Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugeniusz Frankowski
(
Siedlce
,
1884ko
azaroaren 21a
-
Pozna?
,
1962ko
otsailaren 8a
) poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista,
euskalaria
eta museologoa izan zen.
Siedlceko
gimnasioan
ikasi zuen. Eskolatik egotzi zuten polonierazko hezkuntzaren alde borrokatzeagatik.
?ytomierzeko
gimnasiora aldatu zuten, baina berriro ere ikastetxetik kanporatu zuten
1905eko Poloniar Iraultzan
parte hartzeagatik. 1907an, azkenik, unibertsitaterako sarbide probak gainditu zituen Siedlceko gimnasioan. Urte berean ere, Natur Zientziak eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen
Jagellondar Unibertsitatean
. 1911 eta 1914 bitartean eta 1921tik 1922ra Jagellondar Unibertsitateko Antropologia Katedrako urgazle egon zen. 1921an Arkeologian eta Antropologian doktoratu zen
Włodzimierz Demetrykiewicz
irakaslearen gidaritzapean. 1922an etnografia eta etnologia irakasle izateko habilitazioa lortu zuen
Varsoviako Unibertsitatean
Ludwik Krzywicki
irakaslearekin. Bertan irakatsi zuen 1922tik 1928ra. 1926an ezohiko irakasle izendatu zuten, eta 1948an etnografia eta etnologia ohiko iraskasle
Pozna?go unibertsitatean
.
1921tik 1939ra
Varsoviako Etnografia Museoko
zuzendaria izan zen. Bere zuzendaritzapean museoa jarduera hezigarriekin engaiatu zen. Alta,
Bigarren Mundu Gerra
zehar, museoaren gordailua erabat suntsitu zen. 1939 eta 1944 bitartean Poloniako etnografia, etnologia orokorra eta museologia irakatsi zituen
ezkutuan
. 1944ko azaroaren 1etik 1945eko martxoaren 30era geografia eta aritmetika irakasle egin zuen lan Kuarteletako Nekazaritza Eskolan.
Ikerketa etnografiko eta antropologiko ugari egin zituen
Polonian
eta
Europan
zehar.
Euskal Herriko
ikerketa etnografikoari eta museologia etnografikoari ekarpenak egin zizkien.
[1]
Hainbat ikerlan argitaratu zituen, horietatik batzuk
gaztelaniaz
,
frantsesez
,
portugesez
eta
alemanez
.