Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Jabier Uresberueta Ugarte
[1]
(
Donostia
,
1850eko
urtarrilak 18
–
1927ko
urriak 24
)
XIX.
eta
XX. mende
mugako
Donostiako traineru
patroi bat izan zen.
Garai hartako traineru-patroi gehienentzat bezala, arrantza-kuadrillen patroitza zen haren ogibidea, estropadetan izan zuen ibilbideaz aparte.
Patroi-lanetan lortutako garaipen nagusi modura,
1883ko Kontxako Bandera
irabazi zuen
Angelita
traineruarekin. Bigarren geratu zen
1898an
eta
1906ko Kontxako Banderan
ere parte hartu zuen.
Luis Karril
handiari irabazi zion 1882an Kontxako estropada batean
[1]
, baina argitzeke dago Kontxako Bandera zen ala bestelako estropada bat izan zen hura.
Arraunlari gisa, Getaria eta Donostiako bi batelen arteko desafio ospetsu batean irabazle izan zen, artean gaztetxo zela, 1869an.
Izurdia
eta
Potakorra
zuten izena, hurrenez hurren, getariarren eta donostiarren batelek, eta bertso-paperetan jasoa ere geratu zen desafio sonatu hura.
[2]
Donostiako portuan sardina eta antxoaren arrantzarako ohiko traineru eta lantxen ordez arrantza-baporeak sartu zituen lehen arrantza-patroia izan zen
[1]
[3]
(beste erabilera batzuetarako bapore handiak lehendik sartuak zituen Mercader familiak, 1877tik aurrera). 1900ean,
Pierre Mari
baporea erosi zuen Donibane Lohizunen, eta
Denak-Bat
izen berria emanda, Donostian matrikulatu zuen. Gerora, beste bapore batzuk ekarri edo eraikiarazi zituen.
- ↑
a
b
c
Ciaboga
aldizkaria, 1953ko alea.
- ↑
ZAVALA (
2003
): 34-39. or.
- ↑
UNSAIN (
2008
): 255 or., 397. or.
UNSAIN, Jose Mª. (2008).
San Sebastian, ciudad maritima
.
Donostia: Untzi Museoa
ISBN
ISBN 978-84-930344-8-1
.
.
ZAVALA, Antonio. (2003).
Estropadak bertsotan
. Auspoa Bilduma..
Oiartzun: Sendoa Argitaldaria
ISBN
84-95378-64-7
.
.
|
---|
Historia orokorra:
| | |
---|
Garaipenak:
| |
---|
Klubak:
| |
---|
Arraunlari eta patroiak:
| |
---|
Banderak:
| |
---|