Burdinbidea
bidaiari eta zamentzako
garraiobide
bat da,
trenbideetan
dabiltzan
ibilgailu
gurpildunak erabiliz.
Errepideko garraioan ez bezala, ibilgailuak norabide bakarrean ibil daitezke, bi noranzkotan, trenbideetako
errailek
gidatuak. Errail hauek
trabesa
eta
balasto
gainean bermatzen dira gehienetan, baina beste sistema batzuk ere badaude, hala nola, errailak
betoizko
zoruan lotuak egotea. Ohikoena errail hauen gainean metalezko gurpilak erabiltzea da.
Ibilgailuak ilaran joan ohi dira,
tren
izenekoak. Ilara edo konboi hauek bagoiz osatuak daude eta lokomotora edo automotore batek mugiarazten ditu. Batzuetan, bagoiak berak mugiaraz dezake tren osoa.
Trenez gain, burdinbideak hainbat aldaera espezializatu ditu:
metroa
,
tranbia
,
funikularra
...
Garraio gidatuko adibide goiztiarrena
Diolkos
izan zen, itsasontziek
Korintoko istmoa
zeharkatzeko sistema
K. a. VI. mendean
eraikia
Grezian
. Bertan, esklaboek eta zama abereek bultzatutako
orgak
harrian zizelkatutako bideetan mugitzen ziren. "Burdinbide" primitibo hau
900
. urte inguru arte funtzionatu zuen.
Zaldiek
tiratutako lehen bagoiak
Antzinako Grezian
eta
Erromatar Inperioa
agertu ziren lehen aldiz,
1
. urte inguruan, eta aurrekoek bezala harri zizelkatuzko bideak zerabiltzaten.
Garraio gidatuak
1550an
agertu ziren berriz
Europan
,
[1]
meategietan
erabiltzeko. Hauek
zurezko
errailak erabiltzen zituzten. Lehenengo trenbidea
Erresuma Batua
ezarri zen
XVIII. mendean
, batez ere
ikatza
meategietatik
ubideetara
garraiatzeko helburuarekin, gero ontziak erabili ahal izateko. Honelako burdinbideen arrastoak Broseley inguruan aurkitzen dira,
Shropshiren
. Errailak zurezkoak ziren. 1768an, Coalbrookdale konpainiak zurezko errailak
burdinaz
ordezteko ideia izan zuen,
higadura
handia saihesteko eta zama astunagoak garraiatu ahal izateko.
William Jessop
ingeniariak burdinazko errailak asmatu zituen, koxkarik gabeko gurpilek erabiltzeko modukoak. Errail hauek
Leicestershire
aldeko proiektu batean erabiltzekoak ziren
1789an
.
1790an
altzairutegi bat sortu zuen beste kide batzuekin, batez ere errailak ekoizten zituena. Inauguratu zen lehen trenbidea
Surrey Iron Railway
izan zen, Jessopek irekia
1802an
[2]
. Zaldiek mugiarazten zituzten.
Lehenengo lurrun lokomotorra
Richard Trevithickek
eraiki zuen eta
1804ean
saiatu zen
Galesen
. Saio hoenk ez zuen arrakastarik izan, makina hain astuna izanik trenbidean hausten baitzuen.
1811n
,
John Blenkinsopek
lehen lokomotor erabilgarria bururatu zuen
[3]
. Ikatz garraiorako lurrun lokomotorra patentatu zuen (No 3431). Bidea eraiki egin zen, Middleton Colliery eta
Leeds
lotuz. Horrela,
Middleton Railway
lurruna erabiltzen zuen lehen trenbide komertziala izan zen.
Europa kontinentaleko lehen trenbide sarea
Saint-Etienneko
eskualdean eraiki zen,
Frantzian
, 1827 (
Louis-Antoine Beaunier
) eta 1830 (
Marc Seguin
) artean.
Europa
eta
Ipar Amerikan
, burdinbidearen garapen handiena
1848
eta
1914
artean izan zen.
Lehen Mundu Gerraren
ondoren ere, burdinbidea garatzen jarraitu zuen, baina laster
autoen
eta
kamioien
lehia pairatu zuen distantzia laburrean eta
Bigarren Mundu Gerraen
ondoren
hegazkinena
distantzia luzean.
1973ko petrolio krisiak
burdinbidearen eraberritzea ekarri zuen, batez ere hirigune eta metropoligune barneko bidaiari garraioan. Geroago,
Abiadura Handiko Trenak
garatzen hasi ziren, egun garatzen jarraitzen duena,
Euskal Herrian
barne.
Lebitazio magnetikoa (
Maglev
deritzona),
2005ean
lehen aldiz
Shanghain
43 kilometroko bidea ezarri zena, sistema lehiakorra bihur daiteke.