한국   대만   중국   일본 
Frantzisko Egia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Frantzisko Egia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Egia


Gerra-ministroa

1817ko ekainaren 19a  - 1819ko martxoaren 16a
Francisco Bernaldo de Quiros y Marino de Lobera (en) Itzuli - Jose Alos Mora (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1814ko maiatzaren 29a  - 1815eko martxoaren 25a
Manuel Freyre - Francisco Ballesteros (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1810eko urtarrilaren 31  - 1810eko maiatzaren 8a
Antonio Cornel Ferraz Doz y Ferraz (en) Itzuli - Eusebio Bardaji y Azara (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Durango 1750eko martxoaren 5a
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Heriotza Madril 1827ko urtarrilaren 6a  (76 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak militarra eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Kapitain nagusi
Parte hartutako gatazkak Konbentzioaren Gerra
Laranjen Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra

Frantzisko Ramon Egia Lopez de Letona ( Durango , Bizkaia , 1750eko martxoaren 5a - Madril , Espainia , 1827ko urtarrilaren 6a ) bizkaitar politikaria eta militarra izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1767an hasi zuen bere karrera militarra Espainiako Armadan , eta 1775ean Aljerren borrokatu zen hango piraten aurka. Sei urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren aldeko gerran Pensacola hartzen lagundu zuen. 1792an koronel, hurrengo urtean brigadier eta 1795ean kanpo mariskal izendatu zuten eta bost urte geroago Aragoiko Erreinuko komandante. 1801ean , Portugalen aurka borrokatu zen, eta gero, Iberiar Penintsulako Gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu.

Politikoki, absolutismoaren alde egin zuen, eta 1814an Fernando VII.aren Gerrako idazkari bihurtu zen, 1819ko ekain arte.

Granadako kapitain jenerala zela liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen eta 1820an iraultza liberalak Frantziara erbesteratu zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua. Fernando VII.ak Errege Estimuaren konde izendatu zuen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .