Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Abbe Pierre
, jaiotzez
Henri Antoine Groues
(
Lyon
,
1912ko
abuztuaren 5a
-
2007ko
urtarrilaren 22a
) Emmaus mugimenduaren sortzailea izan zen, etxerik gabeko pertsonak laguntzeko asmotan.
Frantziako
pertsonaiarik ospetsuenaren titulua lortu du urte askotan,
2003an
Zinedine Zidane
bera bigarren postuan utzita.
Kaputxinoen ordenean sartu zen
1930ean
, baina birikietako arazoak zirela eta, ordena horretako bizitza gogorra ezinezkoa egin zitzaion.
1938an
apaiztu zen. Abbe Pierre goitizena
Bigarren Mundu Gerran
irabazi zuen, Erresistentzian aritzen zelarik. Bizitza andana salbatu zituen, tartean
juduak
eta politikoki jazarriak,
Suitza
edo
Aljeriarako
ihesbidean lagunduz.
1949an
hasi zen abian Emmaus mugimendua.
1991n
Gizatasuna, Bakea eta Herrien arteko Anaitasunaren Balzan Saria eman zioten, "bizitza osoan giza-eskubideen, demokraziaren eta bakearen alde jokatzeagatik. Buru belarri sufrimendu fisiko zein espirituala baretzen ahalegintzeagatik. Nazionalitatea, arraza edo erlijioa kontuan hartu gabe, Emmaus Erkidegoekin elkartasun unibertsala sortzeagatik."
Hautsak ere harrotu ditu Pierre apaizak.
Roger Garaudy
filosofo
Holokaustoren
ukatzailearen laguna izan zen. Atzerakoiek homosexualen adopzioaren alde agertu zuen jarrera kritikatu zioten, baita sexu-harremanak edukitzea aitortu izana.