한국   대만   중국   일본 
Azazetako sarraskia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Azazetako sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azazetako sarraskia
Irudia
Mota sarraski
Honen parte da Espainiako Gerra Zibila
Denbora-tarte 1937ko martxoaren 31  -  1937ko apirilaren 1a
Data 1937
Kokaleku Azazetako mendatea
Herrialdea Espainia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak 16

Azazetako sarraskia Espainiako Gerra Zibil ean Azazeta n ( Araba ) izandako erailketa kolektibo bat izan zen. 1937ko martxoaren 31etik apirilaren 1erako gauean 16 preso errepublikazale legez kanpo exekutatu zituzten, tartean Gasteiz ko alkatea eta hainbat zinegotzi. [1]

Testuingurua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Errepublikaren aurkako altxamendu faxista ren ondoren, Arabako zatirik handiena kolpisten kontrolpean geratu zen. [1] Kolpistek legez kanpoko exekuzioak 1936ko abuztutik egin bazituzten ere, 1937ko udaberrian Emilio Mola buruzagiak errepresio maila igotzea agindu zuen. Kolpistek Bizkaia z jabetzeko ofentsiba prestatzen ari ziren, eta fronteko gerra-ekintzez gain, erretaguardian errepresio a areagotzea interesatzen zitzaien, disidentzia ezabatzeko. Neurrietako bat espetxeetan zeuden presoak fusilatzea izan zen. [2]

Prozedura beti berdintsua izaten zen: gauerdian Gobernu Ordezkaritza tik zenbait presoren askatasun aginduak jaulkitzen ziren; izen aukeraketa informatzaileen araberakoa izaten zen, agintari arduradunen borondate ona edo txarraren eraginpean. Agindu hau betez, presoa kartzelako atarira eramaten zen; han errekete z edota falangistez osatutako exekuzio-patruilek hartzen zuten. Teoriaz patruila hauek "kontrolik gabe" ziharduten, autoritateen bizkar alegia; praktikan, ostera, haiekin koordinaturik aritzen ziren. Horregatik artxiboetan, preso hauei buruz agertu ohi den azken informazioa haiei sinarazitako askatasun agindu bat izaten da. [3] Legez kanpoko exekuzio hauek 1938an Kondenak Epaitegi Militarren esku geratu arte iraun zuten. [4]

Mola Gasteizera iritsi zenean, berak nahi zuen efektua lortzeko hirian 60 preso hil beharko zirela kalkulatu zuen. Martxoaren 30ean, udal agintariak, errekete eta falangisten buruzagiak Hermandad Alavesa elkarte karlista ren egoitzan bildu ziren, espetxetik atera beharreko pertsonen zerrendak egiteko. Gau horretan bertan Teodoro Bazan presoa atera eta hil zuten. [2]

Sarraskia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Azazetako mendatea.

Martxoaren 31n, asteazkenarekin, armada frankistak iparraldeko frontearen aurkako erasoa hasi eta Durango bonbardatu zuen , ehunka biktima eraginez. [1] Gau horretan, Galo Zabalza La Paz espetxe ko zerbitzu arduradunak -falangista uniformez jantzita- eta Gandara ofizialak 16 preso atera zituzten ziegetatik. Joaquin Pelegrin Ordenu Publiko Delegatuak idatziriko askatasun-papera sinatu eta gero, espetxearen atarian Bruno Ruiz de Apodaka k gidatutako falangista, errekete eta guardia zibil ez osatutako pikete baten esku utzi zituzten. Espetxe aurrean, presoak eskuz loturik bi kamioitan sartuak izan ziren, Lizarrarako errepidea hartuta. [5] [6]

Azazetako mendate an geldituz, presoak binan loturik basora eraman zituzten. Han askatu, banaka konfesatu eta hil zituzten. Hainbat zulotan erdi-lurperatu zituzten, [7] errepideko 16. kilometrotik 100 bat metrora. Ehorzgia aztertu zuten forentseek baieztatu zutenez, ehorzterakoan haietako batzuk oraindik bizirik ziren. [2]

Azazetan eraildako 16 presoen izenak hauek izan ziren: [7]

  •    Teodoro Gonzalez de Zarate : Izquierda Republicana alderdikoa, Gasteizko alkatea 1931-1936 artean. [8]
  •    Francisco Diaz de Arkaia: Gasteizko zinegotzi sozialista .
  •    Jose Luis Abaitua Perez: erlojugilea, eta EAJ ko Araba Buru Batzar reko kidea.
  •    Victor Alejandre: Gaubea koa, Partido Republicano Radical Socialista alderdikoa.
  •    Eduardo Covo Gonzalez: Gasteizko telegrafista .
  •    Jaime Conca Amoros: Gasteizko oliba -biltzailea. [8]
  •    Jose Domingo Elorza San Vicent: Gasteizko margolaria, PSOE ko kidea.
  •    Constantino Gonzalez Santamaria: Gasteizko bizargin a.
  •    Francisco Garrido Saez de Ugarte: Apilaiz ko ajustadorea, CNT ko kidea.
  •    Prisco Hermua Arrizola: Gasteizko jornalaria, CNTko kidea.
  •    Antonio Garcia Bengoetxea: Gasteizko mekanikaria, UGTko kidea. [9]
  •    Jesus Estrada Abalos: Gasteizko mekanikaria, PCE ko kidea.
  •    Daniel Garcia de Albeniz Azazeta: Maeztu ko nekazaria, CNTko kidea.
  •    Manuel Jose Collel Aguila: Gasteizko ferrobiarioa, Union Republicana alderdikoa.
  •    Manuel Hernandez Ibanez de Garaio: Gasteizko ferrobiarioa.
  •    Casimiro Cerrajeria Zarranz: Gasteizko piroteknikoa , UGT ko kidea.

Biharamunean, presoen familiei abisua pasatu zieten askatuak izan zirela, eta haiei buruz ezer gehiago ez zekitela esanez. Familiek, bistan denez, gertatutakoaren susmoa zuten; eta batzuen laguna zen Pedro Anitua apaiz ari laguntza eskatu zioten. Honek Rekalde apaiz jesuita kontaktatu zuen, piketeekin Azazetan egon zena. Honek erailketaren zehaztasunak eman zizkien, baita zenbait presok hari utzitako objektu pertsonalak eta agur-mezuak ere. [2]

Gerra ostea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Errepresio eta izu giroa zabaltzearen helburua ondo baino hobeto bete zen. Inpunitatea eta babesgabetasuna nolakoa zen adierazten du anekdota honek: sarraskitik egun gutxira, eraildako presoetako baten bitxitegian pertsona bat agertu zen, hildako jabearen urrezko eraztuna bertan saltzeko. [2]

Sarraskitik bost bat urtera, eraildako hiru presoren senideek (Gonzalez de Zarate, Abaitua eta Collel) gorpuak atera zituzten Pedro Anituaren laguntzaz, [10] eta Gasteizko Santa Isabel kanposantu ra ( Zaramaga ) eraman zituzten, heriotz-agiria eskuratuz. Beste zenbait familiak, ordea, uko egin zioten gorpuak berreskuratzeari, erailketaren aitorpena jaso ezean. Horretara, preso hauek ofizialki desagertutzat mantendu ziren urte askoan. [2]

1978ko uztailaren 21ean, EAJ alderdiaren Araba Buru Batzarraren izenean, Joseba Azkarraga k gorpuak ateratzeko eskaria sartu zuen probintziako Gobernu Zibilean. Abuztuaren 3an, Pedro Anituaren lekukotasunarekin eta ehorzgiaren identifikazioarekin, 13 gorpu atera ziren, denak kaxa bakarrean sartuz eta El Salvador kanposantu ra ( Otazu ) eramanez. 132 multzoan, 114 zenbakian sartu ziren, idazki honekin: " Muertos en el Puerto de Azaceta, la noche del 31 de Marzo de 1937, victimas de la guerra civil ". Artean trantsizio urteak ziren, eta oraindik zaila baitzen horrelako gertakari bat salatzea. [2]

Oroimen historikoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Azazetako 16 eraildakoei eginiko omenaldi instituzionala, 2017

2007 urtean, erailketen 70.urte betetzearekin batera, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak lehen omenaldia egin zien Azazetan eraildako presoei. [11] 200 bat pertsona bildu ziren Gasteizko Ospitale plaza n ( La Paz espetxea egondako lekuan, alegia). Gasteizen gerra galdu zutenen memoria historiko a aldarrikatzeko eginiko lehen ekitaldietako bat izan zen. [2] Harrezkero Azazetakoei eginiko omenaldiak ugariak izan dira:

Azazeta inguruan sarraskiaren lekua eta oroitarria ezagunak dira, eta bisita daitezke. [17]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c ≪86 urte Azazetako sarraskitik - Mendialdea≫ Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  2. a b c d e f g h ≪REPUBLICA 31 DE MARZO DE 2007. | ANIVERSARIO DE LA MATANZA DE 16 PRESOS EN AZACETA, ALAVA.≫ www.errepublika.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪ORDEN DE LIBERTAD DE ANTONIO BARRON. 1 de septiembre de 1936≫ Alava Libertaria 2015-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪El alaves de los 108 asesinatos≫ El Correo 2015-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  5. Ahaztuak1936-1977. (jueves, marzo 29, 2007). ≪AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: ARABA: 70 ANIVERSARIO DE LOS ASESINATOS DE AZAZETA. El proximo sabado "AHAZTUAK 1936-1977" realizara un homenaje publico en Vitoria- Gasteiz≫ AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08) .
  6. (Gaztelaniaz) Armentia, Iker. (2017-03-31). ≪Despues de que me hayan matado, no me olvides≫ ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-08) .
  7. a b ≪La masacre de Azazeta, 81 anos de la mayor matanza franquista en Araba≫ Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  8. a b (Gaztelaniaz) Expres, Norte. (2023-04-01). ≪Homenaje a las victimas de la matanza de Azazeta≫ Norte Expres | Noticias de Vitoria-Gasteiz y Alava. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  9. (Gaztelaniaz) Cancho, Rosa. (2018-03-08). ≪Vitoria inaugura su tercer rincon de la memoria en la calle Paz≫ El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-04-17) .
  10. a b (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2017-04-01). ≪Alava homenajea a los 16 fusilados de Azazeta≫ Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  11. Ahaztuak1936-1977. (jueves, marzo 29, 2007). ≪AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: ARABA: 70 ANIVERSARIO DE LOS ASESINATOS DE AZAZETA. El proximo sabado "AHAZTUAK 1936-1977" realizara un homenaje publico en Vitoria- Gasteiz≫ AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  12. (Gaztelaniaz) ≪Homenaje a los 16 fusilados en Azaceta≫ El Correo 2009-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  13. (Gaztelaniaz) panel informativo en recuerdo de los ’16 asesinados de Azazeta’ ≪ Notas de prensa. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  14. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-03-27). ≪≪1937-2017 Oroimenetik askatasunera!≫, avanzar sin olvidar el pasado≫ GARA (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  15. (Gaztelaniaz) ≪La iniciativa Azaceta 1937 recuerda a los 16 fusilados alli en la guerra≫ EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  16. (Gaztelaniaz) ≪Homenaje a las victimas de la matanza de Azazeta - Onda Vasca≫ www.ondavasca.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .
  17. (Gaztelaniaz) [ https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/valle-de-azazeta-real-valle-de-laminoria-94819613 ≪??VALLE DE AZAZETA-REAL VALLE DE LAMINORIA≫] Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-04-15) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]