Kontxako Banderaren
eguneko giroa
kaian
(1926)
Donostiako arraunketa
hirian sendo errotutako
kirola
da, tradizio handikoa eta urteetan zehar talde eta elkarte ugari sortu dituena.
Traineru
arraunketako
kirola, kostako herri guztietan bezala,
arrantzaleen
lanbidetik sortu zen
Donostian
ere
XIX. mendearen
amaieran, eta, arrantza-jarduera indartsuko hiria izanik, parte hartze zabala izan zuten bertako kuadrillek garaiko estropada eta desafioetan.
Luis Karril
eta
Kiriko
bezalako lege zaharreko
patroi
donostiar handiak izan ziren garai hartan.
1920ko hamarkadaren
inguruan
arrantza
ontziak higiarazteko arrantzaleen giza indarra erabiltzeari utzi zitzaionean, hiriko elkarteek hartu zuten kuadrillak eratzeko eta sustatzeko ardura, eta, hamarkada batzuk geroago, arraun klub modernoek hartu zuten haien lekukoa. Kirol honek Donostian beti eragin izan duen grinaren erakusgarri da datu hauxe: Kontxako Banderan
12 elkarte donostiar
desberdinek parte hartu dute, eta,
kaiko
edo
Parte Zaharreko
arrantzale giro hertsian ez ezik,
Loiola
,
Martutene
eta
Ibaeta
auzoetan ere sortu izan dira arraun taldeak eratzeko ekimenak.
Kirol emaitzen aldetik denboran zehar gorabeherak izan dituzten arren, talde horiek guztiek hainbat
Kontxako Bandera
lortu dituzte (Donostia hirugarrena da sailkapen nagusian), baita maila goreneko txapelketak ere arraun modalitate guztietan: (
traineruetan
,
trainerilletan
,
bateletan
,
aulki mugikorreko
kategoria guztietan eta
Mediterraneoko llautetan
).
Arraunketa olinpikoan
ere jarduera zabala izan dute Donostiako arraunlari eta taldeek, 1920ko hamarkadan hasi eta modalitate honetan era jarraituan aritzen lehenak izan baitziren bere inguruan.
Kontxako Bandera
(1915). Argazkian lehian ageri diren bi traineruetako bat Donostiakoa da, urte horretan garailea izan zena
Soterotxo
patroi zela.
Traineru
arraunketako
kirola, kostako herri guztietan bezala,
arrantzaleen
lanbidetik sortu zen
Donostian
ere
XIX. mendean
, eta, arrantza-jarduera indartsuko hiria izanik, parte hartze zabala izan zuten bertako kuadrillek garaiko estropada eta desafioetan.
Donostian dokumentatua dagoen traineru-estropadarik zaharrena
1845
urtekoa da.
[1]
[2]
[3]
Urte hartako abuztuaren 12an,
Gipuzkoako
bederatzi traineru lehiatu ziren (Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku)
Kontxako uretan
eta Donostiako trainerua izan zen irabazlea. Garaiko kazetek diotenez, tenplete gisako bat jarri zioten
Isabel II.a
erreginari Apaizen pasealekuan, eta handik estropadez gozatzen izan omen zen familiarekin batera.
[4]
[5]
[6]
[7]
Hurrengo urteetan ere hainbat estropada jokatu ziren. Horrela, beste aipamen bat
1852koa
da,
abuztuko Amabirjinaren egunean
(15ean) antolatutako estropada bat aipatzen denekoa.
[8]
[9]
Traineru donostiar baten aipamen zuzena egiten den beste estropada bat
1853koa
da,
Baionan
jokatutako estropada bati buruzkoa.
[10]
1858an
, hamaseina arraunlariko bi ontzi lehian aritu ziren beste estropada bat dago dokumentatua Donostian (
Napoleon III.a
lekuko izan zuena).
[4]
Hala ere, donostiar arraunketaren benetako historia
1879an
hasi zen. Urte hartako
Kontxako Banderan
, historiako lehenean, donostiarrek parte hartu zuten eta, hain zuzen,
Lequeitiana
traineru donostiarra atera zen irabazle.
[11]
[12]
Lanbidez arrantzan aritzen patroien garaia zen traineru lehiaketen lehen urte haiena; patroi bakoitzak egunerorko arrantza jardunean lankide zituen arrantzale-arraunlarien kuadrilletan oinarrituz osatzen zituen tripulazioak estropada eta desafioetarako. Patroia zen kuadrilla horietan nagusi eta buru nabarmena, eta, horregatik, patroi famatu handien izenak datozkigu oroimenera donostiarren garai haiek gogoratzean, hala nola
Luis Karril
, "
Kiriko
" edo "
Soterotxo
".
Donostiako traineruek historian izan duten mailarik onena garai honetakoa dela esan daiteke.
XIX. mendeko
azken hamarkadetan eta
XX. mendeko
lehenetan punta-puntakoak ziren traineru donostiarrak, Kontxako Banderan lortutako garaipen ugariek erakusten duten moduan: banderaren
lehen 30 edizioetatik
13 irabazi zituen Donostiak, eta oraindik
indarrean dagoen errekorra
lortu zuten, jarraian 7 bandera eskuratuta 1883-1894 bitartean. Hauek dira garai horretako patroirik ezagunenak:
Juan Kruz Karril "Txorrolo"
Kontxako Bandera
(1915)
1879an
Kontxako historiako lehenengo bandera irabazi zuen patroia dugu
Juan Kruz Karril
(ezinenez, "Txorrolo") patroia,
Luis Karril
handiaren anaia. Hainbat lekutan Pasaiako
Avante
agertzen bada ere lehen bandera horren irabazle modura, garaiko egunkariek argi uzten dute
Lequeitiana
traineru donostiarra izan zela garailea,
Orioko
bi traineruren aurretik geratuta.
[11]
[12]
[13]
Hurrengo urtean,
1880an
, bigarren gelditu zen.
1889an
eta
1890ean
ere parte hartu zuen, baina Luis Karril anaia nagusitu zitzaion, eta
1892an
, berriz,
Kiriko
.
Joxe Jabier Uresberueta
1883ko Kontxako Bandera
irabazi zuen
Angelita
traineruarekin. Bigarren geratu zen
1898an
eta
1906ko Kontxako Banderan
ere parte hartu zuen.
Luis Karril
handiari irabazi zion 1882an Kontxako estropada batean, baina argitzeke dago Kontxako Bandera zen ala bestelako estropada bat zen.
[14]
Patroi aritu aurretiko garaian, arraunlari gisa,
Getaria
eta
Donostiako
bi
batelen
arteko desafio ospetsu batean irabazle izan zen, artean gaztetxo zela, 1869an.
Izurdia
eta
Potakorra
zuten izena, hurrenez hurren, getariarren eta donostiarren batelek, eta bertsopaperetan jasoa ere geratu zen desafio sonatu hura.
[15]
Jendea arroketan,
Kontxako Bandera
ikusten (1915)
Kirol-jardueraz aparte,
Donostiako portuan
sardina eta antxoaren arrantzarako ohiko traineru eta lantxen ordez arrantza-baporeak sartu zituen lehen arrantza-patroia izan zen
[14]
[16]
(beste erabilera batzuetarako bapore handiak lehendik sartuak zituen Mercader familiak, 1877tik aurrera). 1900ean,
Pierre Mari
baporea erosi zuen Donibane Lohizunen, eta
Denak-Bat
izen berria emanda, Donostian matrikulatu zuen. Gerora, beste bapore batzuk ekarri edo eraikiarazi zituen.
Jose Mari Iturriza
1887ko
Kontxako Bandera irabazi zuen
Jose Mari Iturrizak
. Iturriza abizeneko patroi batek beste edizioren batean parte hartu zuen, baina izena agertzen ez denez, ezin da jakin Joxe Mari ala beste urte batzuetan agertzen den Manuel zen.
Luis Karril
Donostiako arraunketaren eta, oro har, traineru arraunketaren historiaren ikono handienetako bat da.
Kontxako Banderari
dagokionez,
1889ko
eta
1890eko
banderak irabazi zituen
Luis Karrilek
. Baina benetan ospetsu egin zuena 1890ean jokatutako
Ondarroaren aurkako desafioa
izan zen. Seguru asko arraunketaren historian sonatuena izan den desafio hark ikusmira bizia sortu zuen, eta apustu ikaragarriak izan ziren alde baten eta bestearen alde; estropada irabazita, Luis Karril erabateko idolo bihurtu zen donostiarren artean.
[17]
Estropada famatu haren ondoren,
Baionako
traineru batek beste desafio bat bota zion Donostiari, baina oraingoan Luis Karrilen mutilek galdu egin zuten, zirkunstantzia polemiko eta guzti (abordatu egin zuten, antza, donostiarren trainerua, eta estropada irabazteko aukerak galdu zituen hor).
[18]
Porrot horri zela medio, uko egin zion aurrerantzean Donostiako trainerua gidatzeko zereginari, eta
"Kiriko"k
hartu zuen traineruaren ardura, Karrilek berak hala gomendatuta.
Luis Karril ezaguna da, era berean, heriotza tragikoa izan zuelako. Bere arrantza kuadrillarekin arrantzan ari zela, haize bolada bortitz batek txalupa irauli eta kroskoari eutsita iraun behar izan zuen luzaro, bere kuadrillakideak bezala. Hala ere, indarrak azkenean huts egin eta banaka-banaka asmatu eta itota hiltzen joan ziren. Arrantza kuadrillako lau arrantzale besterik ez ziren salbatu. 1892ko urriaren 19a zen.
Leku askotan jaiotzez asturiarra zela agertzen bada ere, Luis Karril donostiarra zen, bere familia osoa bezala
[19]
[20]
. Luis Karrilek
Torrekua
goitizena zuen (Luis
Torrekua
), Torrean bizi zelako, garai batean Itsas Kontsuletxe izandakoan, gaur egungo
Euskal Itsas Museoan
[21]
. Hain zen ezaguna goitizena,
1889ko Kontxako Banderaren
agirietan irabazlea ez da Luis Karril izen-abizenez ageri,
Luis Torrekua
goitizena bakarrik aipatzen da
[19]
.
Kontxako bandera
txalupa batetik ikusten (1918)
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
[22]
Kontxan garaipen gehien lortutako patroi donostiarra da
"Kiriko"
: guztira 5 Kontxako Bandera lortu zituen. 1891n Donostiako traineruaren lema hartu eta
1891ko Kontxako Banderan
garaile atera zen,
1892an
eta
1894an
bezalaxe. Hurrengo urtean,
1895ean
, traineru donostiarrei debekatu egin zitzaien parte hartzea, azken urteetan nagusi zirenez (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte,
jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra
); horrela, antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi zuen.
[23]
Kirikoren garaipenak ordea ez ziren amaitu: urte batzuetan traineru donostiarraren gidaritza utzia izan ondoren, 1910eko hamarkadaren bukaeran berriro ere traineruaren ardura hartu eta Kontxako bi bandera gehiago (
1918
eta
1920
) eta
Abrako bandera
sonatua (1919) lortu zituen.
[24]
[25]
Azken bandera horretan egin zuen arraunketaren historian hain famatua den "
Kirikoren ziaboga
,"
[26]
[14]
traineru lehiakideari aurrea hartzeko aukera eman omen zion ziaboga paregabea.
[27]
[28]
Izan ere, Kirikok ziaboga emateko modu berritzaile bat plazaratu zuen. Nolabait esan liteke ziaboga emateko era modernoaren sortzailea dela. Hori eman zuen aditzera garaiko kronikari batek
1894ko Kontxako Banderan
aritu zen Kirikoren ontziaren maniobra iruzkindu zuenean.
[29]
[30]
Frantzisko Silva
Jendea arroketan,
Kontxako Bandera
ikusten (1917)
1897ko
Kontxako Bandera irabazi zuen
Frantzisko Silvak
,
[14]
eta hamarkada horretako beste ia edizio guztietan ere hartu zuen parte:
1892
,
1894
,
1896
,
1898
,
1899
eta
1900
. Goian aipatu bezala,
1895ean
Donostiari ez zitzaion Kontxan parte hartzen utzi, beste herrietako traineruek parte hartzeari uko egin ez ziezaioten;
[23]
traineru donostiar batzuentzat beste estropada bat antolatu zen beste egun batean, kontsolazio gisa-edo, eta Silvaren ontziak irabazi zuen.
Fraixku
[31]
Bakeriza "Soterotxo"
[32]
Jendea hondartzan,
Kontxako Bandera
ikusten (1926)
Bizibidez arrantzalea zen
[33]
, garaiko arraunlari eta patroi gehienak bezala (azken arrantzale urteak, Donostian oso ezaguna zen
Trinido
arrantza-ontzian egin zituen)
[31]
.
Patroi honen kirol-garaipen nagusiak
1915eko
eta
1922ko Kontxako Banderak
izan ziren.
1915ean
donostiarrek ez zuten trainerurik ateratzeko asmorik, baina azkenean
Soterotxo
jarri zen traineruko lemazain, eta bere kuadrilla ekarri zuen trainerurako. Hirian ez zen ongi ikusten egitasmo hori, Soterotxo
kaxkarintzat
baitzeukaten, eta beldur ziren ez ote ziren kuadrilla horrekin barregarri geldituko.
[34]
[14]
Azkenean, baina, pronostikoak hautsi eta garaile atera zen Donostiako trainerua. Urte hartan faborito nagusi zen
Oriori
burla egin zioten donostiar herritarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar ibilita. Hurrengo urtean, 1916an, oriotarren atzetik bigarren geratu zen Soterotxoren trainerua, eta Orioko arraunlari batzuk, garaile zetozela donostiarren aurretik, horiei iseka eginez ziaka arraunean aritu omen ziren une batez.
[35]
Kontxako bandera
Aquariumetik
ikusten (1931)
Esan bezala, urte haietan nahikoa zalaparta izan zela Donostiako herritarren artean, ontziak osatzerakoan. Eta 1916ko bandera galdu ondoren, zeresana eta eztabaida ez zen falta izan. Honakoa idatzi zuen bertsolari donostiar batek:
≪
|
Uniyorikan batere eztauka
Donostiyako erriyak,
zergatik dauden arrantzaliak
alkarren kontra jarriyak;
batek bestia ikusi nai ez,
zer gauza penagarriyak!
Ezpaditugu len bailen uzten
alkarganako tirriyak,
alper-alperrik egin ditugu
enbarkaziyo berriyak.
[36]
|
≫
|
Bigarren garaipen bat ere lortu zuen Soterotxok
1922ko Kontxako Banderan
.
1923an
berriz bigarren geratu zen, eta hurrengo urteetan ez zuen lortu emaitza aipagarririk.
Aipatu beharra dago egungo araudiarekin beste hirugarren bandera bat ere irabazia izango zuela Soterotxok: bi jardunaldiak batuz, banderako denbora onena egin zuten donostiarrek haren gidaritzapean
1921eko edizioan
, baina ez zuten bandera irabazi, garai hartan bigarren jardunaldian ohorezko txanda jokatzen zutenek bakarrik zutelako bandera eskuratzeko aukera. Lehen jardunaldian hirugarren geratu zen Donostia, eta, nahiz eta bi egunetako denboren batura orokorrean zazpi segundoko aldea atera Pasaiari eta zortzikoa Oriori, Pasaiak eskuratu zuen bandera eta Orio izan zen bigarren, ohorezko txandan aritu zirenez bi hauek, eta Donostia, berriz, kontsolazioko txandan.
1943ko banderan
gauza bera gertatu zitzaion Oriori, eta orduan araudia aldatu zuten:
1944tik
aurrera bi jardunaldietako denborak batu eta edozein traineruk du bandera irabazteko eskubidea.
Loiolatarra
taldeko trainerua Kontxako Banderan (1943).
1920ko hamarkadan
, ontziak higiarazteko arrantzaleen giza indarra erabiltzeari utzi zitzaionean, arrantzale kuadrillen garaia amaitu zen, eta, hortik aurrera, elkarteen aroa iritsi zen Donostiako arraunketara. Elkarte ugari izango ziren gerora Donostiako arraunketaren historian, guztira
12 elkarte donostiar
aritu baitira traineruan
Kontxako Banderan
.
1932an
agertu ziren lehen aldiz horrelako elkarteak. Urte horretan, bi elkarte donostiarrek hartu zuten parte Kontxako Banderan, bakoitza bere izenarekin eta ez hiriaren izenarekin:
Amaikak-Bat
eta
Empuje
.
[37]
Amaikak-Bat taldeak bigarren postua lortu zuen
San Pedroren
atzetik, eta laugarrena izan zen Empuje. Bietan
Soterotxoren
familiakoak ziren Bakerizatarrak zeuden patroi.
1933an
berriz ere biek hartu zuten parte, emaitza eskasagoekin: Amaikak-Bat hirugarrena eta Empuje azkena.
Ordutik aurrera Amaikak-Batek bakarrik jarraitu zuen:
1934an
laugarren izan zen, eta
1935ean
bosgarren.
Espainiako Gerra Zibilak
eragindako hutsunearen ondoren,
1940an
oso emaitza ona lortu zuen Amaikak-Batek: bigarren postua lortu zuen
Eustakio Iraola "Famao"
patroi famatuaren gidaritzapean, baina bigarren jardunaldian irabazle gertatuta.
Koldo Mitxelena
hizkuntzalari errenteriar ezagunak bertsoak jarri zituen kartzelan estropada hau zela-eta: 1940ko bigarren igandean garaile atera zen Donostiako trainerua, eta kartzelan hain pozik zeudenez donostiarrak, haiei burla egiteko bertso batzuk idatzi zituen. Hona sail horretako bertso bat:
Trainerua Kontxako Banderan (1945).
Esperanza
taldeko batela, 1948an Tolosako estropadan irabazitako banderarekin.
≪
|
Aufa! Etzegok mundu guzian
gu bezelako mutillik!,
Gora Amaikak! Gora Donosti!
Gora Kiriko ta Karril!
Lagundu digun Santu berria
Jaunak dezala berekin!
Gora Pamao! Betor onera
inon bada galtzadunik!
Eztator inor ... Ez baitek jaio
donostiarren berdinik.
[38]
[39]
|
≫
|
1942an
ere jardun zuen Kontxan Amaikak-Bat taldeak, baina emaitza apalagoekin.
1941ean
Amaikak Batek ez zuen parte hartu, aurreko urtean izan zituzten diru-galerengatik, baina bertako arraunlari asko
Chimparta
taldean aritu ziren. Bereziki horretarako sorturiko elkartea izan zen Chimparta, eta Amaikak Bateko arduradunen laguntza ere izan zuten uretaratzeko.
[40]
1940ko hamarkadan
, beste traineru donostiar bat ere izan zen uretan Amaikak-Batekin batera.
1940an
Loiola
auzoko traineru bat sortu zen, auzo horretako
Loiolatarra
elkartearen bitartez. Urte horietan laugarren postu batzuk lortu zituen Kontxako Banderan.
1940ko urte hori izan zen taldeek behin betiko koloreak hautatu ahal izan zituzten urtea. Amaikak Batek kolore zuria hautatu zuen (gerora Donostiako taldeen ezaugarri izango zena), eta Loiolatarrak urdina.
[41]
"Famao" patroiaren urterik onena 1945 izan zen,
Sindicato de Pesca de Guipuzcoa
izenpean
Teresita
traineruarekin donostiarren lehen
Espainiako Traineru Txapelketa
irabazi baitzuen. Donostiarrak hasieran sailkatuta ez bazeuden ere,
Pasai San Pedrok
uko egin zion txapelketan parte hartzeari eta haren lekua Donostiak bete zuen. Txapelketa jokatu behar zen egunean oso itsaso txarra zegoen eta donostiarrak eta
hondarribiarrak
baino ez ziren ausartu ateratzera. Urte hartan, Kontxako Banderan laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Donostiak.
Esperanza
taldeko arraunlariak Donostiako alkatearekin (1948).
1950eko
eta
1960ko hamarkadetan
zenbait klub donostiar aritu ziren hirian arraunketa jarduerak sustatzen. Esanguratsuenak Esperanza eta Jaizkibel izan ziren.
Esperanza Kirol Elkarteak
[42]
1947an
egin zuen debuta Kontxako uretan, eta bera izan zen Kontxan donostiarren azken Bandera lortu zuena,
1950ean
.
1949an
Pedrenaren
atzetik bigarren izan eta gero,
[43]
1950ean
Zierbena
zen faboritoa Kontxako bandera irabazteko; hala ere, zazpi arraunlari donostiarren oinarriari inguruko herrietako arraunlari batzuk batuta garaile atera zen Esperanza,
Antton Korta "Pintxan"
patroi zela. Urte horretan bertan
Santanderreko Bandera
ere irabazi zuten, Pedrena ahaltsuaren aurretik.
1958 arte jardun zuen klubak arraunean, eta emaitza politak lortu zituen, tartean
1949ko
eta
1952ko
bigarren postua. Horretaz gainera, beste modalitateak ere landu zituen, eta
Espainiako Batel Txapelketa
irabazi zuen 1948an.
[44]
Jaizkibel Kirol Elkartea
1960 eta 1967 urte bitartean aritu zen. Oso arraunzalea zen Aizpurua kapitainak sustatutako taldea izan zen, eta
soldaduska
egiten ari ziren gazteak biltzen zituen trainerua osatzeko, patroia Jose Urdanbide "Gorrion" izanik.
1961ean
bigarren postua eskuratu zuten.
1962an
, lehenengo egunean denborarik onena egin ondoren, faboritoak ziren bandera irabazteko. Hala ere,
A Corunako
Generalisimoaren Kopa
hobestea erabaki zuten, sariak hobeak baitziren han; Kopa hura irabazi zuten,
[45]
baina Kontxan hirugarren gelditu ziren. Gainera, Kontxako bigarren jardunaldian beste zailtasun bat gehitu zitzaien: eguraldi txarra zegoen eta kanporanzko luzean palka galdu zuten; hala, bi arraunlari ura kanporatzen aritu ziren denbora luzez.
[46]
Hurrengo urteetan
Galizian
zein Donostian aritu izan ziren, eta emaitza hobeak lortu zituzten A Corunan (bigarren 1963 eta 1965ean).
Donostiako
trainerua,
1971ko Kontxako Bandera
jokatu berritan
kaiko
arrapalara iristen
Trainerilla
ere uretaratzen zuten, eta
Gipuzkoako Trainerilla Ligan
aritu ziren 1960an liga sortu zenetik. Garaipen garrantzitsuena
Zarauzko Banderan
lortu zuten, pronostikoak hautsiz
Txapel Aundi
eta San Juanen aurretik bandera eskuratu zutenean. 1963an berriz irabazi zuten bertan.
Ibaeta
arraun taldeko trainerua atera zuen
1961ean
Ibaeta
auzoak. Trainerilla ateratzen zuen Gipuzkoako ligan arraun elkarte horrek, eta urte hartako ligan erabilitako arraunlariei
Txapel Aundi
taldeko hainbat elementu gehitu zizkieten Kontxarako tripulazioa osatzeko, Anjel Isturitz patroiaren agindupean.
[47]
[48]
Txapel Aundi
arraun taldea ere aipatzekoa da
1960ko hamarkadaren
hasieran, nahiz eta beste modalitate batzuk landu eta trainerurik ez atera:
Martutene
auzoko kirol elkarte honek hainbat garaipen lortu zituen
trainerillan
, sonatuena izanik 1962an lortutako
Espainiako Trainerilla Txapelketa
. Horretaz gainera, Gipuzkoako Batel Liga
[49]
eta bestelako lorpenak ere eskuratu zituen.
Kai-alde
elkarte donostiarrak ere trainerilla uretaratu zuen
1960ko hamarkadaren
amaieran, eta Gipuzkoako Trainerilla Ligan parte hartu zuen zenbait urtetan.
[50]
Donostia
eta
San Pedro
,
1971ko Kontxako Banderan
.
Donostia Arraun Lagunak
taldeko trainerua
Jaizkibelen partaidetza amaitzean, ondorengo urte eta hamarkadetan beste klub donostiar batzuek hartu zuten lekukoa. Batzuk klub sortu berriak ziren, eta beste batzuk, berriz, beste modalitateetan aritutako arraunketa elkarteak, trainerua uretaratzen animatu zirenak. Arraunketa-klub modernoen garaia Donostiara ere iritsi zela esan daiteke.
Urte horietako denboraldi batzuetan, lau traineru ere izan ziren uretan urte berean:
Donostia AB
,
Arraun Lagunak
,
Ur-Kirolak
eta
Fortuna
. Donostia AB izan zen trainerua uretaratzen lehena, 1968an; Arraun Lagunakek 1971n uretaratu zuen lehen aldiz trainerua, Ur-Kirolakek 1982an, eta Fortunak 1983an.
Kontxako Banderarik
lortu ez bazuten ere, oso talde lehiakorrak izan ziren horietako asko: beheko koadroan ikus daitekeenez, 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik zuzenean sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat, eta urteren batean bi traineru donostiar ere sailkatu ziren lehen lau postuen barruan. Klub horiek Kontxako banderan lortutako emaitzarik onenak: Ur-Kirolak bigarren
1983an
, Donostia AB hirugarren
1981ean
, eta Arraun Lagunak ere hirugarren
1991
eta
1992an
. Donostia ABk
Kontxako Banderarako Sailkapen estropada
irabazi zuen 1976an,
Klaudio Etxeberria "Gorria"ren
gidaritzapean (
Hondarribian
jokatutako sailkapen estropadan).
Garai hartan traineru donostiarrek lortutako garaipen handienak Arraun Lagunakek lortu zituen, 1992an:
Euskadiko
eta
Espainiako
Traineru Txapelketak lortu zituen urte hartan,
Asier Lopez
patroiaren gidaritzapean.
Bitxikeria gisa, esan behar da Donostia izan zela trainerua taldearen kolorearekin margotu zuen lehena. Lehenago, herri eta
tripulazio
guztietako traineru gehienek
krosko
beltzak zituzten, eta
XX. mendeko
lehen urte batzuetan traineruren bat margotu izan bazen ere, oso aldi bakanak izan ziren, jarraipenik izateko bokaziorik gabe eta, noski, herriaren kolore bereizgarria erakusteko asmorik gabe (izan ere, 1940 urtera arte herri edo talde bakoitzari ez zitzaion kolore finkorik esleitu). Horrela, Garin
patroiak
Donostiako kolorearekin, zuriz, margotu zuen 1969an Donostiako trainerua,
kosta
guztian lehen aldiz, esan bezala.
[51]
1980ko hamarkadaren
hasieran Kontxarako leku bat donostiarrei gordetzeko erabakia hartu zen, eta, hirian traineru bat baino gehiago zegoenez, 1983tik aurrera
donostiarren arteko sailkapen estropada
jokatzen hasi zen. Ur Kirolak sei aldiz nagusitu zen (1983, 1985, 1986, 1993, 1995 eta 1996an), Arraun Lagunak bost aldiz (1988, 1990, 1991, 1992 eta 1994an), Donostia birritan (1984 eta 1989an), eta Fortunak 1987an ez zuen jokatu beharrik izan urte hartako traineru donostiar bakarra izan baitzen.
Donostian 4 arraunketa klub izan ziren urteetako emaitzak (1968-1995)
:
Urtea
|
Donostia AB
|
Arraun Lagunak
|
Ur Kirolak
|
Fortuna
|
1968
|
Kontxan 4.
|
|
|
|
1969
|
Kontxan 4.
|
|
|
|
1970
|
Kontxan 7.
|
|
|
|
1971
|
Kontxan 4.
|
Kontxan 5.
|
|
|
1972
|
Kontxan 7.
|
Kontxan ez
|
|
|
1973
|
Kontxan ez
|
|
|
|
1974
|
Kontxan 7.
|
Kontxan ez
|
|
|
1975
|
Kontxan 5.
|
|
|
|
1976
|
Kontxan 7.
,
Sailkapen estrop. irabazi
|
|
|
|
1977
|
Kontxan 8.
|
|
|
|
1978
|
Kontxan ez
|
Kontxan ez
|
|
|
1979
|
|
|
|
|
1980
|
Kontxan 7.
|
|
|
|
1981
|
Kontxan 3.
|
|
|
|
1982
|
Kontxan ez
|
|
Kontxan 8.
|
|
1983
|
Kontxan 5.
|
|
Kontxan 2.
,
Pasaiako Bandera
|
Kontxan ez
|
1984
|
Kontxan 7.
,
Pedrenako Bandera
|
|
Kontxan 5.
|
Kontxan ez
|
1985
|
Kontxan 6.
|
|
Kontxan 4.
|
Kontxan ez
|
1986
|
Kontxan ez
|
|
Kontxan 4.
|
Lekeitioko Bandera
|
1987
|
|
|
|
Kontxan 8.
|
1988
|
|
Kontxan 8.
|
Kontxan 7.
|
Kontxan ez
|
1989
|
Kontxan 4.
|
Kontxan ez
|
Kontxan 3.
|
Kontxan ez
|
1990
|
|
Kontxan 4.
,
Karmengo Bandera
|
Kontxan 7.
|
Kontxan ez
|
1991
|
|
Kontxan 3.
,
Zumaia
,
Karmen
,
Hondarribia
,
Castro
eta
Sestaoko Banderak
|
Kontxan ez
|
Kontxan ez
|
1992
|
Kontxan ez
|
Kontxan 3.
,
Espainiako
eta
Euskadi txap.
|
Lekeitioko
eta
Karmengo Banderak
|
Kontxan ez
|
1993
|
|
Kontxan 6.
,
Fortuna
eta
Areetako Banderak
|
Kontxan 5.
,
Trintxerpe
eta
Miarritzeko Banderak
|
Kontxan ez
|
1994
|
|
Kontxan 6.
,
Ligan 4.
|
Kontxan 7.
,
Ligan 6.
|
Kontxan ez
|
1995
|
|
|
Kontxan 8.
,
Ligan 12.
|
Kontxan ez
|
- Hutsik dauden gelatxoek esan nahi dute klub horrek urte horretan ez zuela trainerurik uretaratu.
- "Kontxan ez" esaldiak esan nahi du denboraldia osatu zuela klub horrek, baina emaitza aipagarririk gabe eta Kontxan sartu gabe.
Ur-Kirolak
Kontxako sailkapenean (2007)
1990eko hamarkadaren
hasiera oso ona izan zen, eta urte horietan lortu zituzten donostiarrek azken aldiko Kontxako posizio onenak. Hala ere, hamarkada horretako erdialderako elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Arraunlariak eta bestelako baliabideak metatzeko, taldeen arteko bateratzeak etorri ziren. Lehen urrats gisa
Donostia Arraun Lagunak
klub berria sortu zen 1996an, Arraun Lagunak eta Donostia AB batuta.
Hala ere, kluben zailtasunak areagotzen joan ziren, eta traineru bateratu bat ateratzeko proiekturen bat planteatu bazen ere, ez zuen behar adinako arrakastarik izan. Gerora, zenbait urtetan trainerua osatu gabe ere geratu zen klub bat edo beste. Nahiz eta 2003an Ur-Kirolakek
Federazio Liga
irabazi,
[52]
kirol emaitzak apaltzen joan ziren pixkanaka baliabide eskasiaren ondorioz.
Gainera,
TKE Ligaren
sorreratik liga horretatik kanpora geratu izanak, nolabait zaildu egin zuen klub donostiarren kokapen hierarkikoa. Hori dela eta, are zailagoa gertatzen zen etxeko arraunlari onei eustea. Egoera horri irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu beharra zegoela ikusten zen.
Donostiarra
, 2017ko
KAE Ligaren
irabazlea.
TKE Ligara
igotzea lortu zuen.
Indar bateratze hori, nolanahi ere, ez zen posible ikusten kluben arteko beste fusio edo bateratze baten bidez. Horregatik, lehengo klub donostiarrak bateratu ordez, klub horietako arraunlariak hiria ordezkatuko zuen traineru bateratu bakar batean biltzea erabaki zen. Horrela, 2007an Donostia Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak klubek
Donostiarra
(Kaiarriba) kluba eratu zuten, Donostiako traineru bateratua uretaratzeko.
[53]
2009tik aurrera Fortuna ere batu zen proiektu horretara. Fortunatik bereizi zen
Kiriko AKE
klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.
KAE-1 Ligan
hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik
TKE Ligarako
play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen igoera play-offerako txartela lehen aldiz, baina ez en igo. 2017 denboraldian
KAE-1 Liga
irabazi ondoren, play-offetan bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen.
[54]
2015eko denboraldian lortu zituen lehen banderak, 2019an irabazi zuen
TKE Ligako
lehen bandera, eta 2019an bertan irabazi zuen
Arkaitz Diaz
patroiak lehen aldiz liga horretako
patroi onenaren saria
.
[55]
Beste ontziei dagokienez, azpimarratzekoa da
Espainiako Llaut Txapelketa
[56]
irabazi zuela 2013an eta
Espainiako Batel Txapelketa
2019an.
[57]
Kontxako Banderan, 2. postua du posturik onena.
B traineruaren
helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta
KAE 2 Ligan
aritu zen lehen urteetan. 2018an,
KAE 2 Liga
irabazi eta
KAE 1 Ligara
igotzea lortu zuen.
[58]
2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.
Espainiako Txapelketa irabazi zuen
Ur-Kirolak
arraun taldearen harrera,
Konstituzio plazan
(1964)
Ur-Kirolaki
egindako harrera (1946)
Esan daiteke Donostiako arraun taldeak aitzindariak izan zirela
Euskal Herrian
aulki mugikorreko
arraunean,
1920ko hamarkadan
hasi baitziren lantzen donostiarrak modalitate hori. Gainera, arrakastaz handiak lortu izan ziren sorreratik bertatik, parte-hartzeko tradizio luzearengatik eta metatutako garaipenengatik, luzaroan arraunketa olinpiarreko erreferente nagusia ere izan ziren
Estatu espainiarrean
.
1922an
sortu zen
Ur-Kirolak
,
[59]
[60]
arraunketa olinpikoan aritzeko helburuarekin, hain zuzen. Hasieran 4+ itsas
iola
batean hasi ziren, eta, gerora, aulki mugikorreko kategoria guztiak lantzen hasi ziren. Urte askotan
Espainiako aulki mugikorreko txapelketa
eta Euskadiko txapelketa ugari lortu zituzten, eta Estatuko arraunketa olinpikoaren historian garaipen gehien lortu dituztenen artean dago klub hori: guztira 120 urrezko domina baino gehiago lortu dituzte Espainiako Txapelketetan eta 45etik gora Euskadiko Txapelketetan.
Datu esanguratsu gisa, azpimarratzekoa da
1959an
lorturiko balentria: urte horretan, gizonezkoen senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: hau da, 8+, 4+, 2+ eta 1x ontzietako modalitateetan.
[61]
[62]
Ez da ahaztu behar, bestalde,
Ur-Kirolak
taldeko 8+ ontzia osorik aritu zela
1960ko Erromako Joko Olinpikoetan
, Espainiako selekzio modura.
[63]
Era berean, klub horretatik bertatik sortu zen arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izandako
Felix Erdozia
: ibilbide luze eta esanguratsuko arraunlari, entrenatzaile eta presidentea izan zen, eta iritsi zen Espainiako Federazioko presidente izatera ere.
[64]
1965ean
Arraun Lagunak
klub donostiarra sortu zen, hasieran "Universitarios Donostia Arraun Lagunak" izenarekin. Arraunketa mugikorrean aritzea izan zen, klub berri honen kasuan ere, lehen bokazioa,
[65]
nahiz eta gerora tostako arraunketari ere heldu zioten.
Arraunketa olinpiarreko modalitateetan, garaipen ugari lortu dituzte Arraun Lagunakeko arraunlariek, eta munduko txapelketa eta joko olinpikoetan parte hartu dute bertako hainbat arraunlarik;
Benito Elizalde
[66]
eta
Eulogio Genova
[67]
munduko txapeldunak izatera iritsi ziren.
- Txapelduna (14):
1879
,
1883
,
1887
,
1889
,
1890
,
1891
,
1892
,
1894
,
1897
,
1915
,
1918
,
1920
,
1922
eta
1950
.
- Bigarrena (19):
1880
,
1892
,
1894
,
1896
,
1898
,
1899
,
1901
,
1903
,
1909
,
1916
,
1923
,
1924
,
1932
,
1940
,
1949
,
1952
,
1961
,
1983
eta
2022
.
- Hirugarrena (27):
1880
,
1889
,
1891
,
1894
,
1897
,
1898
,
1899
,
1906
,
1911
,
1917
,
1919
,
1921
,
1925
,
1933
,
1939
,
1947
,
1951
,
1955
,
1958
,
1960
,
1962
,
1964
,
1966
,
1981
,
1989
,
1991
eta
1992
.
- Sailkapen estropadako irabazlea
(1):
1976
.
- Sailkatua¹ (14):
1972
,
1974
,
1976
,
1977
,
1980
,
1982
,
1983
,
1984
,
1985
,
1988
,
1989
,
1990
,
1993
,
1994
¹
Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak
Donostiarra
KAE 1 Ligaren
irabazlea (2017).
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (4): 1981, 2000, 2020, 2021.
Handiak
|
Generalisimoaren Kopa (A Coruna)
(1): 1962
Zarauzko Ikurrina
(0):
bigarrena 1990ean
Nerbioiko Sari Handia
(0):
bigarrena 1992an
|
Etxekoak
|
Karmen Eguneko Bandera
(3): 1990, 1991, 1992
Fortuna Bandera
(1): 1993
Donostia Arraun Lagunak Bandera
(1): 2001
Ur-Kirolak Bandera
(1): 2006
Donostiarra Bandera
(3): 2017, 2022, 2023
Caixabank Bandera
(1): 2020
|
Lapurdin
|
Biarrizko Bandera
(1): 1993
|
Gipuzkoan
|
Pasaiako Bandera
(2): 1983, 2018
Zumaiako Bandera
(3): 1991, 1992, 2017
Hondarribiko Bandera
(1): 1991
Trintxerpeko Bandera
(2): 1993, 2002
Orioko Bandera
(Federazio Liga) (1): 2003
Bisiguaren Egunaren Bandera
(1): 2015
Getariako Bandera
(2): 2017, 2019
Hondarribiko Promozio estropada
(2): 2017, 2018
Zarauzko KAE Bandera
(1): 2017
Bidasoako Traineru Jaitsiera
(1): 2022
Mutrikuko Bandera
(3): 2022, 2023, 2024
Zorrotzaurre uharteari itzulia
(1): 2024.
|
Bizkaian
|
Lekeitioko Bandera
(2): 1986, 2017
Ondarroako Bandera
(2): 1989, 2004
Sestaoko Bandera
(1): 1991
Lekeitioko San Antolin Bandera
(1): 1992
Areetako Bandera
(1): 1993
Batera Ikurrina
, Portugalete (1): 1998
Getxoko Bandera
(3): 2003, 2019, 2022
Plentziako Bandera
(2): 2003, 2017
Santurtziko Bandera
(2): 2003, 2016
Lutxanako Bandera
(1): 2006
Bilbo Hiriko Bandera
(2): 2015, 2017
Portugaleteko Bandera
(1): 2017
Antiguako Ama estropada
(1): 2019
Isuntzaren Bandera
(1): 2019
Petronor Bandera
(1): 2022.
|
Nafarroan
|
Nafarroako Bandera
(1): 1978
Aritzaleku Kanpinaren Bandera
(1): 2017
|
Kantabrian
|
Memorial Bedia (Pedrena)
(1): 1984
Santanderko Bandera
(2): 1989, 2003
Castro Urdialesko Bandera
(2): 1991, 2018
Marina de Cudeyoko Bandera
(1): 2001
Pontejosko Bandera
(2): 2001, 2002
Santonako Bandera
(1): 2015
Ano Jubilar Lebaniego Bandera
(1): 2017
Marina de Cudeyoko Bandera
(1): 2017
Camargoko Bandera
(1): 2018
Laredoko Bandera
(1): 2018
Pedrena Dynasol Saria
(1): 2019
Challenge Castro Urdiales
(1): 2021.
|
Galizian
|
Vigoko Bandera
(1): 1993
Bandeira Barbanza Arousa
(1): 2021
|
Ur-Kirolaki
egindako harrera (1946).
Ur-Kirolak
Espainiako txapeldun
(1964)
Fortunako
beteranoak entrenatzen.
- Espainiako zortziko (8+) txapelketa
(15): 1949, 1954, 1955, 1956, 1957, 1959,
[62]
1960,
[68]
1961,
[69]
1962, 1963, 1964, 1965,
[70]
1966, 1967, 1992
- Espainiako lauko (4+) txapelketa
(8): 1948, 1950, 1956, 1957, 1959, 1963, 1965, 1966
- Espainiako skiff (1x) txapelketa
(2): 1959, 1963
- Espainiako lemazaindun biko (2+) txapelketa
(8): 1956, 1959, 1962, 1964, 1965, 1980, 1989, 1998
- Espainiako lemazain gabeko biko (2-) txapelketa
(2): 1971, 1973
- Espainiako lemazain gabeko lauko (4-) txapelketa
(2): 1991, 1992
Euskal elkarte batzuek parte hartu izan dute zenbaitetan Mediterraneoko uretan, mediterraneoko llauten txapelketa nagusian, Espainiako txapelketan. Donostiarra parte bat aldiz lehiatu izan da bertan, eta txapelketa irabazi zuen parte hartu zuen lehen edizioan:
Traineru beteranoen kategorian,
Fortuna
elkartearen ontzia izan da hainbat urtez donostiarren ordezkari bakarra beteranoen
ABE Traineruen Ligan
.
[71]
Hiriko gainerako arraun-elkarteek ez dute beteranoen trainerurik uretaratu, ez behintzat denboraldi oso bateko liga egituratuetan parte hartzeko.
Ligak:
Txapelketak:
Banderak:
Donostiarra 2016ko
Kontxako Banderan
.
Kontxako Banderak
, guztira,
128 edizio
izan ditu.
[72]
Gizonezkoen kategorian, Donostiako traineruren bat izan da horietatik 114 ediziotan, eta guztira 163 traineru donostiar lehiatu dira Kontxan.
Palmaresean
ikus daitekeenez, Donostiak 14 Kontxako bandera irabazi ditu, eta 60 aldiz sailkatu da Kontxan "podiumean", hau da, lehen hiru postuetako batean.
Donostiak du
jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra
: 7 bandera irabazi zituen segidan (
1883
-
1894
bitarteko denak).
[73]
Banderaren lehen hamarkadetan, hiriko arrantzale kuadrillak lehiatzen ziren estropadetan;
1930eko hamarkadan
, ordea, elkarteen ekimenez hasi ziren Kontxarako arraun taldeak sustatzen eta eratzen. Guztira, Donostiako 12 elkartek hartu dute parte Kontxako Banderan.
Klub donostiarrak Kontxako Banderan aritutako urteak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Hauek dira arrantzale kuadrillen garaia amaitu ondoren Kontxan aritutako elkarte donostiarrak:
[73]
[74]
Elkarte tradizionalak
Arraun-klubak
Hauek dira Donostiako traineru batekin Kontxako banderaren bat irabazi duten patroiak:
Kontxako Banderaz aparte, hauek dira Donostiako traineru batekin
Espainiako Traineru Txapelketaren
bat irabazi duten patroiak:
Eta beste hauek dira, berriz, Donostiako traineru baten patroi izanik
TKE Ligako patroi onenaren saria
irabazi dutenak:
Donostiarraren
Torrekua II
trainerua (2016)
Ondorengo zerrendan zehazten dira
Kontxako Banderaren
historia osoan zehar Donostiako taldeek urtez urte estropadetan uretaratutako
traineru
guztien izenak.
[73]
Zerrenda honetan sartzen diren ontzien izenak Donostiako
arrantzale
kuadrillek eta arraun taldeek estropadara eramandako traineruenak dira. Izan ere, gogoan izan behar da duela hainbat hamarkada traineruak trukatu egiten zirela arraun taldeen artean bigarren jardunaldian; horregatik, gerta zitekeen Donostia adibidez oriotarren edo getariarren traineruekin aritzea bigarren igande horretan.
Bigarren igandeetako traineru horiek, beraz, ez daude zerrenda honetan; donostiarrek bere trainerutzat aurkeztutakoak besterik ez dira ageri (nahiz eta Donostian eginak ez izan edo beste herri edo klub batek Kontxara eramateko propio utziak izan).
Bestalde,
1951
-
1972
bitartean, antolatzaileek
ad hoc
egindako traineruak erabili ziren Kontxan.
[73]
Beraz, taldeek ez zituzten bere traineruak aurkezten Kontxan. Horregatik, ez da urte horietako traineru izenik agertzen zerrendan.
- 1879
Lequeitiana
(Kontxako Bandera bat irabazi zuen lehen trainerua)
- 1883
Angelita
- 1887
Guipuzcoana
- 1890
Invencible
,
Carino
- 1891
Illar Azala
,
Julio
,
Maria Cristina
- 1892
Golondrina, Amigos, Nª Sra. de Lourdes
- 1894
Donostiarra, Amigos, Lezo, Nª Sra. de la Paz
- 1895
(*)
Donostiarra, Santa Ana, Josefita
- 1896
Monono, Aerolito, Santa Ana, Josefita, Santiago
- 1897
Monono, Ramon y Saturnina, Agustina, Santa Ana, Nª Sra. del Pilar
- 1898
Esperanza, Santa Ana, Agueda, Nª Sra. de la Paz
- 1899
Donostiarra, Aerolito,San Francisco de Asis, Santa Ana
- 1900
Joshepa Antoni, Virgen del Mar, A la aventura
- 1901
San Jose, Corazon de Jesus, A la aventura
- 1903
San Juan
- 1906
Santa Maria, Patriarca San Jose, Glorioso San Pedro, San Juan
- 1909
Guipuzcoa
,
Francisca
- 1911
Nuestra Senora del Carmen
- 1915
Luis Esperanza
- 1916
,
1917
,
1922
Club Maritimo Donostiarra
- 1918
Koruko Amabirjina
- 1919
,
1920
,
1921
,
1922
Nª Sra. del Carmen
- 1923
,
1924
,
1925
,
1926
Donostiarra
- 1927
La moderna Orio
- 1928
Virgen del Mar
- 1929
,
1930
Joshe Antoniyo
- 1931
,
1932
,
Koxkero
- 1932
,
1933
Joshemaritarra
- 1933
El empuje donostiarra
- 1934
,
1935
Donostiarra II
- 1940
Koruko Ama Birjina
- 1940
,
1941
,
1942
,
1947
Loyolatarra
- 1941
,
1942
Amaikak Bat
- 1945
Donostiarra
- 1945
Teresita
- 1947
Virgen del Coro
- 1949
,
1950
San Vicente
(Kontxan irabazi duen azken traineru donostiarra)
- 1975
,
1982
,
1983
,
1984
,
1985
,
1986
,
1988
,
1989
,
1990
,
1993
,
1994
,
1995
,
1996
,
2003
,
2004
Koruko Ama
- 1976
Itxaropena
- 1977
San Sebastian
- 1980
Donostia
- 1981
,
1983
,
1984
,
1985
,
1989
Luis Carril
- 1987
Fortuna
- 1988
,
1989
,
1990
,
1991
,
1992
,
1997
,
1998
,
1999
,
2000
,
2001
,
2002
,
2006
,
2007
,
2010
Luganene
- 1993
,
1994
Mari Galant
- 2008
Kiriko
- 2009
Donostiarra
[75]
- 2011
,
2012
Torrekua
- 2013
,
2014
,
2015
,
2016
,
2019
,
2020
,
2021
,
2022
,
2023
Torrekua II
- 2017
,
2018
Bantxa
(*)
1895ean
traineru donostiarrei ez zieten parte hartzen utzi, beste herrietakoek izen emateari uko egin ez ziezaioten. Erreibindikazio modura estropada bat egin zuten donostiarrek, eta traineru horien izenak ageri dira zerrendan.
[23]
Arraun Lagunaken
emakumezkoen trainerua
Kontxako sailkapen estropadan
(2018)
Donostiarrako
emakumezkoen traineruko arraunlariak,
Oriako Traineru Jaitsieran
(2019)
Emakumeek eta arraunketak aspalditik izan dute lotura Euskal Herrian,
[76]
baita Donostian ere.
Donostiako klubek izan zuten bere ibilbidea
emakumezkoen
ontzi txikietako tostako arraunean, eta, txapelketetan seniorrak eta juniorrak nahasita aritzen ziren garaian, Euskadiko eta Gipuzkoako Batel Txapelketak ere irabazi zituzten
1990eko hamarkadako
urte batzuetan.
Trainerua osatu eta uretaratzeko lehen ekimen donostiarra
2009an
izan zen. Urte hartan,
Ur-Kirolakek
emakumeen trainerua eratu zuen, eta lehen aldiz parte hartu zuten
Emakumezkoen Kontxako Banderan
, lehen jardunaldian (kanporaketan).
[77]
[78]
Urte batzuk itxaron behar izan ziren emakumezkoen beste traineru donostiar batzuk ikusteko:
2015ean
uretaratu zuen
Donostia Arraun Lagunakek
[79]
eta
2017an
Donostiarrak
.
[80]
2016ko denboralditik aurrera, emakumezko traineru donostiarra zuzenean sailkatzen da, lehendik gizonezkoekin gertatu bezala.
[81]
Ligetan, 2017an lortu zuen
Donostia Arraun Lagunakek
Euskotren Ligara
sailkatzea, eta
Donostiarrak
, berriz, hurrengo urtean, 2018an lortu zuen liga goren horretarako igoera,
[82]
lehen
ETE Liga
irabazi ondoren
[83]
.
Kontxako Banderan
, donostiarrentzat lehen bandera
Donostia Arraun Lagunakek
lortu zuen
2021ean
, bai eta lehen
Euskotren Liga
ere, urte berean. Patroi onenaren saria, ontzi donostiar batentzat lehen aldiz,
Donostiarrako
Nerea Perezek
irabazi zuen, 2023an
Donostiako talde bateko lehen emakumezko entrenatzailea
Maialen Arrazola
donostiarra izan zen, 2020 denboraldian
Donostiarrako
entrenatzaile eta arraunlari modura itzuli baitzen arraun-mundura, bi urtez utzita izan ondoren.
[84]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Bisiguaren Eguna
(1): 2016
- Aste Nagusiko Bandera
(5): 2017, 2018, 2021, 2022, 2023.
- Portugaleteko traineru jaitsiera
(2): 2018, 2023
- Bilba Memoriala (Deustu)
(2): 2018, 2019
- Donostiarra Bandera
(3): 2018, 2021, 2023
- Bixiguaren bandera (Orio)
(1): 2018
- Lekeitioko Bandera
(4): 2018, 2019, 2021, 2023
- Pasaiako Bandera
(1): 2018
- Ondarroako Bandera
(1): 2018
- Ondarroako Bandera (ETE)
(1): 2018
- Colindresko Bandera
(1): 2018
- Oriako Traineru Jaitsiera
(2): 2021, 2024.
- Hondarribiako Traineru Jaitsiera
(2): 2020, 2023.
- Pasaiako erlojupeko traineru estropada
(4): 2021, 2022, 2023, 2024.
- Petronor Bandera
(1): 2020
- Orioko Bandera
(1): 2020
- Caixabank Bandera
(1): 2021
- Getxoko Bandera
(1): 2021
- Bilboko Bandera
(3): 2021, 2022, 2023
- Santurtziko Bandera
(2): 2021, 2023.
- Isuntzaren Bandera
(1): 2022.
- Coruna Hiriko Bandera
(1): 2023.
- Hondarribiko Bandera
(1): 2023.
- Concello de Boiro Bandera
(1): 2023.
- Zarauzko Ikurrina
(1): 2023.
- Zorrotzaurre uharteari itzulia
(1): 2024.
Jendetza
Pasealeku Berrian
, Kontxako Bandera ikusten (1947)
Batel
-estropada
Urumea
ibaian (1950)
Esan beharrik ez dago,
Donostian
antolaturiko estropaden artean nagusia da:
Izan dira eta badira, ordea, Donostiako arraun klubek antolaturiko bestelako estropadak, eta askotarikoak izan dira historian zehar. Honako hauek dira aipagarrienak:
Traineru estropadez aparte, beste ontzietako zenbait estropada eta bandera jokatu izan dira Donostian historian zehar. Gaur egun jokatzen dira, besteak beste:
- ↑
El Castellano
egunkaria (1845-08-16)
- ↑
El Espectador
egunkaria (1845-08-17)
- ↑
El Diario Constitucional
egunkaria (1845-08-30)
- ↑
a
b
OBREGON, Angel (2015): 15
- ↑
El Tiempo
egunkaria (1845-08-17)
- ↑
El Espanol
egunkaria (1845-08-16)
- ↑
El Heraldo
egunkaria (1845-08-16)
- ↑
El Clamor Publico
egunkaria (1852-08-14)
- ↑
La Nacion
egunkaria (1852-08-20)
- ↑
ZAVALA, Antonio (2003): 39
- ↑
a
b
Diario de San Sebastian
egunkaria (1879-09-08)
- ↑
a
b
Diario El Urumea
egunkaria (1879-09-09)
- ↑
AGUIRRE, Rafael (2002): 12
- ↑
a
b
c
d
e
Ciaboga
aldizkaria, 1953ko alea.
- ↑
ZAVALA, Antonio (2003): 34-39
- ↑
UNSAIN, J.M. (2008): 255, 397.
- ↑
MACIAS, Olga (2003): 636
- ↑
OBREGON, Angel (2015): 17
- ↑
a
b
≪Luis Carril era donostiarra≫
Diario Vasco
2008-10-10
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
Luis Karrilen bataio agiria
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan
- ↑
UNSAIN, J.M. (2009): 565-580
- ↑
[1]
Kirikori dedikatutako
Ciaboga
aldizkariaren 2018ko alea.
- ↑
a
b
c
AGUIRRE, Rafael (2002): 20
- ↑
AGUIRRE, Rafael (1972): 625
- ↑
[2]
≪Trainera≫ agerkaria, 1944, 3.or
- ↑
AGUIRRE, Rafael (1972): 629
- ↑
Hau zioen 1919ko egunkari batek ziaboga hari buruz: "¡Que ciaboga mas sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulacion donostiarra. Iban a quedar descalificados, pues con descalificacion estaba penado el tocar una baliza. Se habia estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podria caber un alfiler! Pero ahi esta la maestria de Quirico. La trainera paso. Ni la mas ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio!"
La Gaceta del Norte
1919-10-07
.
- ↑
Ciaboga
aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.
- ↑
"Para que al dar la vuelta a las balizas fuera esta mas rapida, el proel de la trainera Amigos colocaba siempre que llegaba a las mismas un remo-timon en la proa, haciendo de esta manera virar a la embarcacion con una facilidad asombrosa. Esta maniobra, que es licita en las lides nauticas, llamo mucho la atencion de la gente de mar.”
La Voz de Guipuzcoa
1894-09-08
.
- ↑
Ciaboga
aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.
- ↑
a
b
OLAIZOLA, Inaki; OLABERRIA, Juan Pablo (2009): 602
- ↑
[3]
Soterotxoren gaztetako argazkia.
- ↑
"Gente de Mar" dokumentala
Euskadiko Filmategiaren
webean eskainitako dokumental honetan,
Soterotxo
ageri da 18:40 minututik aurrera, arrantzale erretiratu moduan.
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Soterotxo" sarrera
- ↑
ZAVALA, Antonio (2003): 130
- ↑
ZAVALA, Antonio (2003): 117
- ↑
Ciaboga
aldizkaria, 1942ko alea.
- ↑
ZAVALA, Antonio (2003): 307
- ↑
[4]
Koldo Mitxelenak kartzelan jarritako bertsoei buruzko artikulua, Donostiako arraunketaren inguruko blog batean.
- ↑
OBREGON, Angel (2015): 41
- ↑
AGUIRRE, Rafael (2002): 72
- ↑
≪Esperanzak arraunarekin jarraitu zuen≫
Irutxuloko Hitza
2012-09-06
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
1949ko Banderako irudiak
NO-DOko
dokumental batean (06:02 minututik aurrera Esperanzako ontzia ageri da)
- ↑
PUERTA, Inigo (2016): 419
- ↑
Jaizkibel 1962ko Generalisimoaren Kopa irabazten
1962-08-21eko NO-DOko dokumentala (08:32 minututik aurrera)
- ↑
AGUIRRE, Rafael (2002): 105
- ↑
OBREGON, Angel (2015): 330
- ↑
Ciaboga
aldizkaria, 1961ko alea.
- ↑
Txapel Aundi Gipuzkoako Batel Liga irabazten
1961eko
NO-DOko
dokumental batean (05:04 minututik aurrera)
- ↑
AGUIRRE, Rafael (1972)
- ↑
AGUIRRE, Rafael (2002): 114, 247
- ↑
≪Arkaitz Diaz: ≪Siempre he sido un guindilla≫≫
Diario Vasco
2019-09-21
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
≪La trainera unificada se llamara Donostiarra≫
Diario Vasco
2007-10-05
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
≪Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak≫
TKEren weba
2017-09-17
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
a
b
≪Arkaitz Diazek patroi onenaren saria jaso du≫
TKE Ligako webgunea
2019-10-25
(Noiz kontsultatua: 2019-11-12)
.
- ↑
≪Donostiarrak Espainiako Llaut Txapelketa irabazi du≫
Irutxuloko Hitza
2013-06-02
(Noiz kontsultatua: 2019-04-29)
.
- ↑
≪Donostiarra se hace con el titulo estatal 71 anos despues≫
Diario Vasco
2019-04-29
(Noiz kontsultatua: 2019-04-29)
.
- ↑
≪ETE liga eta KAE-2 liga irabazi ditu Donostiarrak≫
Irutxuloko Hitza
2018-08-27
(Noiz kontsultatua: 2019-06-07)
.
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Ur Kirolak" sarrera
- ↑
Ur Kirolaken historia, klubaren webgunean
- ↑
≪1959. Los supercampeones del Ur Kirolak≫
Diario Vasco
2009-07-01
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
a
b
1959ko txapelketako irudiak
NO-DOko
dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Olimpiada" sarrera
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Felix Erdozia" sarrera
- ↑
ETXEBERRIA, Manu (1995): 37
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Benito Elizalde" sarrera
- ↑
Aunamendi Entziklopediako "Eulogio Genova" sarrera
- ↑
1960ko txapelketako irudiak
NO-DOko
dokumental batean (zortziko txapeldunak 7:50 minututik aurrera)
- ↑
1961eko txapelketako irudiak
NO-DOko
dokumental batean (zortziko txapelduna 5:13 minututik aurrera)
- ↑
1965eko txapelketako irudiak
NO-DOko
dokumental batean (skiff 5:29 minututik aurrera, zortziko txapelduna 6:12tik aurrera)
- ↑
[5]
Fortunako beteranoen ontziari buruzko informazioa eta argazkiak, klubaren webgunean.
- ↑
Kontxako Banderaren irabazle zerrenda ofiziala
Donostia Kultura
ren webgunean
- ↑
a
b
c
d
AGUIRRE, Rafael (2002)
- ↑
OBREGON, Angel (2015)
- ↑
Castrok utzitako ontzia, hurrengo denboraldirako erosi eta
Torrekua
izena emango zioten traineru bera da.
- ↑
ZABALA, Estitxu (2016)
- ↑
≪La segunda regata femenina de La Concha contara con 11 traineras≫
Diario Vasco
2009-09-10
(Noiz kontsultatua: 2019-03-07)
.
- ↑
[6]
Ur-Kirolakeko emakumeek Kontxako Banderan izandako lehen parte hartzeari buruzko artikulua, Donostiako arraunketari buruzko blog batean.
- ↑
≪Arraunlari berriak datoz≫
BERRIA
2015-03-15
(Noiz kontsultatua: 2019-03-11)
.
- ↑
≪Donostiarrak bere hiru traineruak aurkeztu ditu≫
Irutxuloko Hitza
2017-06-10
(Noiz kontsultatua: 2019-03-11)
.
- ↑
≪Donostiako emakumezkoen traineruak bere postua ziurtatua izango du 2016ko Kontxako Banderan≫
Irutxuloko Hitza
2015-07-22
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
≪Gailurretik, itsasoa bare≫
BERRIA
2018-09-20
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
≪Amaiera paregabea≫
BERRIA
2018-08-26
(Noiz kontsultatua: 2019-01-14)
.
- ↑
≪Maialen Arrazola izango da Donostiarrako emakumezkoen traineruko entrenatzailea≫
BERRIA
2019-10-24
(Noiz kontsultatua: 2019-11-05)
.
- ↑
[7]
San Ignazio eguneko Loiolako batel estropaden palmaresa
AGUIRRE, Rafael. (1972).
Juegos y deportes vascos: "Estropadak, regatas de traineras" (Enciclopedia Ilustrada del Pais Vasco).
Zarautz: Itxaropena
ISBN
84-7025-141-4
.
.
AGUIRRE, Rafael. (2002).
Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha.
Donostia: Kutxa Fundazioa
ISBN
84-7173-414-1
.
.
AGUIRRE, Rafael. (2001).
El puerto de San Sebastian. Donostiako kaia.
Donostia: Eusko Jaurlaritza
ISBN
2910008546784
.
.
ETXEBERRIA, Manu. (1995).
Arrauna Euskal Herrian / El remo en Euskal Herria.
Donostia: Kutxa Fundazioa
ISBN
84-7173-264-5
.
.
MACIAS, Olga. (2003).
"Donostiarras y ondarreses: el gran reto de traineras de 1890”,
Itsas Memoria. Revista de Estudios Maritimos del Pais Vasco 4, 2003, 629-635.
Donostia: Untzi Museoa
.
OBREGON SIERRA, Angel. (2015).
Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis.
Santander
ISBN
978-84-608-4724-3
.
.
OLAIZOLA, Inaki; OLABERRIA, Juan Pablo. (2009).
"El Trinido, un barco de bajura de Donostia”,
Itsas Memoria. Revista de Estudios Maritimos del Pais Vasco 6, 2009, 581-612.
Donostia: Untzi Museoa
.
PUERTA, Inigo. (2016).
"Una familia, el Muelle donostiarra y la mar”,
Itsas Memoria. Revista de Estudios Maritimos del Pais Vasco 8, 2016, 411-429.
Donostia: Untzi Museoa
.
SADA, Javier Mª. (2002).
Donostiako hiriaren historia bertako pertsonaien bidez.
Irun: Alberdania
ISBN
84-95589-40-0
.
.
UNSAIN, Jose Mª. (2009).
"La Casa-Torre del Consulado, edificio de servicios portuarios transformado en museo maritimo”,
Itsas Memoria. Revista de Estudios Maritimos del Pais Vasco 6, 2009, 565-580.
Donostia: Untzi Museoa
.
UNSAIN, Jose Mª. (2008).
San Sebastian, ciudad maritima.
Donostia: Untzi Museoa
ISBN
978-84-930344-8-1
.
.
ZABALA, Estitxu. (2016).
Emakumeak eta Arrauna.
Donostia: Irutxuloko HITZA
.
ZAVALA, Antonio. (2003).
Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma.
Oiartzun: Sendoa Argitaldaria
ISBN
84-95378-64-7
.
.
|
---|
Historia orokorra:
| | |
---|
Garaipenak:
| |
---|
Klubak:
| |
---|
Arraunlari eta patroiak:
| |
---|
Banderak:
| |
---|