Wikipedia, Entziklopedia askea
Basilio Sarobe Aldabe
(
Lesaka
,
Nafarroa Garaia
,
1929
–
Irunea
, Nafarroa Garaia,
2019ko
abenduaren 1a
) nafar apaiza, euskaltzalea eta itzultzailea izan zen.
14 senidetan gazteena,
Iruneako Seminarioan
egin zituen ikasketak eta ordenazioa Bartzelano Kongresu Eukaristikoan jaso zuen 1952 gerora
Joan XXIII
.a izango zen Angelo Roncalli kardinalaren eskutik. Ordenatu berritan Sunbillara bidali zuten apaiz laguntzaile eta hantxe eman zituen bere bizitzaren hurrengo 61 urteak, 1964tik aitzinerat
erretore
moduan.
Vatikano II. testu liturgikoak tokia-tokiko hizkuntzetara itzultzeko agindua eman zuenean testu horiek euskara itzultzeko sortutako taldean lan egitea egokitu zitzaion eta modu aktiboan aritu zen zeregin horretan hainbat apaiz euskaltzale ezagunekin (
Karmelo Etxenagusia
,
Manuel Lekuona
,
Juan Maria Lekuona
,
Lino Akesolo
...). Lan hau dela eta
EIZIE
elkarteak ohorezko kide izendatu zuen eta
Euskaltzaindia
ren omenaldia ere jaso zuen talde hartako bertze kide batzuekin batera. 2012an bere liburutegi pertsonala dohantzan eman zion Euskaltzaindiari.
[1]
Itzultzaile lanazgain, ikerlari, txistu irakasle, koro zuzendari eta abeslari ere aritu zen Sarobe. Elizondoko koruaren urrezko garaia ezagutu zuen Juanito Erasoren gidaritzapean eta Erreka otxoteko kide izan zen.
Liturgia eta eliz-musikan aditua, euskara kulturako hizkuntza baliagarria zela defendatu zuen eta bere erabilera sustatu.