Wikipedia, Entziklopedia askea
1654 eta 1667 arteko Erruso-Poloniar Gerra
,
Hamahiru Urteko Gerra
ere deitua,
Errusiar Tsarerria
eta
Poloniar-Lituaniar Batasuna
arteko gerra izan zen. Polonian, ≪suediar
uholde
≫ delakoaren zatitzat hartzen dute, bigarren
Iparraldeko Gerran
zehar gertatu baitzen. Gerrak lurralde irabazi nabarmenekin amaitu zuen Errusiarentzat eta ekialdeko Europako potentzia handiko kategoriara igo zen, aurretik zegoen Poloniar-Lituaniar Batasuna ordezkatuz.