Frantziako Erresuma
Erdi Aroan
egungo
Frantziaren
inguruan sortutako estatua izan zen,
Antzinako Erregimenaren
garaian, errepublikak indarra hartu aurretik.
Frankoen
erresuma
bereizi ondoren,
Hugues Capet
tronura igo zenean mendebaldeko Frantzia betiko geratu zen bereizita
Germaniako Erromatar Inperio Santua
eratu zuen ekialdeko Frantziatik. Emeki emeki frankoen erresuma Frantziako Erresuma bilakatu zen. Lehen aldiz,
1204an
, Frantzia hitza erabili zen frantziarren erregearen menpeko lurrak adierazteko.
Hugues Capetek
agintearen makila hartzearekin,
Mendebaldeko Frantziak
behin betiko bereizi zen Inperiotik. Erregearen menpeko lurrak handitu ziren, baina haren ondorengoek ezi zioten eutsi tokian tokiko nobleziaren diziplinarik ezari. Hortaz, Frantziako erregeek ez zuten eginkizun handirik bete hurrengo urteetako pasarte garrantzitsuenetan, hala nola
Ingalaterrako konkistan
edo
Lehenengo Gurutzadan
.
Louis VI.aren
agintaldian hasi zen berriro sendotzen erregearen boterea.
Louis VII.ak
,
Akitaniako Leonorrekin
ezkontzean, lotura berriak sortu zituen hegoaldearekin. Haren semeak,
Philippe II.ak
,
Ingalaterrako
erregearen
Angevinar Inperioari
eraso zion eta,
Bouvinesko guduan
garaile aterata, Frantziako erregeen mendean zenbait lurralde jarri zituen:
Normandia
,
Maine
,
Anjou
eta
Touraine
. Estatua zentralizatzen hasi zen, hiritarren eta noblezia txikiaren laguntzarekin, noblezia handiaren kalterako.
Louis IX.ak
(San Luis) amaiera eman zion Ingalaterrarekiko gatazkari (Parisko hitzarmena,
1259
) eta nazioarteko gatazken epaile bilakatu zen Frantziako monarka.
Philippe III.aren
eta
Filipe Ederraren
erresumek areago sendotu zuten Frantziako monarkia. Filipe Ederraren agintaldian estatua garatu zen
erromatar zuzenbidea
oinarri hartuta. Erregeak, erresumaren batasuna haren irudiaren inguruan irudikatu nahian, lehen aldiz deitu zituen
Estatu Nagusiak
(
1302
). Haren menpeko lurrak handitu zituen
Nafarroako
tronua ere ezkontzaren bidez bereganatuta, eta lortu zuen Klemente V.a aita santu frantziarra
Erroma
utzi eta
Avignonera
joan zedin. Filipe Ederraren seme guztiak ondorengorik gabe hil ziren, eta,
Kapetar leinua
agortu zen (
1328
).
Kapetar leinua agortuta,
Philippe de Valois
bihurtu zen errege. Hala ere,
Ingalaterrako
erregeak ere Frantziako koroa aldarrikatu zuen berarentzat, eta, aldarrikapen horietatik piztu zen Ehun Urteko Gerra, Frantziako lurzoruaren gainean borrokatu zena.
1346an
Ingalaterrak egundoko garaipena lortu zuen
Crecyko guduan
, eta
1356an
Frantziako erregea preso hartu zuten.
Charles V.ak
horri ez ezik, barneko zatiketari eta jende xehearen matxinadari (
Jacquerie
) ere aurre egin behar izan zien. Eta Charles V.ak arrakasta izan arren, hurrengo urteetan ingelesak nagusitu ziren berriro.
Agincourteko guduan
(
1415
) Ingalaterrako garaipena erabatekoa izan zen, eta
Ingalaterrako Henry V.ak
Frantziako errege izendatu zuen bere burua. Edonola ere, errege ingelesaren heriotzarekin Frantziako susperraldia etorri zen, eta,
1453arako
, ingelesak bota zituzten Frantziako lurzorutik.
Erregearen aginte zuzenaren menpeko lurrak handitu ziren hurrengo urteetan.
Bretainia
eta
Borboien lurrak
bereganatuta, Frantziako Erresuma
Francois I.aren
garaian egungo Franzia bezalakoxea zen. Probintzietako aferak kontrolatzeari ekin zion erregeak bere menpeko mandatariak bidalita.
1539an
Villers-Cotteretesko ordenantzak
hartu zuen indarra,
frantsesa
erresumaren hizkuntza ofiziala bihurtzen zuena.
Henri II.aren
heriotzaren ondoren, haren hiru semeek ordeztu zuten boterean banan-banan. Alabaina,
1562tik
aurrera
erlijio gerrek
suntsitu zuten erresuma,
katolikoek
eta
higanotek
elkarren kontrako borroka latz eta ankerrean. Azkenean,
1589an
,
borboi
leinukoa zen
Henrike III.a Nafarroakoa
bihurtu zen errege eta herrialdea bakera eraman zuen.