Wikipedia, Entziklopedia askea
Indoeuroparrak
indoeuropar hizkuntzetan
mintzatzen diren pertsonak eta herriak dira, gehienbat
historiaurreaz
hitz egiten denean erabilia. Gaur egun,
Europan
eta
Asian
jatorria zuen
indoeuropar hizkuntzen
familia munduko hedatuena da.
Brontze Aroan
indoeuropar hizkuntzak zabaldu zituzten herriak izendatzeko erabiltzen da batzuetan hitza, baina garai horretako hizkuntza (K.a. II. milurtekoa)
aitzinindoeuropera
izanda,
aitzinindoeuroparrak
ere deitzen zaie.
Indoeuroparren ikerketa eta sailkapena hizkuntzen alorrekoa da gehienbat, baina hainbat aurkikuntza arkeologiko eta arkeogenetiko erabili dira hauen sorrera eta zabalkundea azaltzeko.
Herri indoeuroparrak dira, bestek, beste,
herri zeltikoak
,
germaniar herriak
,
eslaviarrak
,
antzinako latinoak
,
pertsiarrak
,
hititak
,
luwitak
,
armeniarrak
eta abar.