Homero
[1]
(
antzinako grezieraz
:
?μηρο?
;
Esmirna
,
Turkia
,
K.a. IX. mendea
–
Ios
,
Grezia
,
K.a. IX. mendea
)
poeta
klasiko
greziarra
izan zen.
Odisea
eta
Iliada
lan ezagunen egilea da,
literaturaren
historian berebiziko garrantzia dutenak. Erabilitako hizkera
greziera
joniarraren
aldaera zaharra da.
Homeroren irudian errealitatea eta
kondaira
nahasten diraː bere biografiari buruz ez baitago datu askorik. Adibidez, oraindik ez da aurkitu haren jaioterria. Itsua omen zen eta, bestalde, historialari batzuek poeta ibiltari bat zela diote, eta izen hori jarri ziotela.
Hadriano
enperadoreak
Delfosko
orakuluari galdetu zion Homeroz, eta honek benetan existitu zela esan zuen. Gaur egun, Homero antzinako Greziaren zabaltzailea izan zela esaten da. Batzuetan Homerori
Meonides
deitzen zitzaion,
Meonen
semea zelako.
Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubignac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren bi obra horien egilea bera ote den jartzen da zalantzan, obra horietan ageri diren moldaketak eta aldaketak begi bistakoak baitira.
Homero eta bere lazarilloa
(
William-Adolphe Bouguereau
,
1874
).
Joniarra bide zen eta, agi denez, Esmirna hirian jaio,
Kios
uhartean bizi eta Iosen hil zen.
Herodotok
dioenez K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen.
Iliada
eta
Odisea
bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera. Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta
helenismoaren
azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean. K.a. VIII. mendean
Hesiodo
eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren.
Pisistratoren
eta haren seme
Hiparkoren
agintaldian (K.a. VI. mendea), ezagunak ziren poemen testua finkatu zen.
Gero, K.a. II. mendean,
Bizantzioko
jakintsuek edizio kritikoa paratu zuten, ustezko interpolazioak alboratuz eta poema epiko biak 24 bana kantutan antolatuz.
Pergamo
hiriko eskolak, alabaina, bizantziarrentzat interpolazioak zirenak berriro testuan sartu eta, mendebalera iritsia den bertsioa moldatu zuen.
Florentzian
inprimatu zen lehen aldiz (1488).
Homero, 1812ko marmolean (Louvre museoa).
Homeroren testuen zabalkundea handia izan zen Antzinaroan bezala, Aro Modernoan ere. Poemagintza latinoaren sorreran eragin nabarmena izan zuen, batez ere
Virgiliorengan
. Baina azken honekiko lilurak itzali zuen Homeroren ospea Erdi Aroan eta Errenazimentuan. Ordea, erromantizismo ingelesak eta Alemaniako erromantizismoak berriro azaldu zituzten
Iliada
ren eta
Odisea
ren balioak. Bertako gaiak, pertsonaiak eta formak sinbolo bihurtu ziren handik hara. Greziar ispiritualitatearen interpretazioa da Homeroren lana, eta gizonaren psikologiaren ezagutzaren hasiera markatzen du.
Salbador Barandiaranek
itzuli zuen euskarara
Iliada (Iliasena).
Azurmendi, J.
2011: "Filosofia eta poesia: Platon eta Homero, Heidegger eta Holderlin" in Joxe Azurmendi (arg.),
Filosofia eta poesia
, Donostia, Jakin
ISBN 978-84-95234-43-8
Iturriotz, A. 2006:
Giza abere heroikoa kultura homerikoan
, Donostia, Jakin
ISBN 84-95234-29-7