Wikipedia, Entziklopedia askea
Dilma Vana Rousseff
(
Belo Horizonte
,
1947ko
abenduaren 14a
)
brasildar
ekonomista
eta
politikaria
da,
Langileen Alderdiko
kidea. Brasilgo Errepublikako presidentea izan zen,
2011tik
2016ko
abuztuaren 31n
Senatuak kargugabetu zuen arte
[1]
.
2005
-2010 bitartean,
Lula da Silva
presidentearen Kabineteko burua izan zen.
Dilma Rousseff
Belo Horizonten
sortu zen,
1947ko
abenduaren 12an. Aita, Pedro Rousseff, bulgariar abokatua zen eta ama, Dilma Jane da Silva, irakaslea
[2]
. Gaztetatik ideia sozialistak izan zituen, eta hiri-gerrilla marxistan aritu zen diktaduraren garaian.
1969an
klandestino egin zen, baina urtebete geroago atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten
[3]
.
1973an
, kartzelatik irten eta
Porto Alegrera
joan zen bizitzera. Berriz ere politikagintzan sarturik,
2000an
Brasilgo Langileen Alderdia afiliatu zen.
2003
-
2005
bitartean, Energia ministroa izan zen
Lula da Silva
gobernuan.
2005ean
Kabineteko buru bilakatu zen
[4]
.
2010eko
presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, Jose Serraren aurka, bigarren itzulian botoen %56 lortuz.
2014an
berriz hautatu zuten presidente
[5]
, baina
2016ko
abuztuaren 31n
Senatuak kargutik kendu zuen. Rousseffek
estatu kolpetzat
jo zuen kargugabetzea
[1]
.