Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Deodoro da Fonseca
(
Vila de Santa Maria Madalena da Lagoa do Sul
,
1827ko
abuztuaren 5a
-
Barra Mansa
,
1892ko
abuztuaren 23a
) brasildar militar eta politikaria izan zen.
Brasilgo
lehenbiziko presidentea izan zen 1889tik 1891ra.
Militarra izan zen
Brasilgo Inperioan
.
Praeira Iraultza
zapaldu zuen
Pernambucon
1848an eta
Aliantza Hirukoitzaren Gerran
parte esku zuen 1864tik 1870era. 1884an landako mariskal mailara igo zen.
Rio Grande do Sul
estatuko gobernadorea izan zen. 1889ko azaroaren 15ean Brasilgo oligarkiak lagunduta enperadorea kanporatu zuen kolpe militarraren buruzagia izan zen.
Errepublika aldarrikatu zuen behin-behineko gobernuko burua izan zen, eta 1891ko otsailean presidente hautatu zuten militarren laguntzarekin. Kongresuko oposizioarekin topo egin zuen eta, gainera, krisi ekonomikoa izan zen. 1891ko azaroaren 3an larrialdi egoera ezarri zuen eta azaroaren 23an dimisioa eman zuen eta
Floriano Peixoto
presidenteordeari eman zion boterea.