiekin erantzun diete Tsiprasen lehen neurriei≫
,
Berria
, 2015-01-29
- ↑
≪Greziako Gobernuak ez du Troika mintzaidetzat aitortzen≫
,
Berria
, 2015-01-30