Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Arthur Asher Miller
(
New York
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
1915eko
urriaren 17a
- †
Roxbury
,
Connecticut
, Ameriketako Estatu Batuak,
2005eko
otsailaren 10a
) antzerkigilea eta gidoilaria izan zen.
Bere lehen lanetatik nabarmentzen da bere obra guztiko elementu nagusia: Estatu Batuetan finkatzen hasia zen balore kontserbadoreak salatzen zituen kritika soziala. Bere lanaren gailurra
1949an
lortzen du, amerikar ametsaren izate hutsala salatzen zuen
Bidaiari baten heriotza
rekin. Lanak Pulitzer saria jasotzen du, hiru Tony eta New Yorkeko Kritika saria.
50. hamarkadan
McCarthyismoaren
biktima izan zen. Pentsamolde komunista izateaz akusatuta,
Alderdi Komunistarekin
ustezko loturak zituen talde literarioko kideen izenak emateari uko egin zion, presio latza jasan zuen arren.
1957an
agintaritzari men ez egiteaz erridun jo zuten, nahiz eta ez zen espetxeratua izan. Garaiko atmosfera
Salemeko sorginak
(
The crucible
,
1953
) lanean itxuratu zuen.
Hiru aldiz ezkondu zen, Mary Slatteryrekin (
1949
-
1956
),
Marilyn Monroerekin
(1956-
1961
) eta Inge Morathekin (
1962
-
2002
). Lau seme izan zituen, bi lehen emaztearekin eta bi azkenarekin.
Miller bere kontzientzia politiko eta sozialagatik ere ezaguna da. Estatu Batuetako gizarteko gizatasun ezaren aurka jo zuen;
marxismora
hurbildu zen, geroago berau kritikatuz; McCarthyren sorgin heizaren eta
Korea
eta
Vietnameko
gerren aurka zegoen.