Dessau

Koordenatuak : 51°50′03″N 12°14′46″E  /  51.8342°N 12.2461°E  / 51.8342; 12.2461
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dessau
Dessau
herriaren zatia
Administrazioa
Herrialdea   Alemania
Estatua Saxonia-Anhalt
Izen ofiziala Dessau
Jatorrizko izena Dessau
Posta kodea 06842, 06844, 06846, 06847, 06849, 06861 eta 06862
Geografia
Koordenatuak 51°50′03″N 12°14′46″E  /  51.8342°N 12.2461°E  / 51.8342; 12.2461
Map
Azalera 182,81 km²
Altuera 61
Demografia
Biztanleria 83.616 ( 2013ko abenduaren 31 )
?7.627 (2006)
Dentsitatea 457,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0340, 034901, 034906, 034907
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.dessau.de

Dessau Alemaniako hiri bat da, Saxonia-Anhalt estatu federatukoa. Mulde eta Elba ibaiek bat egiten duten lekuan kokatuta dago. 2004. urteko abenduan 77.557 biztanle zeuden.

Walter Gropiusek 1919. sortutako Bauhaus (osorik, Staatliche Bauhaus ) arte, diseinu eta arkitektura Eskolak Dessaun (eta Weimarren ) egin zituen lanak UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen 1996. urtean. Bauhaus Eskola Prusiako agintari naziek itxi zuten 1933. urtean.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Dessau Mulde eta Elba ibaiek bat egiten duten lautadan dagoenez, urtero uholdeak izaten dituzte. 2002. urtean izan zuten uholde larriena, urak ia Waldersee barruti osoa hartu zuenean.

Dessau hegoaldean "Mosigkauer Heide" deritzon baso-eremua dago. Dessauko altura handiena 110 metrokoa da, hiriko hego-mendebaldean. Hiriaren inguruan parke eta jauregi mordoa daude; Alemaniako hiri berdeenetarikoa da.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bauhaus: eraikin nagusia

Hiriaren lehenengo aipamena 1213. urtekoa da. 1570. urterako gune garrantzitsu bihurtuta zegoen: orduan sortu zuten Anhalt printzerria Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barruan, eta Dessau izan zen hiriburua. Anhalt printzerria 1603. urtean desegin zen, baina Dessau hiriak indartsu jarraitu zuen, eta Anhalt-Dessau estatu txikiko hiriburu izendatu zuten. 1863. urtean Anhalt-Dessau konderria eratu zuten, eta Dessau izan zen hiriburu, 1918. urtera arte.

Walter Gropiusek 1919. sortutako Bauhaus Eskola 1925. urtean kokatu zen Dessaun, Weimarko egoitza itxi ziotenez gero. Hainbat artista ospetsuk eman zituzten eskolak bertan, hala nola Walter Gropius sortzaileak, Paul Kleek eta Vasili Kandinskik . Naziek 1933. urtean itxi zuten Bauhaus, eta 1986. urtera arte ez zuten berriro zabaldu.

Bigarren Mundu Gerran hiria ia zeharo suntsituta geratu zen, 1945. urteko martxoaren 7ko Aliatuen bonbardaketen ondorioz; handik egun batzuetara estatubatuarrek hiria hartu zuten. Gerora, Alemaniako Errepublika Demokratikoan ohikoa zen hormigoizko arkitektura nagusitu zen hiria berreraikitzerakoan, eta Ekialdeko Alemaniako hiri industrial handia izan zen aurrerantzean. 1990. urtean Alemania biek bat egin zutenetik , eraikin historiko mordoa zaharberritu dute.

Bauhaus Eskolak egindako eraikinak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Bauhaus Eskolako eraikina
  • Dessauko Bauhaus Museoa
  • Maisuen etxeak
  • Dessau-Torten finka: altzairuzko eraikin eta etxe bat, Laubenganghouses eta Fieger etxea
  • Alearen Etxea, Carl Fieger -ek 1930. urtean egindako jatetxea, gaur egun ere zabalik
  • Lanbide-bulegoa

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]