Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Pildain Zapiain
(
Lezo
,
1890eko
urtarrilaren 17a
-
Las Palmas Kanaria Handikoa
,
1973ko
maiatzaren 7a
)
euskal
apaiza
izan zen.
1936
eta
1966
artean
Kanarietako
apezpikua
ere izan zen
[1]
. Gotzaina (1890-1973). "Universidad Pontificia Gregoriana de Roma" delakoan teologia doktore 1911n. Euskara, frantsesa, latina, grekera, hebraeera, gaztelera eta italiera ezagutzen zituen.
1913an apaiztu ondoren, Gasteizko Elizbarrutiko Apaiztegian irakasle izan zen, hebraeera, teologia dogmatikoa eta filosofiaren historiako katedrak bereak zituelarik.
1913an
apaiz bilakatua,
1931n Gorteetako Gipuzkoako diputatu
bilakatu zen, katoliko-fuerista koalizioan. Gerra ostean,
frankismotik
aldenduta, Kanarietako pertsonaiarik nagusienetariko bat izan zen.
1918an
Gasteizko katedral
eko "Canonigo lectoral" izendatua izan zen eta apaiztegian beste bi katedra eskuratu zituen: historia bibliarra eta idatzi sakratuak.
Bigarren Errepublika
n, 1931-1933 legealdian,
Gorte
etarako diputatu izan Gipuzkoatik eta
euskal gutxiengoa
deiturikoaren partaide izan zen ganbaran. Hizlari bikainaren sona lortu zuen legebiltzarrean. Kanarietako gotzai titularra izan zen 1937tik 1966ra. Urte horretan adin eta osasun arrazoiak zirela medio kargua utzi zuen. Francoren erregimena garbiki kritikatu zuen gotzain bakarretarikoa izan zen.
Dotrina mailan atzerakoi eta burugogor xamarra bazen ere, gizarte mailan aski aurreratua zen. Las Palmas de Gran Canarian hil zen.
- En defensa de la Iglesia y de la libertad de ensenanza