한국   대만   중국   일본 
Cotes-d'Armor - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Cotes-d'Armor

Koordenatuak : 48°20′N 2°50′W  /  48.33°N 2.83°W  / 48.33; -2.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cotes-d'Armor (22)
Frantziako departamendua
Côtes-d'Armor (22)
Administrazioa
Estatua   Frantzia
Eskualdea Bretainia
Prefetura Saint-Brieuc
Prefeta Claudy Lebreton
( PS )
Azpiprefeturak Dinan
Guingamp
Lannion
Barrutiak 4
Kantonamenduak 52
Udalerriak 373
Kokapena
Koordenatuak 48°20′N 2°50′W  /  48.33°N 2.83°W  / 48.33; -2.83
Azalera 6.878 km²
Demografia
Biztanleria 605917
Dentsitatea 88.094,940389648 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Cotes-d'Armor ( bretainieraz Aodou an Arvor ) Bretainia iparraldeko lurraldea da eta Frantziako 22. departamendua.

Eskualde mugakideak hauexek ditu: Finistere mendebaldean, Morbihan hegoaldean eta Ille eta Vilaine ekialdean. Frantsesez gain, bretainiera ere hitz egiten dute bertako biztanle batzuk, Tregor izeneko dialektoa bereziki. 6.878 km²-ko azalera dauka, eta 542.373 biztanle (79 biz./km², 1999 ).

Prefektura Saint-Brieuc hirian dago, eta beste hiri nagusiak Dinan , Guingamp eta Lannion dira.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mantxako itsasartearen ertzean dago. Armorikako mendialdeak mugatzen du erliebea: altuera apaleko muinoak (Notre-Dame-de-Bel-Air, 341 m) eta kostalde malkartsua, itsasadar estu eta sakonak dituena.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an Cotes-du-Nord izenarekin (iparraldeko kostaldea) eta 1990an gaur egungo izena hartu zuen aintzinako Armorika berreskuratuz. Gutxi gora behera Bro Dreger eta Bro Sant Brieg lurralde historikoak eta Bro Kernev -en ekialdeko lurrak hartzen ditu.

Politika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Historikoki erlijioak indar handia izan bazuen ere Guingamp hiriaren ingurua komunismoaren gotorleku bihurtu zen eta ikuspegi politiko bien arteko borroka handia dago.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nekazari -herrialdea (laboreak eta ardi-azienda) da. Industria bigarren mailakoa da, eta turismoak garrantzi handia hartzen du udan.

Hiri nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hona hemen Cotes-d'Armor departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Saint-Brieuc (hiriburua, 45.331 biztanle)
  2. Lannion (19.627 bizt.)
  3. Plerin (14.394 bizt.)
  4. Lamballe (13.212 bizt.)
  5. Ploufragan (11.569 bizt.)
  6. Dinan (10.851 bizt.)

Kirolak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena En Avant de Guingamp futbol taldea da. 7.000 biztanleko herri bateko taldea bada ere Frantziako lehen mailan jokatzen du eta bi Kopa irabazi ditu dagoeneko. Saint-Brieuc SC emakumezkoen taldeak Liga eta Kopa bana irabaziak ditu ere.

Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]