Wikipedia, Entziklopedia askea
Juduen hilketa
Ivanhoroden
(
Ukraina
). Emakume bat umea bere gorputzarekin babesten saiatzen da,
Einsatzgruppen
taldeko kideek hurbiletik tiro egiten duten bitartean
Einsatzgruppen
(
ekintza-taldeak
esan nahi duen
alemanezko
hitza; singularra:
Einsatzgruppe
), izen osoa
Einsatzgruppen der Sicherheitspolizei und des SD
,
Alemania Naziko
Schutzstaffel
-en (SS) unitate hiltzaile mugikorrei ematen zitzaien izena da
[1]
.
Bigarren Mundu Gerran
, talde hauek masa-hilkintzak egin zituzten
Ekialdeko Europan
, gehienean tiroka. Garrantzi handia izan zuten nazien politika genozida gauzatzeko tenorean eta, beste erakunde kriminal batzuekin batera,
Porraimos
eta
Holokaustoaren
arduradunetakoak izan ziren. Talde hauek milioi eta erdi lagun inguru hil zituzten, gehienak
juduak
[2]
.
1939ko
irailetik aitzina,
Hitlerren
aginduz eta
Wehrmacht
jakinaren gainean zegoela, 60.000 lagun inguru hil zituzten
Polonian
: juduak (7.000 inguru), buruko gaixoak, intelektualak, apaiz katolikoak eta nobleak
[3]
[1]
.
1941eko
ekainean
Bizargorri Operazioa
hasi zenetik,
Sobiet Batasunean
(gehienbat
Ukraina
eta
Herrialde Baltikoetan
) eta
Balkanetan
, Wehrmachtekin elkarlanean, juduak,
ijitoak
,
komunistak
eta ezindu fisiko eta psikikoak erailtzen jardun zuten
[2]
. Esaterako, 1941eko irailean 33.771 judu hil zituzten, bi egunez,
Babin Jar-en
(Ukraina)
[4]
, eta 1941eko azaroaren 30etik abenduaren 8ra, 25.000 Rumbulako oihanean (
Rigatik
hurbil,
Letonia
)
[5]
.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean,
Einsatzgruppen
taldeetako 24 goi-kargu epaituak izan ziren
Nurenbergen
,
gerra krimenez
eta
gizadiaren aurkako krimenez
akusaturik. Hamalau heriotzara (lau bete ziren) eta bi bizi bitarteko espetxera zigortuak izan ziren.