Budismoa
Siddhartha Gautamak
edo
Budak
emandako irakaspenetan oinarritutako
erlijio
eta
filosofia
da, teista ez dena. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen erlijio eta doktrina filosofiko eta espiritual bat da,
teista
ez dena eta
dharma
familiaren barnean dagoena. Budismoak hainbat tradiziok, erlijio-sinesmenek eta praktika espiritual ugarik, bereziki Buda Gautamari egotziek, osatzen dute.
Budismoa
Indian
sortu zen K.a. VI. eta IV. mendeetan. Hortik
Asiaren
zati handi batera zabaldu zen. Egun, munduko laugarren erlijio garrantzitsuena da, munduko biztanleriaren % 7 erlijio horren jarraitzaileak baitira, hau da, 500 milioi lagun baino gehiago.
Buda ez da jainkoa, ez Jainkoak bidalia, ezta
profeta
ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten.
Buddha
berba paliera
eta
sanskrito
antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esan gura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta
Siddharthak
lortutako gauza bera erdietsi duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.
Irakaspen horien xedeak ezbetetasuna (
samsara
) eta sufrimendua (
dukkha
) eta heriotza zikloa erauztea dira, bai
Nirvana
lortzeko, bai
buda
kontzeptua lortzeko. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren arrazoia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera horren behin-betiko amaierari
Iratzartzea
deitzen diote. Maila berri hartara iristeko, budismoak buruaren entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu. Praktiak Budan,
Dharman
eta
Sanghan
babestea lortzen dute, perzeptu moralak behatzea,
monastizismoa
eta
meditazioa.
Siddhartha Gautama
Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea (
K.a. 563
-
483
). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa uztarazi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.
Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta
fede
-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik. Izatez, erlijo honetatako zenbait adarretan jainkotxo edo espritu formako izakietan sinesmena egon badagoen
[1]
, hala nola sinesmen tibetarretan, jainko nagusi baten edo Buda beraren dibinitate faltak eraman ditu batzuk kontsideratzera ateismo forma bat dela budismoa.
Joseph Ratzinger
kardinalak, aita santu izan aurretik, "auto-erotismo espiritual" deitu zion erlijio honi, hau da, norberaren ahalegin hutsez transzendentzia lortzeko bide bat proposatzen denez, goiko edo beste inongo eragile gorenagorik tartean izan gabe, jainkorik behar ez duen praktika bat delakoan.
[2]
Budak berak arimaren kontzeptua ere arbuiatu zuen. Gizakia
anatman
egoeran dagoen izakia da, arima-gabea sanskritoz, eta beste batzuek arima deitzen duten hori, haren arabera, bost elementu edo
anitya
-ren gehikuntza da:
rupa
edo gorputzaren forma,
vedana
edo sentipenak,
samjna
edo ideiak/adimena,
samkhara
edo borondatea, eta
vijnana
edo kontzientzia hutsa.
[3]
Barietate handia egon arren, eskola budistak printzio filosofiko berak partekatzen dituzte, guztiek beraien artean zerikusia dutenak; beraz, denak ulertzeko guztien bisio holistiko bat behar da. Gainera, oinarri guztiak
Dharmara
bideratuta daude, hau da, praktikanteak bere kabuz ikasi behar duen lege unibertsala.
Budismoak idazki asko dituenez, sinesmen garrantzitsuenak mundu osoan ezagunak dira, bertan ez delako jainkorik agertzen. Erlijio ateistatzat jotzen da, baina errealitate espiritualen sinesmenak onartzen ditu, esate baterako,
ernaberritzea
,
karma
eta
izaki ispiritualak
. Budistek ez dute jainkorik goraipatzen,
izaki iluminatuak
baizik, budak, hau da,
iluminazioa
lortu duten izakiak.
Budismoaren itxura guztiek “Hiru bitxiak” goraipatu eta ohoratzen dituzte:
- Buda: izate argitua ? Iratzartzea edo argitzea.
- Dharma: Budaren irakaspena ? Ulertze zuzena.
- Sangha: Budisten elkartea ? Funtsezko garbitasuna.
Guztiek Buda ohoratzen duten arren, bakoitzak ikuspuntu desberdina du horren inguruan.
Theravada
budismoan, Buda bat bere esfortzu eta zolitasunengatik esnatu den izaki bat da. Ernaberritzearen zikloa bukatuta, aske dira onuragarriak ez diren adimenaren egoerez. Therevadak Buda bakarra onartzen du, Gautama Buda (Sakyamuniko Buda historikoa). Munduan fisikoki ez egon arren,
Dharma
(irakaskuntza),
Vinaya
(diziplina) eta
Sangha
(elkartea) utzi digu.
Mah?y?nak
, berriz, buda bat baina gehiago daudela adierazten du, mundu desberdinetan bizi direnak.
Dharma
(palieraz:
Dhamma
) Budaren irakaskuntzak dira. Ez da errealitatea islatzen duen ikaskuntza, praktikan jarri behar den ikaskuntza pragmatikoa baizik. Jende eta izaki orori aplikatzen zaien betiereko oinarria da. Horrela,
egia
absolutua eta unibertsitatearen errealitatea azaltzen du, hau da, gauzak benetan diren moduan.
Hirugarren eta azken bitxia
Sangha
da, Buda Gautamaren diziplina jarraitzen duten fraideei erreferentzia egiten diena. Garrantzitsua da, Budaren
Dharma
transmititzen duelako.
Sangha
rik gabe ez dagoela budismorik esaten da, budismoaren funtsa baita.
Gautama Budak esnatutakoan eman zuen lehen hitzaldia (
Sutra
) izan zen, bere aspaldiko meditazioko kideei zuzendua. Hitzaldi horretan, Gautama Budak oinarri batzuk ezartzen ditu, “Lau egia zintzoak” izenekoak.
Duhkha
budismoaren kontzeptu zentrala da eta “asetzeko ezintasuna” eta "sufrimendua" kontzeptuez itzultzen da. Bizitza ez da perfektua, atsekabea eta sufrimendua daude mundu osoan zehar.
Min horren zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Duhkha
ren jatorria
t????
da,
sanskritoz
"nahia", "maitasuna", "egarria", "grina"… esan nahi duena. Sufrimendua nahietan, zentzumenetan edo plazer sentsualetan aurki daiteke, beste batzuen artean, asetzea bilatzen dugulako, gaur hemen eta bihar han. Grina deskribatzeko hiru forma erabiltzen dituzte:
kama-tanha
(ekintza sentsualak),
bhava-tanha
(bizitza eta heriotza) eta
vibhava-tanha
(mundua eta min ematen duten sentsazioak ez esperimentatzea)
Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago,
nirvana
izenekoa.
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Sufrimendua grina deuseztatuz eta pasioa kenduz desagertzen da: horri
nirvana
deitzen zaio, hau da, egia horrek sufrimenduari bukaera eman diezaioke.
Bide hori Bidezidor zortzikoitz zintzoa segitzean datza sufrimendua deuseztatzeko
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Budismoak nahiaren muturrak saihesten dituen bide bat defendatzen du. Bide horretan, jakinduriak, etikak, adimena eta bihotza lantzen dira, meditazioaren bidez.
Bidezidor zortzikoitz zintzoa (
?ryam?rga?
) zortzi faktore dira, elkarrekin konektatuak. Guztiak batera hedatzen direnean,
dukkha
lortzera heltzen dira.
Hauexek dira:
Etorkizuneko bizitza bat dago, heriotzarekin amaitzen ez dena eta Budak erakutsi eta jarraitu zuen arrakastarekin bide hori nirvana lortu arte.
Sentsualitatean ez pentsatzeko intentzioa, bakearen bidea jarraitzeko eta borondate txarrari uko egitean datza.
Salbaziora bideratuko gaituen gauzez berba egitean datza. Gezurrik ez esatea, min emango duten hitzak ez esatea...
Ezin da hil, ezta min eman ere. Ezin da eskaintzen ez denik hartu. Budista laikoak bizi behar dira, portaera sexual desegokirik gabe, ezin dute ezer sexualik egin emakume ezkonduekin, ez familiaren babesa duen emakume ezkongai batekin.
Fraideentzako behar-beharrezkoa dena bizitzarako izatea da, erregutzea norberaren janaria lortzeko. Lan inmoralei uko egitea da.
Adimena zaindu behar da sensualitatearekin zerikusia duten pentsamendu eta beste obstakuloetatik. Kontzeptu honen helburua, egoera ez osasuntsuak deuseztatzea eta meditazioa ez moztean datza.
Beti norberak egiten dituen ekintzen jakitun izan behar da.
Meditazio
zuzena da, adimena bateratuta egitea eta kontzentrazioa. Lehen biak jakintasunari dagozkio; 3.a, 4.a. eta 5.a, moralari; eta 6.a, 7.a eta 8.a, gogoetari.
Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak hegoaldekoak,
Therav?da
(Zaharren eskola) ala iparraldekoak-ekialdekoak,
Mah?y?na
(Bide handia) dira. Erabiltzen den teknika motan oinarrituz, Mah?y?natik hirugarren eskola bat, Budismo
Tantrikokoa
(
Vajrayana)
aipa liteke.
Therav?da budsimoa bereziki
Sri Lankan
eta
Asiako hego-sortaldean
dago, esate baterako,
Kanbodian
,
Laosen
,
Myanmarren
eta
Thailandian
. Mah?y?na budismoan, berriz,
Lur Aratza
,
Zen
,
Nichiren Budismoa
,
Shingon
eta
Tiantai
(Tendai) bezalako tradizioak barneratzen dituena, Asiako hegoalde guztian hedatuta dago.
Vajrayana
, Indiatik datorrena, Mahayana budismoaren adar bereizi gisa ikus daiteke.
Tibetar budismoa
, Vajrayanaren Indiako VIII. mendeko printzipioak kontserbatzen dituena,
Himalayan
,
Mongolian
eta
Kalmukian
praktikatzen da.
Ekialdeko Asiako nazioetako tradizio filosofiko budista nagusiak bereziki Indiako
Mahayana
budismoan oinarritzen dira.
Theravada
eskolaren filosofia nagusi da Asiako hego-ekialdeko herrialdeetan, hala nola
Sri Lankan
,
Birmanian
eta
Thailandian
.
Theravada budismoa zaharragoa eta kontserbadoreagoa da budismoaren bi banaketa nagusi hauetan, eta "zaharren eskola edo irakatsiak" terminoarekin ezagun izana ere horren adierazgarri da. Theravada budista askok zehatz-mehatz jarraitzen dituzte Budaren irakaspenak, eta horietako asko monjeak edo mojak dira; bizitza
monastikora
gehien lerratzen den korronte budista delarik
[5]
.
Theravada budistak
arhat
izaten ahalegintzen dira, Budaren portaera eta izaera idealera gerturatzen diren pertsona perfekzionatuak dira arhatak, errealitatearen izaera ezagutu dutenak. Horrek esan nahi du Zortzigarren Bide Nobleari jarraitu diotela, zikoizkeriaren, gorrotoaren eta ezjakintasunaren hiru suak itzali dituztela, eta ilustratu edo argitu egin dira. Budismoan, argitasun horrek nibbanara (edo
nirvanara
) darama, eta horrek berpizkundearen (
samsara
) zikloaren askatasuna esan nahi du. Ondorioz, ez dira gehiago samsaraz birjaioko
[5]
.
Mahayana budistek uste dute Budaren irakaspenei jarraituz lor dezaketela Ilustrazio edo argipena. Mahayana budista baten helburua
Bodhisattva
bihurtzea izan daiteke eta hau Sei Perfekzioen bidez lortzen da. Errukia oso garrantzitsua da budismo mota honetan eta horren aderazgarri gorena da Bodhisattva batek Samsararen zikloan geratzea aukera dezakeela, besteei laguntzeko Ilustrazioa lortzen.
Theravada eta Mahayiana budisten arteko funtsezko aldea da Theravada budistak arhat bihurtzen eta samsara zikloaren askatasuna lortzen ahalegintzen direla, eta aldiz Mahayana budistek samsara zikloan geratzea erabaki dezaketela besteenganako errukiagatik.
Mahayana korrontearen azpi-adar bat mendeetan garatu dena
Vajrayana
delakoa da. India iparraldean sortu zen 5. mendearen inguruan, eta
Tibet
eskualdean errotu bereziki 7. eta 8. mendeetan
[1]
. Tibeteko budismo formari
lamaismo
ere esaten zaio, beren
lama
edo monjeengatik: fraide soilak baino gehiago, hierarkia batean errotutako kasta gisa ere ikus daitezke, zeinak mendeetan estatu erdi-feudal bateko egituretan egon ziren integratuak. Lamen goi-hierarkietako ordezkariak, eta horien artean
Dalai Lama
deritzona, bodhisattva hutsak dira, apropos errenkarnazioa aukeratzen duten maisuak: beren sinesmenari kasu eginez gero, pertsona bera duela mendeak eta mendeak.
[6]
Filosofia budista
Buda Gautamaren
pentsamenduarekin hasten da (K.a. VI. eta IV. mendeen artean) eta lehen testu budistetan gordetzen da. Indiako
Magadha
eskualdean sortu zen, eta, ondoren, Indiako gainerako azpikontinentera,
Ekialdeko Asiara
,
Tibetera
,
Erdialdeko Asiara
eta Asiako hego-ekialdera hedatu zen. Eskualde horietan, pentsamendu budista hainbat hizkuntza (
tibetera
,
txinerara
eta
palira
) erabiltzen zituzten tradizio filosofikoetan garatu zen. Filosofia budista fenomeno transkulturala eta nazioartekoa da.
Gauzen benetako izaeraren
ezjakintasuna
sufrimenduaren (
dukkha
) sustraietako bat denez, filosofia budista epistemologiaz, metafisikaz, etikaz eta psikologiaz arduratzen da. Testu filosofiko budistak ere
praktika meditatiboen
testuinguruan ulertu behar dira, zenbait aldaketa kognitibo eragiten dituztela suposatzen baita
[8]
. Funtsezko kontzeptu berritzaileen artean,
Lau Egia Zintzoak
daude,
dukkha
,
anicca
(iraunkortasunik eza) eta
anatta
(ez-izatea) aztertzeko
[9]
[10]
.
Budaren heriotzaren ondoren, talde batzuk bere irakaspen nagusiak sistematizatzen hasi ziren, azkenik
Abhidharma
izeneko sistema filosofiko integralak garatuz. Abhidharma eskolei jarraiki,
Nagarjuna
eta
Vasubandhu
bezalako indiarrek, Mahayana filosofoek, "fenomeno guztien hutsaltasuna" eta
vijnapti
-
matra
("itxura bakarrik"), fenomenologia edo
idealismo transzendentalaren
teoriak garatu zituzten.
Dign?ga
eskolaren
pram??a
('ezagutza-baliabideak')
epistemologia budistaren
modu sofistikatua sustatu zuen
[8]
.
Antzinako eta Erdi Aroko Indian filosofia budistako eskola, azpi-eskola eta tradizio ugari egon ziren.
Jan Westerhoff
Oxfordeko filosofia budista irakaslearen arabera, K.a. 300. urtetik 1000. urtera arte Indiako eskola nagusiak hauek izan ziren:
Mahere ghika
tradizioa (gaur egun desagertua),
Sthavira
eskolak (hala nola
Sarvusivda
,
Vibhajyavere
eta
Pudgalavda
) eta Mahayana eskolak. Tradizio horietako asko beste eskualde batzuetan ere aztertu ziren, Erdialdeko Asian eta Txinan esaterako, misiolari budistek hara eraman ondoren
[8]
.
Budismoa Indiatik desagertu ondoren, tradizio filosofiko horietako batzuk tibetar, ekialdeko Asiako budista eta theravada budisten tradizioetan garatzen segitu zuten.
Budismoa jarraitzaile kopuruaren arabera munduko laugarrena da, 380 miloi inguru (
txinatar
erlijio tradizionala barneratuz gero, 700 milioi inguru), horietako gehiengoa
Asian
:
Txina
,
Japonia
,
Korea
,
Singapur
,
Tibet
,
Nepal
,
Sri Lanka
,
Myanmar
,
Laos
,
Thailandia
,
Kanbodia
,
Vietnam
,
Malaysia
eta
Bangladesh
.
Indian
jaio zelarik budismoa, bere lehen hedapena
Ganges haranean
izan zen, K.a. IV eta VI. mendeen artean. Ondoren, subkontinente indiarrean eta haren Asia zentralerako eskualde geogrrafikoan, Afganistan aldera, hedatu eta nagusitu zen budismoa,
Baktriana
edo
Gandhara
nazio zaharretara. Eskualde honetan,
greziarren
iritsierak
Alexandro Handiaren
garaian, bultzada bat eman zion budismoaren izaerari: ordura arte Budaren irudia nekez agertzen zen kultuan, baina helenismoaren eragin artistikoak Budaren irudikapenen biderkatzea ekarri zuen,
grekobudismo
ere deitu izan den mugimendu batean
[11]
. Mendeen ondoren, inguru honetan ez da oro har budismoaren jarraitzailerik, eta 21. mendean, talibanen mugimenduak budismo zaharraren aztarnak ere suntsitu zituen publikoki, hala nola
Bamiyango Buden
kontra erasoa egin zutenean.
Gaur India deitzen dugun eskualdeko garapen erlijiosoan,
jainismoarekin
eta
hinduismoarekin
egoera sarri
sinkretikoan
garatu ondoren, Indiako gehienean gutxiengo erlijioso bat bilakatu ziren budistak. India hegoaldeko muturrean
Sri Lankan
eutsi zion erlijio nagusi izateari, bertako etnia nagusiari,
zingaldarrei
, lotua (ez ordea
tamil
gutxiengoari).
1960ko hamarkadan,
Mendebaldeko
herrialdeetan
kontra-kultura
elementuekin nahasita hasi zen zabaltzen budismoa, batez ere Estatu Batuetako inguru zurietan.
[12]
Vietnamgo Gerraren
kontestuan, bertako budistek batetik
Hegoaldeko Vietmamgo
gobernuaren kontrako oposizioa planteatu zuten, eta bestalde bake-mugimendu gisa ere azaldu ziren, eragina izan zuelarik horrek bai gerraren bilakaeran, zein budismoaz kanpoan zegoen pertzepzioan.
[13]
Bonzo
eran erre ziren budisten adibideak indartu zuen halaber budismoaren irudi baten zabalkundea munduan:
Thich Quang Duc
monjearen suizidoa Saigonen 1963an inpaktu handikoa izan zen kamerek hartu zutelako, baina antzeko protesten oihartzuna globala izan zen, beren burua erre zutelarik budistek zein ez budistek.
[14]
Horien artean Biarritzen 1972an euskal errefuxiatuen aldeko ekintzan suizidatu zen
Nguyen Van Dong
vietnamdarra.
[15]
Budismo forma mendebaldetarrak, bestalde, gutxitan ditu ukitu monastikoak, eta batez ere
meditazioan
fokatu du praktika.
[16]
Mendebaldean budismoak izan duen beste eragin bat da kontzepzio zabaldu bat, erlijio zinez baketsua delakoa. Ikuspegi hau kolonolismoaren garaian zabaldu zen, Jonathan Walters irakaslearen arabera,
[17]
Asian aurkitutako erlijoen artean,
kristautasuna
gorago kokatzeko
Islamaren
eta budismoaren ondoan: musulmanak fanatiko erasokorregiak ziren, eta budistak bakezale apatikoak nonbait, erdibideko kristautasuna bere misioekin aktiboki hobea agertuko litzatekeelakoan. Ikuspegi hau historikoki okerra da, zeren eta estatu eta erresuma budistak, historikoki ezagutzen direnetik, gerra eta indarkeriara emanak izan diren (erresuma kristau eta musulmanak bezainbeste bederen).
Areago, 21. mendeko gatazketan ere, esate baterako,
Myanmarko
Rohingya
gutxiengoaren kontrako jazarpen
militarista
eta
genozidan
monje budisten hierarkiak sustatze ultranazionalista zuzena egin du.
[18]
Sri Lankako
tamilen matxinada eta
gerra zibil
odoltsuan ere, hierarkia budistak konponbiderako baino,
tamil
nagusiki
hinduen
zapalketa osorako deiak egin zituen nagusiki.
[19]
Oroorrean, budismoa herrialde askotan barneratu da, bertako erlijioekin gatazkan sartu gabe; gainera, askotan eraginak trukatzen. Erlijio askok ez bezala, budismoaren barnean ez da ezagutzen
gerra santua
, ez bortxazko konbertsioak ez eta heresia zer edo zer kaltegarri gisa.
Bortikeeriarekin zerikusia zuten zenbait gertakari gertatu diren arren (adibidez, doktrinarengatik enfrentamendu bortitzak eta jazarpenak gutxiengoei), salbuespenak dira, budismoa
Asia Ekialdean
2500 urtez erlijio nagusia dela kontuan hartzen bada.
Komunitate budistan betidanik ongietorriak izan dira doktinari buruzko ikuspuntu desberdinak eta horrek izugarrizko literatura erlijiosoa eta filosofikoa barneratzea ekarri du.
Budismoa,
Indiako
erlijio guztiak bezala,
ahozko tradizioa
zen antzinako historian
[8]
. Budaren hitzak, lehen doktrinak, kontzeptuak eta interpretazioak belaunaldiz belaunaldi transmititu zituzten ahoz aho monasterioetan, eta ez testu idatzien bidez. Lehen testu kanoniko budistak, seguruenik,
Sri Lankan
idatzi ziren, Budaren heriotzatik 400 bat urtera
[8]
. Testuak Tripitaken parte izan ziren, eta, ordutik aurrera, bertsio asko agertu ziren Budaren hitzak zirela esanez. Iruzkin budisten testu akademikoak, egile izendatuekin, Indian agertu ziren,
OA
II. mende inguruan
[8]
. Testu horiek
palieraz
edo
sanskritoz
idatzi ziren, batzuetan eskualdeko hizkuntzetan, hala nola palmondo hostoen eskuizkribuak, urki-azala, biribilki pintatuak, tenpluetako hormetan zizelkatuak, eta geroago
paperean
[8]
.
Biblia
kristautasunarentzat eta
Koranarentzat
islamarentzat dagoen bezala, ez dago, antzinako indiar erlijio nagusi guztietan, adostasunik tradizio budisten artean eskriturak osatzen dituenari dagokionez edo budismoan kanon komun bat ote dagoen
[8]
. Budisten arteko uste orokorra da corpus kanonikoa handia dela
[20]
[21]
. Nikayasen antolatutako antzinako
Sutrak
barne hartzen ditu corpus honek,
Tripitakak
[22]
. Tradizio budista bakoitzak bere testu-bilduma du, eta horietako asko Indiako pali eta sanskritozko testu budisten itzulpena da.
Theravada
budismoan, testu sakratuen bilduma estandarra da
Pali Kanona
;
Hiru saski
esan nahi du, eta Vinaya Pitakari, Sutta Pitakari eta Abhidhamma Pitakari egiten die erreferentzia. Hauek dira budismoaren
hizkuntza indoario
bateko obra kanoniko zaharrenak. Vinaya Pitakak diziplina-arauak ditu monasterio budistentzat. Sutta Pitakak Budari egotzitako hitzak ditu. Abhidhamma Pitakak Suttari buruzko erakusketak eta iruzkinak ditu, eta asko aldatzen dira eskola budisten artean.
Txinako kanon budistak 2.184 testu ditu, 55 liburukitan, eta tibetar kanonak, berriz, 1.108 testu, guztiak Budak baieztatuak, eta beste 3.461 testu,
tibetar tradizioan
gurtutako indiar jakintsuek osatuak
[22]
. Testu budisten historia zabala izan da; 40.000 eskuizkribu baino gehiago, gehienak budistak eta batzuk ez budistak, 1900. urtean
Dunhuang kobazuloan
(
Txina
) soilik aurkitu ziren
[22]
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪What is Vajrayana Buddhism?≫
Buddhism for Beginners
(Noiz kontsultatua: 2023-04-06)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Joseph Ratzinger y la polemica restauracion conservadora≫
El Financiero
(Noiz kontsultatua: 2023-04-06)
.
- ↑
(Ingelesez)
Walker, Benjamin. (1995).
Hindu world: an encyclopedic survey of Hinduism..
(1st ed. argitaraldia) Indus, 183 or.
ISBN
81-7223-179-2
.
PMC
35623028
.
(Noiz kontsultatua: 2023-04-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bodhgayari buruzko informazioa
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Divisions of Buddhism - Buddhist beliefs - Edexcel - GCSE Religious Studies Revision - Edexcel≫
BBC Bitesize
(Noiz kontsultatua: 2023-04-04)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Albiac, Adrian. (2014-09-28).
≪El Tibet, entre la historia y el mito≫
El Orden Mundial - EOM
(Noiz kontsultatua: 2023-04-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Westerhoff, Jan. (2018).
The golden age of Indian Buddhist philosophy.
(First edition. argitaraldia)
ISBN
978-0-19-104704-6
.
PMC
1037096118
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
(Gaztelaniaz)
≪Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre≫
es.wikipedia.org
(Noiz kontsultatua: 2023-02-09)
.
- ↑
(Ingelesez)
Gombrich, Richard F.. (1988).
Therav?da Buddhism : a social history from ancient Benares to modern Colombo.
Routledge & Kegan Paul
ISBN
0-203-13025-1
.
PMC
67552948
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
(Ingelesez)
The Princeton dictionary of Buddhism.
2013
ISBN
978-1-4008-4805-8
.
PMC
859536678
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Staff, L. B. V.. (2017-11-27).
≪Como la influencia griega dio origen a las primeras representaciones de Buda: el arte de Gandhara≫
La Brujula Verde
(Noiz kontsultatua: 2023-04-03)
.
- ↑
(Ingelesez)
Blomfield, Vishvapani. (2012-03-16).
≪How western Buddhism has changed in 50 years≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-04-07)
.
- ↑
Tuladhar, Milan. (2022-06-20).
≪Application of Buddhism in the US-Vietnam War: A General Review≫
Research Nepal Journal of Development Studies
5 (1): 112?121.
doi
:
10.3126/rnjds.v5i1.45961
.
ISSN
2631-2131
.
(Noiz kontsultatua: 2023-04-07)
.
- ↑
≪Quemarse a lo bonzo: los origenes de un desesperado acto de protesta | Mundo | elmundo.es≫
www.elmundo.es
(Noiz kontsultatua: 2023-04-07)
.
- ↑
Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2022).
≪Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-04-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Cheah, Joseph; Suh, Sharon A.. (2022-05-18).
≪Western Buddhism and Race≫
Oxford Research Encyclopedia of Religion
doi
:
10.1093/acrefore/9780199340378.001.0001/acrefore-9780199340378-e-725;jsessionid=b112a04e75f50fc8cea5603c2c73772a
.
(Noiz kontsultatua: 2023-04-07)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Como se gano el budismo la reputacion de ser una religion pacifista≫
BBC News Mundo
(Noiz kontsultatua: 2023-04-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Rowand, Brenna Artinger, Michael.
≪When Buddhists Back the Army≫
Foreign Policy
(Noiz kontsultatua: 2023-04-08)
.
- ↑
≪BUDDHIST NATIONALISM AND RELIGIOUS VIOLENCE IN ?RI LANK?≫
www.webpages.uidaho.edu
(Noiz kontsultatua: 2023-04-08)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre≫
es.wikipedia.org
(Noiz kontsultatua: 2023-02-09)
.
- ↑
Gethin, Rupert (2008), Sayings of the Buddha, Oxford University Press, xiv. or.
- ↑
a
b
c
(Gaztelaniaz)
≪Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre≫
es.wikipedia.org
(Noiz kontsultatua: 2023-02-09)
.