|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Espazioaren esplorazioa
gizakiak
kanpo-espazioa
ezagutzeko egindako ikerketa da. Horretarako,
astronomia
eta espazio-teknologia erabiltzen ditu. Esplorazio fisikoan gizakiek gidatutako
espazio ontziak
zein automatikoki gidatutako zundak erabiltzen dira.
Aspaldidanik aztertu da zerua eta bertako
argizagiak
, baina XX. mendearen erdialdera
suziriak
garatu arte espazio horren zuzeneko azterketarik ezin izan da egin.
Kopernikoren
aurrerapenak bizkor garatu zuten
astronomiaren
alorra. Zientzialari poloniarrak
Ptolomeoren
sistema zalantzan jarri zuen planetak eguzkiaren inguruan mugitzen zirela adieraziz. Horrela,
astronomia modernoaren
oinarria izango zen
teoria heliozentrikoaren
sortzaile bihurtu zen. Hala ere, teoria honek zuzenketa nabariak behar izan zituen planeten mugimenduari azalpena eman zezan esferen perfekzioa zela eta.
1609an
,
Galileok
bere lehenengo teleskopioaren sorrerarekin
Artizarraren
faseak ikustea lortu zuen. Behapen hauek
Ptolomeoren
astronomia deuseztatu zuten eta
Kopernikoren
teoriak berrestu zituzten. Halaber,
Galileok
Esne Bidea
izar-multzo gisa eta
Jupiterren lau satelite nagusiak
aurkitu zituen. Aitzitik, esan ohi da
teleskopioaren
sortzailea
1608an
Hans Lippershey
izan zela eta urtera
Galileok
mekanismoa hobetu zuela organo baten hodi zahar bat erabiliz.
Keplerrek
, planeten ageriko posizioari buruzko behaketa zehatzaz baliatuz, planeten mugimenduari buruzko legeak finkatu zituen. Planetek
Eguzkiaren
inguruan
orbita eliptikoak
abiadura desberdinean irudikatzen zituztela ondorioztatu zuen.
Newtonek
planeten erakarpen indarra
Lurraren
grabitatearekin parekatzea lortu zuen. Zientzialari ingelesak grabitate indarrak gutxiagotu egiten zela distantziaren karratuaren arabera erakutsi zuen eta honek
Kepleren
planeten mugimenduari buruzko teoriaren jatorria izan zela frogatu zuen.
Grabitate unibertsalaren
legea ikusgai jarri zuen.
Bitartean, era guztietako aurkikuntza zientifikoak eman ziren, gizakien hegan egiteko gura izan zen horietako bat. Hasieran, txorien hegalen mugimendua imitatuz hegan egiten lortu zitekeela pentsatzen zen, eta XIII. mendean
Roger Baconek
airea baino astunagoa zen tramankuluak hegan egin zezakeela adierazi zuen. XVI. mendearen hasieran,
Leonardo da Vincik
, historiako jeniorik garrantzitsuenetarikoak (
arkitekto
,
eskultore
,
margolari
,
biologo
,
musikari
,
filosofo
,
idazle
eta
ingeniaria
), gerora bihurgarri izango ziren diseinuak garatu zituen. Airea baino astunagoa izanik hegan egin zezaketen hiru tramankulu asmatu zituen:
planeagailua
,
helikopteroa
eta
ornikopteroa
(txoriek bezala mugi zezakeen makina). Halaber,
Galileo
ikerketa esperimentalaren aitzindaria izan zen. Historian zehar, hegan egiteko gailuen diseinuak burutu ziren, gehienek porrot egin zuten, baina airea menperatzeko eta hegan egiteko ametsa bete zen, gero eta azkarrago eta urrunago. Aitzitik, gizadia hegan egiteaz ez zen konformatzen eta bere muga zeruaz gaindi ezarri nahi zuen,
espazioan
alegia.
Astronautikak
arazo ugari mahaigaineratu zituen.
Lurraren
erakarpena gainditzeko zailtasuna zen oztopo nagusia, arazoari aurre egiteko ibilgailuaren abiadurak infinitutik
Lurrera
jausten den gorpu batek hartzen duen abiadura adina behar zuen. Ihes egiteko abiadura segundoko 11.200 metrokoa da, hots, 40.320 km/h. Jaurtitutako
ontzi
batek 8.000 m/s-ko abiadura gainditzea lortzen ez badu
Lurrera
jausiko litzateke. 8.000 m/s-ko
abiadura
gainditzean ihes egite-abiadura gutxiago bada, ontzia ez litzateke jausiko
Lurrera
, baina ez luke bere erakarpenetik ihes egingo planetaren
indar zentrifugoak
bere grabitatearen eragina orekatuko baitzuen, horrenbestez bere
orbitan
iraungo luke (8.000 m/sg gutxiengo abiadura da satelite bat
orbitan
jarri ahal izateko).
8.000 m/s baino gehiagoko abiadurarekin
orbitak
eliptikoak
bihurtzen dira. 11.200 m/s-ko abiadurarekin ontziak
Lurreko erakarpena
gaindituko zuen horretatik erabat aske geratuz.
Atmosferatik
doazen
hegazkinek
euren
eragile
eta
hegoei
esker maniobratzen dute ibilgailu bera
grabitatearen indarrari
eutsiz airean. Haatik,
espazio ontzi
batek ezin du erabili
hegorik
bere burua eusteko
espazioan
airerik
ez dagoelako. Altueran mantentzeko.
orbitan
sartu behar da, horretarako
hegoen
ordez
koheteak
behar dira
ontzia
bultzatzeko eta maniobra dezan.
K.a. XVII. mendean
Txinan
lehenengo suziriak asmatu ziren bolbora erregai solido gisa erabiliz.
Ikatza
,
sulfuro
eta
gatzaren
nahasketa erabiliz
banbu-kanaberak
betetzen ziren eta jaiegunetan zeremonial suen legez botatzen ziren.
1405ean
txinatarrek
suziriak
eta
bolbora
erabiltzen zituzten defentsarako armatzat. Esaterako,
1258an
mongolek
suziriak erabili zituzten
Bagdad
erasotzeko. Gerora,
Luis IX.a Frantziako
erregearen armadak erabili zituen.
1300an
suziria Europako herrialdeen armategietara hedatu zen, eta edozein gudatan erabiltzen hasi ziren,
Orleansen
Ehun Urteko Gerran
, besteak beste. Horrela, pixkanaka euren irismena eta hegaldiko egonkortasuna hobetzen joan zen.