Euskal Gutxiengoa
(
gaztelaniaz
:
Minoria Vasco-Navarra
)
1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan
euskal hautetsi
eskuindar
foruzaleek
,
jeltzaleak
barne, eratutako
parlamentu-taldea
izan zen,
Gipuzkoan
,
Bizkaian
(
Euskal Herriarentzako Sortarauaren Aldeko
Hautagaitzak) eta
Nafarroa Garaian
(Koalizio katoliko-foruzalea) hautagaitza bateratuak eta
Araban
hautagaitza elkartuak (
Oriolen
Hautagaitza "Katoliko-foruzalea" eta
Olanoko
Hautagaitza sortarauzalea) osatu ostean. Lau herrialdeetako hautagaitzak orokorrean aipatzeko
koalizio katoliko-foruzale
izena erabiltzen da.
Gorteetan taldearen izena
Minoria Vasco-Navarra pro Estatuto
izatea adostu zuten; izenari zegokiola,
Jose Antonio Agirrek
hau azaldu zuen:
Jelkideoi azalpen bat zor dizuet: Ez genuen guk, diputatu abertzaleok, Gutxiengoari
vasco-navarra
[eusko-nafarra] izena eman nahi, ezpada
vasca
[eusko] baino ez, zuek gu bezain euskotar zaretelako (nafarrak), baina hori onartu genuen goi-ardurak eskaintzen zigun abagune historikoa galtzeko arriskuan, alegia, gure historian lehenengo biderrez Euzkadi fronte gehiengodun batean aurkeztea gure burujabetza bidegabeki daukaten Gorteetara, askatasun-aldarrikapen bat fronte erkidean egiteko; askatasun hura osoa izan ez arren, gero eta emakida gehiago eta handiagoak lortzeko bidea irekitzen zuena...
1933ko urriaren 22an
Iruneko
Gaiarre antzokian
emandako hitzaldia
[1]
Edozelan ere, euskaraz Euskal Gutxiengo izena ematen zaio.
[2]
[3]
1
Nafarroa Garaian ere hautatu zutenez, Bizkaiko herrialdeko diputatu-agiria utzi eta haren tokia
Manu Robles-Arangizek
hartu zuen.
Hautagaitzek guztira 15 hautetsi lortu zituzten:
EAJko
6, 4
karlista
eta 5 askotariko katoliko; Bloke errepublikazale-sozialistak, ostera, Hego Euskadin 9 hautetsi baino ez zituen lortu, baina
ezkertiarrak
Espainiako Gorteetan
erabat nagusitu ziren.
Gutxiengoa lehenengo biderrez Donostiako
Londres hotelean
bildu zen 1931ko uztailaren 5ean.
Joaquin Beuntza
Gutxiengoaren buru esleitu zuten, eta Jose Antonio Agirre idazkari. Taldekideek bat egiten zuten erlijio-idealak babestean,
foruak
erabat leheneratzean eta, zehatz-mehatz, Euskal herriarentzako Sortaraua aldeztean.
Uztailaren 12an gutxiengoari agur egiteko Gernikan jendetza berariaz elkartu zen; ekitaldi hartan parlamentu gutxiengoaren helburu nagusiak adierazi ziren: euskal berjabetasuna eta
Lizarrako sortaraua
gogo biziz aldeztea eta Eliza babestea.
Jesus Maria Leizaola
uztailaren 28an sortutako Konstituzio Batzordean gutxiengoaren ordezkari hautatu zuten; batzorde hartara erreferendumean onetsitako Kataluniako
Nuriako estatutua
iritsi zen, Lizarrakoa, ordea, urte hartako irailaren 22an Udalburuen Higikundeari atxikitako
udalburuek
eskuetaratu zuten. 1931ko uztailaren 29an Euskal Gutxiengoaren Parlamentuko lehenengo mintzaldia izan zen, Beuntzak egina. Hitzaldian Gutxiengoko kideen ideologien arteko oinarrizko lotuneak aurkeztu zituen
Konstituzioak
Lizarrako sortaraua deuseztatu zuen; izan ere, sortarauak Euskadiri
Egoitza Santuarekin
harreman berjabeak izateko eskumena aitortu zion, Konstituzioak, ostera, eskumen hura erdiguneko estatuari esleitu zion. Gutxiengoa Gorteetan jarraitu zuen, baina 1931ko urriaren 13an kideek euren parlamentuko aulkiak utzietsi zituzten, Espainiako Konstituzio berriko 24. artikuluaren, geroago 26.aren, (erlijioaren auzia) aurka protesta egiteko. Konstituzioa onetsi arte, Parlamentura ez joatea erabaki zuten, ez zuten-eta hura ekoiztean eta onestean eskurik hartu nahi. Horiek horrela, Konstituzioa abenduaren 9an onetsi zuten Euskal Gutxiengoaren boz eta bertaratze barik.
Egun haietatik aurrera, erlijio-asalduraren eraginez, talde honen baitako zatiketa sortzen hasi zen.
EAJk
, egoera berriaren barruan, berjabetsun-auziarentzako irtenbideak bilatzeari ekin zion; haren aliatu eskuindar antierrepublikazaleek, ostera, bereziki
karlistek
, egoera berria ezelan onartzeari uko egin zioten. Jeltzaleek
Alcala Zamora
katolikoa lehendakari izatearen alde bozkatzeak boz-batasuna hautsi zuen, eta lehenengo arrakalak ireki zituen abenduaren 10ean. Eta hura ez zen lehenengo tirabira izan, ez eta bakarra ere;
Aizpun
nafar liberala euskal udalen Sortarau berria ekoizteko batzordean sartu zen, berebat, karlistentzako onartezina zena.
Bestalde, 1932ko maiatzean, Gorteetan Kataluniako Estatutuari buruz gertatutako eztabaidek berjabetasunaren inguruko eskuinen jarrera antinomikoa agerian utzi zuen, eta horrek jeltzaleei gogoeta eragin zien. Hala ere, egoera are gehiago zaildu zen, eze tokiko ezkertiarrek, bereziki nafarrek, EAJri sektarismoa eta Errepublikarekiko fideltasun zalantzatia erantzuki egiten baitzioten. Gibel-beldur horrek
Elkarte Tradizionalistaren
txeragabetasunarekin bat egin zuen; horren ondorioz, 1932ko ekainaren 19an, Nafarroa berjabetasun-prozesutik bereizi zen, eta, horren ostean,
Oriolek
Arabarekin eragiketa bera egiten saiatu zen.
1932ko uztailean, Euskal Gutxiengoa Euskal Herriko Udalburuen Batzordearekin
Azpeitian
bildu zen. Bileran Iruneko Batzarrean (ekainaren 19an) gertatutakoari buruz mintzatu ziren, nahasmendu eta ezin konponduak gertatu baitziren. Azpeitiko bileraren ostean, Gutxiengoa desegin zuten. Parlamentuari zegokiola, baina, Batzordeetan tokirik ez galtzeko,
1933ko hauteskundeetara
arte jarraitu zuen. 1933ko hauteskundeetan Euskal Gutxiengoko kideak bereiz aurkeztu ziren.