Autrigoiak
[1]
tribu
aurrehistoriko bat izan zen.
Antzinako erromatarrek
Hispania
deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten,
kantabriar
eta
karistiar
tribuen artean kokatuak, gaur egungo
Kantabriako
ekialdean,
Burgosko
ipar-ekialdean,
Bizkaiko
Enkarterrian
,
Errioxako
ipar mendebaldeko mutur batean eta
Arabako
mendebaldean.
Zaila da esatea lurralde haren mugak zehazki zein ziren, alde batetik informazio-iturrien ezagatik eta bestetik tribuen
mugak
aldatuz joaten zirelako, gerren eta beste hainbat kausen eraginez. Erromatar konkistatzaileen izkribuak dira gure informazio-iturri ia bakarra:
k. a. 76an
Tito Liviok
lehendabizikoz aipatu zuen, Sertorio Hispanian egiten ari zen borrokak azaltzean.
[2]
Estrabonen
Geographica
n ez dira agertzen (batzuen ustez
allotrigi
deitzen zituen arren
[3]
). Beste historialariek,
Ponponio Melak
edo
Plinio Zaharrak
, barnealdean kokatzen dituzte,
Burgosko
iparraldean (
Briviesca
aldean).
77
. urtean, Plinio Zaharrak autrigoien hamar hirien artean
Monasterio de Rodilla
edo
Tritium Autrigonum
eta Briviesca edo
Virovesca
autrigoien hiriburua zerrendatzen zituen.
Klaudio Ptolomeok
berriz,
Ason
eta
Nerbioi
ibaien artean kokatzen zuen
[2]
.
Bere hiri nagusiak honako hauek ziren:
Uxama Barca
(gaurko
Osma
);
Virovesca
(oraingo
Briviesca
baita ere
Viruesca
,
Virdubesca
,
Vuruesca
Klaudio Ptolomeok deitua edota
Virivesca
Plinio Zaharrak
deitua);
Segisamunolum
(gaurko
Burgosko
Cerezo de Rio Tiron
,
Zaragozatik
Astorgaraino
galtzadan
);
Tritium Autrigonum
(
barduliar
,
karistiar
eta autrigoien arteko mugan); eta kosta partean,
samaniar
autrigoien
Portus Ammanus
(geroko
Flaviobriga
erromatarra).
Flaviobriga
ren - Klaudio Ptolomeoren ustez, autrigoien hiriburua- kokapena ere eztabaidatua izan da, gehienek gaurko
Castro Urdiales
dela uste dute baina batzuk
Bilbo
edo
Portugalete
izan daitekeela esan dute. Arkeologiak Castro Urdialesen alde egiten du.
[4]
Ondorio gisa esan dezakegu autrigoiek hegoaldean
turmodigoak
eta
beroiak
, ekialdean
karistiarrak
eta
conisco
kantabriarrak
mendebaldean zituela
[2]
.
Zenbait adituen ustez autrigoiak
zeltak
ziren. Onomastikaren aldetik,
Uxama
Barca edo
-briga
atzizkia zuten toponimoak zeltak dira aditu hauen arabera.
[5]
Gainera,
Nerbioi
edo Burzako bezalako toponimoek, antroponimoek, aztarna arkeologikoek (tresnak, armak, ontziak, gotorlekuak, hilobiak) teoria berresten dituzte,
[6]
kastroen kulturaren
garaian eskualdean lekukotu eta bertoko biztanleak bereganatu zituztenak.
Beste hainbat adituak ordea autrigoiak
barduliar
, beroi eta karistiar bezala
aitzineuskaraz
mintzo zirela uste dute, eta hori bai, beste tribu euskaldunak antzera populazio
indoeuroparren
eragina izan zutela. Honen aldeko froga nagusia autrigoi tribuaren lurraldeko euskal toponimia trinkoa dago, eta antzinako zenbait onomastika, baina baita beste hainbat ezaugarri kulturalak ere
[7]
. Azken finean, autrigoi eta gainontzeko euskal tribuen "euskalduntasunaren" inguruko eztabaidan zenbait historialariek bultzatutako
baskonizazio berantiar
delako teoria dago.
Teoria honen arabera,
Goi Erdi Aroan
eta lehenago ere, autrigoiak baskoiek baztertuak edo bereganatuak zirela baina ziur asko herri kideen arteko izen lekualdaketa baino ez zen, lekualdaketaren ondorio nagusia gertuko karistiarren izenaren desagerpena eta autrigoien lurra Bardulia izena hartzea izanda
[8]
.
Historialariek
kantabriarrekin
,
zeltiberiarrekin
edo
baskoiekin
lotura zuten eztabaidatzen dituzte. Lehenengo aburuak ez dauka euskarri handirik, kantabriarren erasoa autrigoi eta
turmodigoen
kontra
Kantabriatarren Gudak
hasi zuelako
K.a. 29
. urtean.
Autrigoiak, gertuko tribuak bezala, azaletik erromatartuak ziren, nahiz eta teoria orain dudakoa izan,
Flaviobriga
Iruna-Veleia
edo
Oiasso
bezalako aztarnategiak miatuta. Nahiz eta batzuen ustez tribua
aitzinindoeuroparra
izan, gehienek izatez
zeltak
zirela uste dute: justu
Bavaria
-
Bohemiatik
etorritako lehenengo
Hallstatt kulturaren
hedapenaren zati bat.
- ↑
Euskaltzaindia
. (2015-1-30).
174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak.
, 3 or.
.
- ↑
a
b
c
Santos, J.; Emborujo, A.; Ortiz de Urbina, E..
≪Reconstruccion paleogeografica de autrigones, caristios y vardulos≫
UCM
.
- ↑
III. liburua, 3. liburukia, 7. orr.
allotrigi
greziar hitza erabili zuen, "arrotzak" esan nahi zuena
- ↑
Fortea Perez, Jose Ignacio. (2002).
Transiciones: Castro Urdiales y las Cuatro Villas de la Costa de la Mar en la historia.
Kantabriako Unibertsitatea
, 28-30 or.
ISBN
978-84-8102-297-1
.
.
- ↑
Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine.
.
- ↑
Almagro Gorbea, Martin.
Etnogenesis del Pais Vasco: De los antiguos mitos a la investigacion actual.
in:
Euskomedia
.
Eusko Ikaskuntza
.
- ↑
https://web.archive.org/web/20110611160052/http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_2717es.pdf
- ↑
Gurrutxaga, Ildefonso
.
Localizacion de algunas ciudades vardulas citadas por Mela y Ptolomeo.
in:
Euskomedia
.
Eusko Ikaskuntza
.
[
Betiko hautsitako esteka
]