Doha

Koordenatuak : 25°18′N 51°32′E  /  25.3°N 51.53°E  / 25.3; 51.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
Doha
??????
hiriburua
Administrazioa
Emirerri   Qatar
Municipality of Qatar Ad-Dawhah (udalerria)
Izen ofiziala ??????
Jatorrizko izena ??????
Geografia
Koordenatuak 25°18′N 51°32′E  /  25.3°N 51.53°E  / 25.3; 51.53
Map
Azalera 132 km²
Altuera 0 m
Demografia
Biztanleria 1.186.023 (2020)
?126.924 (2012)
Dentsitatea 8.985,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1850
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Tunis , Beit Sahour , Mexiko Hiria , Amman , Manama , Tirana , Marbella , Nicosia Municipality (en) Itzuli, Tbilisi , Brasilia eta Pekin
visitqatar.com… , visitqatar.com… , visitqatar.com… , visitqatar.com… , visitqatar.com… , visitqatar.com… , visitqatar.com… eta visitqatar.com…

Doha [1] ( arabieraz ?????? ad-Daw?a edo ad-D??a , euskaraz : ≪zuhaitz handia≫ ), Qatarko hiriburua da. 132 kilometro karratuko azalera du eta 339.847 pertsona bizi dira bertan. Arabiar penintsularen ekialdean dago, Pertsiar golkoaren ertzean.

Doha

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Badirudi 1765. urteko mapa batean hiria agertzen dela. 1821. urtean, britainiarrek Vestal itsasontzitik hiria bonbardatu zuten. Ofizialki, 1825. urtean sortu zen hiria, Al-Bida izenarekin. Urte hartan, Qatar eta Bahrain arteko gudan hiriko zenbait auzune suntsitu egin zituzten. 1841ean berriz bonbardatu zuten hiria. Sei urte geroago, Bahrain kontrako guda batean hiria guztiz suntsitua izan zen. Berriz gauza bera gertatu zen, 1867. urtean. 1882ean, hiriko hego-mendebaldean, gotorleku bat eraiki zuten.

Qatarko hiriburua bilakatu zen ,1916. urtean. Hurrengo urtean, hiri erdian dagoen Al-Kout gotorlekua eraiki zen. Arrantzaleak eta perla jazotzaileak izan dira biztanleak XX. mendeko urte gehiengoak. XX. mendeko lehenengo urteetan, 350 perla jasotzeko itsasontzi zeudela uste da. 1930ko hamarkadan japoniarrek perlen kultiboa sortu zutenean hiria eta herrialdea txiro bihurtu zituzten. Hala ere, laster petrolioa aurkitu zuten eta ekonomia suspertu zuen. Bigarren mundu gerra n, petrolioaren industria gelditu egin zen.

Demografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Biztanleriaren hazkundea ikaragarria izan da azkenaldian. Biztanleriaren gehiengoa atzerritarra da. 1980ko hamarkadan 200.000 biztanle zituen. Gero, 2000. urtean, 300.000 biztanle inguru zituen eta gaur egun, 2 miloi inguru.

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

    Datu klimatikoak (Doha)    
 Hila    Urt     Ots     Mar     Api     Mai     Eka     Uzt     Abu     Ira     Urr     Aza     Abe    Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 21.7 23.0 26.8 31.9 38.2 41.2 41.5 40.7 38.6 35.2 29.5 24.1 32.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.8 13.7 16.7 20.6 25.0 27.7 29.1 28.9 26.5 23.4 19.5 15.0 21.6
Euria (mm) 13.2 17.1 16.1 8.7 3.6 0 0 0 0 1.1 3.3 12.1 75.2
Iturria: World Meteorological Organisation ( NBE ) [2]

Barrutiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hona hemen Dohako barruti nagusiak:

  • Al Bidda ( ????? )
  • Bin Mahmoud ( ???? ?? ????? )
  • Al Dafna ( ?????? )
  • Al Hilal ( ?????? )
  • Madinat Khalifa ( ????? ????? )
  • Al Mamoura ( ???????? )
  • Al Markhiya ( ??????? )
  • Al Nasr ( ????? )
  • Aireportu zaharra ( ?????? ?????? ?? ?????? ?????? )
  • Onaiza ( ????? )
  • Qutaifiya ( ???????? )
  • Ras Abu Aboud ( ??? ??? ???? )
  • Al sadd ( ???? )
  • Rumeilah ( ??????? )
  • Al Waab ( ????? )
  • Wadi Al Sail ( ???? ????? )
  • Mendebaldeko badia ( ?????? ?????? )

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Merkataritza eta arrantza portu garrantzitsua. Petrolio aberastasun handia du.

Herri eta hiri senidetuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Geografia
Qatar
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .