Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerard Debreu
(
Calais
,
1921eko
uztailaren 4a
-
Paris
,
2004ko
abenduaren 31
) frantses ekonomista izan zen.
Parisko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1956), eta sei urte geroago lanean hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), Zientzia Ekonomikoetako eskolak ematen lehenbizi, eta Matematika irakasle gisa 1975etik aurrera. 1950eko hamarraldian, Kennet Arrow irakaslearekin batera, merkatu-ekonomia baterako matematika-eredu bat prestatu zuen. Ekonomistek Debreu matematikari onenetakotzat daukate.
Eskaintza eta eskariaren
alorra landu zuen batez ere,
Adam Smithen
teoriak matematikoki berresteko asmoz. 1972an, Frantziako
Ohorezko Legioaren
saria eman zioten. 1975ean, Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. 1983an
Ekonomiako Nobel saria
jaso zuen, merkatu-orekari buruz egindako lanengatik. Haren obra nagusia,
Balioaren teoria
(1959), ekonomia-liburu klasikoetako bat da.
|
---|
1969?1975
| | |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|