Wikipedia, Entziklopedia askea
Columbia Records
soinua grabatzeko sortutako marka komertzial zaharrena da.
1888an
sortua, gaur egun
Sony Music
markaren mendean dago (
Epic Records
eta
RCA Records
bezala). Halaber, munduko
diskoetxe
zaharrena da. Columbia Recordsek
fonografo zilindroei
grabazioen aukera eman zieten.
1903tik
abeslarien, musikarien eta taldeen grabazioak hasi zen plazaratzen. 1961tik 1990 arte grabazioak
Kanada
eta
Ameriketako Estatu Batuetan
CBS Records
zigiluarekin egin ziren.
Columbia konpainia hasiera batean
Edisonek
egin zuen
fonografoen
banatzailea eta saltzailea izan zen; baita ere beharrezkoak ziren fonografo zilindroak saltzen zituen
Washington, DC
,
Maryland
eta
Delawaren
. 1893an Edisonekin eta "North American Phonograph Company"rekin lotura indartu zuen eta
1893tik
aurrera Columbiak egindako grabazioak eta fonografoak saldu zituen. Baina modu paraleloan disko grabatuak ere saltzen aritu zen; arlo horretan
Victor Talking Machineren
konpententzia izan zuen.
1903an
, "Columbia Grand Opera Record" izenarekin garaiko artista handien grabazioak plazaratzen hasi zen, besteak beste,
Ernestine Schumann-Heink
,
Edouard de Reszke
eta
Sigrid Arnoldson
abeslari lirikoak.
1908an
Columbiak diskoaren bi aldetako grabazioak sortu zituen kopuru handietan; sistema hau bakarrik grabazio komertzialekin edo talde berriekin erabiltzen zuen zeren eta artista handien grabazioak alde bakar batean egiten baitziren. Horrela izan zen
1923
arte: urte horretan Victor Talking Machinerekin batera alde bakarreko grabazioak utzi zituzten bi aldekoak komertzializatzeko.
1912ko
ekainean fonografoen eta zilindroen ekoizpena utzi zuen, diskoen grabazioetan buru-belarri aritzeko. Dena dela, zilindroak katalogoetan beste bi urte mantendu ziren.
1925ko
hasieran, Columbiak Western Electric lantegiak sortutako grabatzeko prozesu elektrikoa,
Viva Tonal
izenekoa, hasi zen erabiltzen.
1926an
, Columbiak
Okeh Records
konpainia erosi zuen.
1928ko
urrian, el ejecutivo de Columbia, Frank Buckley Walter-ek
country
edo "hillbilly" grabazioak proposatu zituen
Johnson Cityn
,
Tennesseen
,
Clarence Greene
eta
Charlie Bowman
bezalako ospe handiko artistak hartuz.
2012an Columbia Records 85 artista zituen. Hauek dira batzuk: