Benedetto Croce
|
---|
|
1949 - 1953
←
Maurice Maeterlinck
-
Charles Langbridge Morgan
→
1948ko
maiatzaren 8a
-
1952ko
azaroaren 20a
Barrutia:
Napoli
1946ko
ekainaren 25a
-
1948ko
urtarrilaren 31
1944ko
apirilaren 22a
-
1944ko
uztailaren 27a
1920ko
ekainaren 15a
-
1921eko
uztailaren 4a
←
Andrea Torre
-
Orso Mario Corbino
→
|
|
Jaiotzako izen-deiturak
| Benedetto Croce
|
---|
Jaiotza
| Pescasseroli
,
1866ko
otsailaren 25a
|
---|
Herrialdea
|
Italiako Erresuma
(
1866ko
otsailaren 25a
-
1946ko
ekainaren 18a
)
Italia
(
1946ko
ekainaren 18a
-
1952ko
azaroaren 20a
)
|
---|
Lehen hizkuntza
| italiera
|
---|
Heriotza
| Napoli
,
1952ko
azaroaren 20a
(86 urte)
|
---|
|
Ezkontidea(k)
| Adele Rossi
(en)
|
---|
Seme-alabak
| |
---|
|
Heziketa
| Napoli Federiko II.a Unibertsitatea
|
---|
Hizkuntzak
| italiera
|
---|
|
Jarduerak
| filosofoa
,
politikaria
,
arte-historialaria
,
idazlea
,
literatura-kritikaria
eta
historialaria
|
---|
Lantokia(k)
| Erroma
|
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Influentziak
| Georg Wilhelm Friedrich Hegel
,
Giambattista Vico
,
Jean-Jacques Rousseau
,
Karl Marx
,
Antonio Labriola
(en)
eta
Georges Sorel
|
---|
Kidetza
| Linzeen Akademia
Alemaniar Arkeologia Institutua
Suediako Zientzien Errege Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Errumaniar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Instituto de Estudios Catalanes
(en)
National Academy of Fine Arts (Argentina)
(en)
National Council of the Kingdom of Italy
(en)
Arcadiako Akademia
|
---|
|
Erlijioa
| agnostizismoa
|
---|
Alderdi politikoa
| Italian Liberal Party
(en)
|
---|
|
|
|
Benedetto Croce
(
Pescasseroli
,
1866ko
otsailaren 25
?
Napoli
,
1952ko
azaroaren 20
) italiar idazle, filosofo, historialari eta politikari ospetsu eta garrantzitsua izan zen.
Liberalismo
barruan eragin handia izan zuen. Bere lanek Italiako pentsalari askoren gainean eragin handia izan zuten, esaterako
Antonio Gramsci
marxista,
Giovanni Gentile
faxista edo
Piero Gobetti
liberalarengan.
1866ko otsailaren 25ean Peskiserolin jaio zen,
Abruzzo
eskualde italiarrean, familia aberats batean: amaren adarra, Peskiserolitik zetorren eta ideal liberalekin lotuta zegoen; aitarena, ordea, borboitarrena,
Montenerodomokoa
zen, baina
Napolin
ezarri zen. Bere heziketa hertsiki katolikoa izan zen arren, 18 urterekin ateo bihurtu zen, eta bere bizitza osoan zehar ez zuen erlijiorik aitortu.
1883an,
Ischia
uharteko
Casamicciola
herrian bere familiarekin oporretan zegoela, lurrikara batek ostatu hartzen zuten etxea suntsitu zuen. Bere ama, aita eta arreba bakarra hil egin ziren, bera, denbora luzez, hondakinen artean lurperatua egon zen bitartean, gutxi iraun zuelarik. Ezbehar honen ondoren, bere anaiarekin batera, familiako ondasun guztiak heredatu zituen. Horrek bere bizitza osoa lasai bizitzeko eta bere denbora guztia filosofiari eskaintzeko aukera eman zion.
Bere osaba
Silvio Spaventaren
zaintzapean utzi zuten,
Bertrando
filosofoaren anaia zena. Horrek Erromako bere etxean hartu zuen. Han Croce adin nagusitasunera arte bizi izan zen. Silvio osabaren etxeko kultura zirkuluan gizon politiko eta intelektual garrantzitsu zeuden, horien artean
Antonio Labriola
,
marxismora
eraman zuena. Napoliko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean izena eman zuen arren, Labriolako filosofia moraleko klaseetan ibili zen Erroman; ez zituen sekula unibertsitate-ikasketak amaitu, baina ikasketa jakintsu, filosofiko, historiko eta literarioetan aritu zen. 1886an, Erroma utzi eta Napolira itzuli zen,
Palazzo Filomarinoko
bigarren solairua eskuratuz, non
Giambattista Vico
bizi izan zen; Crocek Vico miretsi zuen eta bere pentsamenduan eragin handia izan zuen.
Bere ospea handitu ahala, politikan aritzera erakarria izan zen, 1910ean senatari izendatua izan zelarik. Argi eta garbi kritikatu zuen Italiak
Lehen Mundu Gerran
parte hartu izana, gerra suizida zela uste zuelako. Horrek, hasiera batean, haren kronta kritika ugari eragin zituen baina, behin gerra amaituta, haren ospea zabaldu zuen. Gerra ondoren oso errespetatua zen figura politikoa bihurtu zen.
1920tik 1921era, Instrukzio Publikorako ministro izendatu zuten
Giovanni Giolittiren
bosgarren eta azken gobernuan. 1924an
Giacomo Matteotti
politikari sozialista hil ondoren, Crocek mugimendu faxistarekin hautsi zuen. 1925ean
Giovanni Gentilek
bere "Intelektual faxisten manifestua" argitaratu zuenean, Benedetto Crocek "Intelektual antifaxisten manifestua"rekin erantzun zuen, erregimenaren indarkeria eta askatasun eza salatuz. Ondoren bizitza politikotik aldendu zen.
1934an, Eliza Katolikoak,
Pio XI.aren
aitasantutzapean (garai hartan Mussolini eta bere Faszista Alderdi Nazionalarengandik gertu zegoen), Croceren lan osoak,
Index Librorum Prohibitorum
zerrendan, hau da, Liburu Debekatuen Indizean sartu zituen.
Italiako aktibitate publikora itzuli zen
Duceren
erorketaren ondoren eta
Bigarren Mundu Gerraren
azken urteetan. Estatua nahasmen politikoan erortzen ari zen eta alderdi
antifaxisten
artean bitartekari lanak egiten saiatu zen. Hala, hainbat gobernutako Karterarik Gabeko ministro izan zen, 1943an Alderdi Liberaleko idazkari izendatu zuten arte; postua 1946an bertan behera utzi zuen. Urte horretan bertan, Ikerketa Historikoetarako Institutu Italiarra sortu zuen Napolin, eta bere jabetzako apartamentu bat jarri zuen bere egoitzarako. Bere bizitza politiko osoan Italiako pertsonaia publiko errespetatuenetako bat izan zen.
Argentinako Arte Ederretako Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten.
Crocek marxismoan zein Hegelen idealismoan sakondu zuen. Oso ideologia histozista zen berea. Haren hitzetan, bestetik, liberalismoa pertsonengan oinarritu behar da. Faxismoaren, komunismoaren eta Eliza Katolikoaren aurkaria izan zen.
- Estetica come scienza dell'espressione e linguistica generale
- Logica come scienza del concetto puro
- Filosofia della pratica. Economica ed Etica
- Teoria e storia della storiografia
- Problemi di estetica e contributi alla storia dell'estetica italiana
- La filosofia di Giambattista Vico
- Saggio sullo Hegel seguito da altri scritti di storia della filosofia
- Materialismo storico ed economia marxistica
- Nuovi saggi di estetica
- Etica e politica
- Ultimi saggi
- La poesia. Introduzione alla critica e storia della poesia e della letteratura
- La storia come pensiero e come azione
- Il carattere della filosofia moderna
- Discorsi di varia filosofia
(2 liburuki)
- Filosofia e storiografia
- Indagini su Hegel e schiarimenti filosofici
- Perche non possiamo non dirci "cristiani"
- Primi saggi
- Cultura e vita morale
- L'Italia dal 1914 al 1918. Pagine sulla guerra
- Pagine sparse
(3 liburuki)
- Nuove pagine sparse
(2 liburuki)
- Terze pagine sparse
(2 liburuki)
- Scritti e discorsi politici
(2 liburuki)
- Carteggio Croce-Vossler
(1899-1949)
- B. Croce - G. Papini,
Carteggio 1902-1914
- Il caso Gentile e la disonesta nella vita universitaria italiana
(1909)
Literaturaren historiari eta politikari buruzko liburuak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
- Saggi sulla letteratura italiana del Seicento
- La rivoluzione napoletana del 1799
- La letteratura della nuova Italia
(6 liburuki)
- I teatri di Napoli dal Rinascimento alla fine del secolo decimottavo
- La Spagna nella vita italiana durante la Rinascenza
- Conversazioni critiche
- Storie e leggende napoletane
- Manifesto degli intellettuali antifascisti
- Goethe
- Una famiglia di patrioti ed altri saggi storici e critici
- Ariosto, Shakespeare e Corneille
- Storia della storiografia italiana nel secolo decimonono
(2 liburuki)
- La poesia di Dante
- Poesia e non poesia
- Storia del Regno di Napoli
- Uomini e cose della vecchia Italia
- Storia d'Italia dal 1871 al 1915
- Storia dell'eta barocca in Italia
- Nuovi saggi sulla letteratura italiana del Seicento
- Storia d'Europa nel secolo decimonono
- Poesia popolare e poesia d'arte
- Varieta di storia letteraria e civile
- Vite di avventure, di fede e di passione
- Poesia antica e moderna
- Poeti e scrittori del pieno e del tardo Rinascimento
- La letteratura italiana del Settecento
- Letture di poeti e riflessioni sulla teoria e la critica della poesia
- Aneddoti di varia letteratura
- Isabella di Morra
e
Diego Sandoval de Castro